_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Islam

'Hobe mendekua hartzen hiltzea, gorrotoarekin bizitzea baino' dio Bin Laden eta bere jarraitzaileek errepikatzen duten Koraneko aipamenak. Talibek ez dute mendebaldetik ezer jaso nahi. Profetaren mezua aski dute, duela 1.400 urteko irakaskuntza bizi nahi dute egokitu gabe. Eta mendebaldea gorantz egiten duen erlijio bakarraz trufatu egiten da, atzerakoia dela esanez. Talibek ez dute Islam guztia ordezkatzen baina bai Islama bizitzeko modu bat.

Beraientzat Islama ez da sinesmena soilik, gobernatzeko modua ere bada. Lurralde hauetan mendebaldeak ez du jakin alderdi anitzeko sistema eta gizakien eskubideak defendatzen: aitzitik, bertako aberastasunak bereganatu ditu. Horrela ulertzen dute islamiarrek: Mendebaldeak musulmanak ahuldu ditu petroleoa eskuratzeko eta estatu judua sortu islamiar lurralde batean. Horren aurka, islamiarrek shura, kontsultaren sistema proposatzen dute. Isolamendu politiko eta kulturalean barneratu dira aurkakoa sentitzen duten mundutik babesteko.

Paradoxez josita dago historia. Mendebaldeak Yihad (Gerra santua) kritikatzen du orain, baina Estatu Batuek Yihad erabili zuten sobietarrak Afganistanetik egozteko (CIA-k armatuta eta pakistandarren laguntzaz). Horretarako milaka islamiar etorri ziren muyahidin bezala (gerra zuzenean aritzen diren gerlari sakratuak) borrokatzeko. Etorri zirenen artean, Bin Laden. Hortxe ditugu taliben buruzagiak, gure edertasunaren paradigmari harro muzin eginez, denak elbarri: bata hanka bakarra, bestea beso motza, hurrengoa begi bakarra... Gerran aurreneko lerroan borrokatu zuteneko seinale.Miloi t'erdi hildako eta herrialdearen sunsiketa gogoratzen diguten zauriak.

Sobietarren porrotak asko poztu zituen amerikarrak, are gehiago musulmandarrak, beren aurreneko garaipena izan baitzen turkiar inperioaren erorketa geroztik. Honek dilema bat sortu zien, izan ere, mundu islamiarrak izan zuen garai gorena bi eratara berreskura zitekeen: Islama areagotuz (Irango kasua) edo motelduz (Turkiako Ataturk-en kasua). Honen aurrean, askoren aukera garbia izan da: estatu islamiar batek bakarrik lor dezake helburu hori. Honek, gainera, herri islamiarren arteko elkartasuna areagotu du, guztiak komunitate islamiarraren partaide sentitzera bultzatuz.

Sobietarren aurkako gerra zuzen batean parte hartu zuten 'askatasunaren gerlariak' orain fundamentalista, terrorista bihurtu dituzte iparamerikarrek. Aldi berean, petroleoaren negozioaren hizkuntza hitz egiten dute, arabiar erregimen teokratiko eta diktatorialei laguntza emanez. Islamiarrek gugandik jasotzen duten irainaren erantzuna Yihad bihurtu da. Yihad-ak hiru zentzu ditu: garbiketa pertsonala, norberaren lurraldea askatzea eta edozein lurralde islamiar zapalkuntzatik ateratzea. Eta Profetak dio: Yihad-en hiltzen den oro Paradisura joango da.

Nola hautsi gorrotoaren kateaketa? Bush-ek aldarrikatzen duen erasoaren bideak norgehiagoka itsura eramango gaitu; beste bide batzuk, aldiz, gogoetara eraman beharko gintuzkete.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_