Euskaraz idatzi behar dutenentzako tresna
Euskal Estilo Libururantz-Gramatika Estiloa eta Hiztegia du izenburu Xabier Alberdi eta Ibon Sarasola EHUko irakasleek idatzi duten liburuak. 360 orrialdetan euskara hizkuntzan gehien sortzen diren zalantzak bildu dituzte egileek.
Euskal Estiko Libururantz-Gramatika Estiloa eta Hiztegia lana hizkuntza lanabes moduan erabiltzen dutenei zuzenduta dago: kazetari, unibertsitateko ikasle eta itzultzaileei, adibidez.
Baina orokorrean tresna erabilgarria da euskaraz idatzi behar duten guztientzat, hizkera administratiboak sortzen dituen ajeak zuzentzen lagundu baitiezaieke.
Gramatika eta estiloa
Lehen zatia gramatika eta estiloari dagokio. Atal honek hartzen du liburuaren orrialde gehien. Esaldien osagaiak lotzerakoan sortzen diren arazoak aztertzen ditu lehen zatiak eta zalantza bakoitza argitzeko adibide ugariz lagunduz testuak. Osagaien ordena eta galdegaia, hainbat elementuren erabilera okerrak, adibidez instrumentalak eta atzizkiena, eta joskerarekin lotutako gaiek osatzen dute.
Bigarrenean, berriz, hiztegiarekin lotutako zalantzak agertzen dira: 'objektu' ala 'objetu'; 'ohituratu' ala 'ohitu'; 'ahaldundi' ala 'aldundi'... Guztira 2.500 hitz aukeratu ditu Ibon Sarasolak atal hau osatzeko. Eguneroko jardunean gehien errepikatzen diren terminoak dira liburuak jaso dituenak, liburuaren helburua gehien errepikatzen diren zalantzak argitzea baita.
Sarasolak aitortzen duenez, aukeraketa guztietan arriskua dago eta baliteke baten batek faltan botatzea terminoren bat. Kontuak kontu, orain arte liburua erabateko arrakasta izan da eta liburudenda askotan iritsi ahal agortu dira aleak. Nonbait estilo galduaren bila gabiltza euskaldunok.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.