'Orkestaren aurrean jartzerako argi behar duzu nahi duzuna'
Donostiarra da, 30 urte ditu eta zuzendaritza eta organo ikasketak egin ditu. Ostiralean Josean Pascual Sevillara joan zen Joven Orquesta Nacional de España (JONDE) delakoaren aurrean zuzendari gisa aritzeko, hil honetan eskainiko dituzten kontzertuak prestatuz.
2001. urtean zehar jadanik lau aldiz egindako lanari ekingo dio orkestaren topaketa hauetan, urtarrilean zuzendari laguntzailearen postua lortzeko proban hoberena izan ondoren.
Baina oraingoan zuzendari gonbidatu gisa doa, hau da, kontzertuak ere berak zuzenduko ditu, ez soilik entsaioak. Hilaren 16, 19, 20 eta 22an eskainiko ditu kontzertu hauek Madrilen, Zaragozan eta Salamancan, Rodríguez Alberten lau pieza, Mozarten 20. kontzertua, Piano eta Orkestarentzako eta Richard Straussen Don Juan lanek osatutako programarekin.
'Zuzendaritzaz bizitzeko erabakia hartu dut, baina zaila da kanpora atera gabe'
Galdera. Nolakoa izan da JONDErekin egindako lana?
Erantzuna. Asko ikasi dut, zalantzarik gabe. Programa bakoitza prestatzeko hamabost bat eguneko topaketak egiten dira, urtean lau normalean. Lehenengo hamar egunetan tresnaka egiten da lana, horretarako bereziki etortzen diren irakasleekin, eta sekzioka egiten dira entsaio gehienak. Xehetasun handiz prestatzen da dena. Hor, gehienetan, zuzendari laguntzaileak abian jartzen du obra, eta bukaeran, kontzertuan arituko den zuzendaria dator.
G. Zein izan da zure ibilbidea honaino iritsi arte?
E. Organo ikasketak aparte, koro bat zuzentzen hasi nintzen duela hainbat urte, ezer jakin gabe, eta ganbera orkesta bat ondoren. Horiei esker piztu zitzaidan zuzendaritza serio ikasteko gogoa, eta Baionan oso irakasle ona zegoela jakin ondoren, Delcroix, animatu egin nintzen eta berarekin bost urtez ikasten aritu. Horren ondoren, zuzentzea serioagoa bihurtu da niretzat, logikoki, eta beste modu batez ikusten dut orain, erantzunkizun handiagoa sentitzen dut.
G. Zeintzuk dira zuzendari izateko gainditu behar diren zailtasunak?
E. Badago bat oso garrantzitsua eta musika tresnekin gertatzen ez dena. Ikasten ari zaren bitartean talde bat zuzentzeko aukera ia inoiz ez duzula izaten. Kontutan izan zure instrumentua ehun pertsona direla eta oso aukera gutxi daudela ikasten ari den batentzat.
G. Zuzendaritzaz bizibide egin nahi duzu?
E. Erabaki hori hartu dut, nahiz eta ez den erraza. Gure inguruan, Estatu osoan esango nuke, ez dago zuzendaritza ikasten duen jende asko, baina kanpoan bai eta ondorioz mugimendu handiagoa ere badago. Ateratzeko prest nago; are gehiago, aurrera egiteko bide bakarra bezala ikusten dut, lehiakortasun handiagoa izanagatik, gelditu gabe aurrera egiteko bide bakarra bezala.
G. Zenbat denbora pasatzen duzu kontzertu bat prestatzen, orkestarekin lanean hasi aurretik?
E. Partitura bat ikasten hiru bat hilabete eman ditzaket. Horrela, musikariekin lanean hasten naizenerako ia dena buruan daukat. Garbi izan behar duzu, orkestaren aurrean jartzen zarenerako, gauzak nola egin nahi dituzun.
G. Zuzentzen ikasteko, lagundu al dizu organojole izateak?
E. Bai, hainbat arlotan bai. Astero musika liturgikoa jotzeak adibidez, armonia, inprobisazioa eta beste hainbat alderdi lantzeko aukera ona eman dit. Bestalde, argi dago zuzendari batek tresna guztietaz zenbat eta gehiago jakin, are hobeago dela, horrela bai baitakizu zer eska diezaiokezun orkestan jotzen ari denari.
G. Nolakoa da musikariekin harremana?
E. Zuzendari batentzat ia parean daude harreman hori eta musika bera. Ondo konpondu behar duzu orkesta osatzen duten pertsonekin, baina ahaztu gabe momentu jakin batean zu beraien aurrean jarriko dena izango zarela. Oreka bat mantendu behar da. Eta orkesta batekin estrainekoz zaudenean, lehenengo momentuak oso inportanteak dira, gerora izango duzuen harremana markatzen dutelako. Ziur agertu behar duzu, egiten duzuna badakizula azaldu behar duzu. Hanka sartzen bada ere, komentzimendu osoz egin behar da. Gainera, hoberena ahal den neurrian obrak buruz zuzentzea da, horrela musikariek jotzen duten bitartean beraiekin izan dezakezun harreman bakarra, harreman bisuala, ez da eteten.
G. Lehenago orkesta profesionalekin aritu izan zara. 18 eta 23 urte bitarteko musikariekin eta profesionalekin lan egitea oso ezberdina al da?
E. Bai, oso ezberdina. JONDEn ari diren musikari gazteek gogoa, ilusioa eta energia guztia jartzen dituzte uneoro. Lan handia exigitzen dute, baina aldi berean gero fruitua lortzen duzu. Orkesta profesionalek, aldiz, beste gauza batzuk ematen dizkizute. Badute esperientzia, ofizioa, errekurtsoak eta profesionaltasuna. Bakoitzak bere alderdi onak ditu.
G. Zeintzuk dira hemendik aurrera dituzun proiektuak?
E. Hasteko, eta ohikoa ez den arren, JONDErekin oraindik beste topaketa batetan arituko naiz zuzendari laguntzaile gisa Aste Santu aldera. Ondoren, maiatza inguruan, Euskadiko Orkestarekin bi proiektu ditut.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.