Mina
Gaur egun Euskal Herriak duen arazorik nagusiena, larriena beraz, minarena da. Ez da edozein min, baizik eta min sorra da, min etsia ere bai batzuetan, irtenbiderik aurkitzen ez eta jira eta buelta dabilena, barne-muinak zulaka, eztanda eginda kanporatzen ez denean. Indarkeriak eragindako minaz ari naiz, gehienetan isilka igarotzen dena, horretaz beste inor ohartzeke. Ondorioa ezaguna da: bakardaderik latzena pairatu behar, garai bateko legendunek, osasuntsu zirenengandik ihesi, deserturik sakonenean gordeta, jasan eta sofritu behar zuten bezala. Urteak eta urteak horrela, mina ahitzeke, mina leuntzeke, mina minean minduz. Baina zer da mina?
Inork galdetzen ez badit, badakit, hobe esan, badakidala uste dut, baina inork galdetutakoan adierazten saiatzen naizenean, ez dakit. Mina bizitzaren aurrean dugun sentipena da. Eta honaino iritsita bereiz nahi nituzke bizitza batetik eta existentzia bestetik. Existentzia baden bizitza da; eta bizitza bizi den existentzia. Izan ere, badira bizi gabe bizi direnak; existitzen direnak alegia. Herri zentzumenak oso garbi azaldu izan du guk, alde batetik jakintsuagoak seguru asko, esaten asmatzen ez duguna. 'Zer moduz bizi gara?' galderari, 'Bizi, bai zera, existitu besterik ez' erantzuten baitio eskuarki. Mina, paradoxak paradoxa, bizia denean ez dakigu zer den, sentitu egiten dugu, pairatu, baina zer izan den badakigu mina atertutakoan, jabaldutakoan, ezereztatutakoan. Mina oraina denean, ez dakigu zer den; baina iraganeko zer denean, sumatzen dugu haren falta. Denborarekin gertatzen zaiguna gertatzen zaigu minarekin. Mina, izan ere, denbora da, denbora mindua, erraietan bere hondarra uzten duena. Baina denbora espazio izan daitekeen bezala, mina ez da sekula espazio egiten; minak ez baitu espaziorik. Paradoxak paradoxa, mina bada gure baitan denean; eta gu ere bagara minean garenean.
Mina, ordea, ez da berdina denongan. Badira min iraunkorrak eta min betikoak, badira benetako minak eta min irudimenezkoak, gezurretakoak beraz. Benetako mina nekez azaltzen da, nekez da adierazten. Primo Leviren lanak irakurtzea besterik ez, jakiteko mina duenak zaila duela min horren berri zehatza ematen. Mina duenak bere min hori inori ez diola opa jakiteko ere irakur daitezke Primo Leviren, eta Auschwitzetik igarotako guztien lanak. Benetan jasandako minak ez du mendekurako eskurik ematen. Gure herri sofritu honetan aspalditik zabalduta dagoen 'minaren sozializazioa', mendekuaren hedapena baino ez da, irudimenean baizik minik ez duenak kanpora jaurtitzen duen gorroto latz gupidagabea. Gorrotoa, Primo Levik erakutsi zuenez, ez da nahita ez minaren ondorio. Beste zerbait da.
Minak, izan ere, benetako mina dutenekiko gure adiskidetasuna, gure elkartasuna areagotzen du. Eta ez dago aurrera jotzerik, bake-prozesuan, herrigintzan, edo demokraziabidean, mina, herri mindu hau aspalditik jasaten ari den mina kontuan hartzeke, leuntzen eta sendatzen saiatzeke.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.