_
_
_
_
Entrevista:ANJEL LERTXUNDI | Idazlea | GAIAK

'Euskara batu izana zor dio Espainiak Koldo Mitxelenari'

Koldo Mitxelena bizirik zegoela, Anjel Lertxundik humanistak euskaraz zituen hainbat lan gaztelaniaz ere argitaratzea planteatu zion. Erdal hiztunek Euskal Herriarekiko arazoen, kezken eta nahien berri izatea beharrezkotzat jotzen zuen idazleak. Baina proiektua bertan behera geratu zen. Orain, linguistaren heriotzaren 14 urte beranduago, Lertxundik Koldo Mitxelena gure artean (Alberdania) koordinatu eta euskarazko eta erdarazko bertsioetan kaleratu ditu. Bere lehenengo atalean euskal gaiak eta literatura jorratzen ditu liburuak; aurrerago, unibertsitateari, irakaskuntzari eta heziketari buruzko hausnarketak; azkenik, liburu eta zine kritikak eta pertsonaien galeria.

Galdera. Zein da liburu honen ekarpena?

'Nahiz eta sistema zaharretik etorri, nik inoiz ezagutu dudan demokratarik handiena da Koldo Mitxelena'

Erantzuna. Alderdi sozialaren aldetik dator. Hemen Koldo Mitxelena ez da linguista bezala agertzen, baizik eta euskarak bere tokia izan dezan nahi duen pertsona modura. Nahi ez duena da euskara konfrontaziorako tresna izatea. Berak hizkuntzen arteko konbibentziaz hitz egiten zuen beti. Azken honek ez duela ukatzen euskarak ere bere tokia bilatzea defendatzen zuen.

G. Zer pentsatuko luke gaur euskararen defentsaz?

E. Bere filosofiaren arabera, jokabide askorekin kritikoa litzatekeela esango nuke. Orduan euskararen sakralizazioaren kontrako artikulu batzuk idatzi zituen. Berak esaten zuen, euskarak bihotz gutxiago behar zuela eta lan gehiago. Baina uste dut, kritikoa izango litzatekeela baita beste alor batean ere; eta da euskaraz egiten ez duen gizarteak euskaraz egiten denarekiko duen interes gutxia.

G. Bere pentsamenduak ez du, beraz, aktualitatea galdu.

E. Euskararen konbibentziari buruz zituen iritziek oraindik ere balio dute. Nolabait, hizkuntzen arteko egokipenaz oraindik ere gainditu ez diren ideiak eta jarrerak zituen Mitxelenak. Batez ere zehaztasun intelektual handi batez planteatzen zituelako gora behera hauek guztiak.

G. Zerbait zor dio nazionalismoak?

E. Nazionalismoak baino, esango nuke, Euskal Herriak zor diola, adibidez, euskara batu izana. Eta are gehiago esango nuke, Espainiak zor diola ekarpen hori. Azkenean lau hizkuntzak Konstituzioan koofizialak baldin badira, Konstituzioak zor dio ekarri hori eta baita Estatuak ere.

G. Eta merezitako errekonozimendua jaso al du?

E. Oso pertsona ezaguna izan da alor akademikoan, Espainiako Hizkuntzaren Akademian; Asturias Printze Saria jaso zuen... Baina hori baino askoz ere gehiago gustatuko litzaioke gizarteak bere ideiak ezagutzea. Eta uste dut, mementu honetan euskaldun gehienok ezagutzen dugula euskara batuan jardun zuelako, linguista handia zelako, baina gero praktikoki bere pentsamenduaz oso gutxi ezagutzen dugu. Alderdi horretatik ez zaio errekonozimendurik egin.

G. Eta hori da liburua.

E. Hori da nahi genuena.

G. Kutsu politiko nabarmena al dago orrialde hauetan?

E. Sentidu zabal batean bai, badago. Azkenean konbibentziaren historia ere neurri batean bada politika. Berak beti hitz egiten du herriarekiko eta norberaren hizkuntzarekiko leialtasunaren klabeetan. Asko insistitzen du ideia horretan: 'Nik jaso dudana, nik zubi egin behar dut beste belaunaldiek ere jaso dezaten'. Oso bitxia da gauza bat. Ez du behin ere 'ni' erabiltzen kontu hauetaz mintzatzerakoan, beti 'gu' erabiltzen du.

G. Bere pentsakeraren ezagutzak gatazkaren konponbidea erraztuko luke?

E. Bera izan zen hemengo lehendabiziko biolentziaren kontrako manifestuaren eragilea. Nahiz eta sistema zaharretik etorri, nik ezagutu dudan demokratarik handiena da Mitxelena. Gehien gorrotatzen zuena intelektualki kartak izkutzatzea zen. Eta orduan beti izan zen oso kritikoa indarkeriarekin eta bere inguruko taldeekin.

G. Koldo Mitxelenaz dena esanda al dago?

E. Halako perfila duen pertsona bere osotasunean ezagutzea zaila da. Kartzelan zortzi urte eman, bertan klasika karrera bukatu eta azkenean unibertsitatean plaza lortu zuenean, hauxe esan zuen: 'Eman ditut asignatura guztiak kimika ez beste'. Berak matematikarekiko interes handia zuen, fisika zekien, hizkuntzak ofizioz jakiteaz aparte, literatura klasikoa eta modernoa oso ondo ezagutzen zituen, bere zinearekiko interesa hor dago...

G. Definitzekotan.

E. Humanista.

G. Mitxelenak euskara batuaz gain, unibertsitatea oparitu zion euskal gizarteari. Aurreko egunean, kaka-tarta bezala aurkeztu zuten instituzio akademiko hau [Xabier] Arzalluzen aurrean. Zer pentsatuko luke berak?

E. Nik esaten dut kritikoa litzatekeela unibertsitatearekin, besteak beste, bere planteamenduak gaurko unibertsitateak behar bada betetzen ez dituelako. Baina hor dago unibertsitatearen beraren esistentzia, inoiz herri honek izan ez duena. Leku guztietan dago masifikazioa. Euskal Herriko Unibertsitateari falta zaiona tradizioa da. Eta gero gure gizartearen erreflejoa da: irakasle, ikasle eta estamentu guztien artean, gizartean dagoen gauza berberak zehazten dira.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_