Joxemari Iturralderen azken kontakizunak plazan
Ekainaren 29an aurkeztu zen Donostian Joxemari Iturralde idazlearen Nora Noa?, zortzi kontakizun labur antologia bihurtuta. Iturraldek berak azaldu zuen bezala, 'Nora Noa? galdera literarioa da, ez da galdera pertsonala, ez existentziala eta ezta filosofikoa ere. Liburua da galdera eta erantzuna irakurleak aurkituko du, ipuin hauek erakutsiko baitiote orain arte zer egin dudan eta noraino heldu naizen. Aurrera begiratu beharrean atzeraka egindako galderatxoa da beraz'. Lehenago idatzitako kontakizunak narrazio berriekin nahasten dira Gauguinen koadro batetik abiatu den bilduman. Artista inpresionistak margotu zuen azken koadro optimistak Noa Noa du izena eta bertatik hasi omen zen lanean tolosarra: 'Gauguinek margotutako koadroa, Tahitiko paradisua, galdera bat eta barneko ipuin baten izenburua , hori da Nora Noa?'.
Azken hamabost urteak nobelagintzari eskaini badizkio ere, berriz ipuinei heltzeko asmo garbia azaldu zuen idazleak: 'orain narrazio laburrak lantzen ditut, ironikoak, ezberdinak. Liburu hau gaur eguneko egoerara ekarritako ipuinekin osatu dudan antologia pertsonala da, gustuko ditudan gaiak azaltzen dira; giza harremanetako gatazkak, basamortua gaur eguneko mundu zitalaren sinbolo gisa, munduaren kaosa, zibilizazioaren injustizia, etengabeko aurrera joate horrek dakarren ezinbesteko etsipena'.
Ia hogeita hamar urte dira Joxemari Iturralde idazten eta argitaratzen hasi zenetik eta sari bat baino gehiago jaso du harrezkero. Azkena, Kritika Saria. 'Ipuingintzak ez du Espainian gurean izan zuen tamainako harrera izugarririk sekula izan. Egun gurean ere ipuingintza nobelaren itzalpean gelditzen ari dela esango nuke. Dena den, euskal literaturaz mintzo garenok ipuingintzaz hitz egin behar dugu, ipuingintzarenak izan baitira emaririk interesgarrienak' Iñaki Aldekoaren esanetan.
Ekainaren hasieran Jesus Etxezarraga bilbotarrari heldu zitzaion txanda eta Sugearen Tristura narrazio laburren liburua aurkeztu zuen Pamiela Argitaletxearen eskutik. Bertan ere kontakizun motzak nagusi eta askotariko gaiak nabarmen. Besteak beste, Saharako basamortua, Amazonia, Palestina eta Erroma klasikoa bisitatzeko gonbitea luzatzen du bere azken lanean Etxezarragak. Idazlearen hitzei eutsiz, 'bidaiak eta liburuak izan dira nire iturria, bizitutakoaren ondoren hondar bat gelditzen zait eta hondar horrekin hasten naiz nirea dena idazten'. ETBn lan egiten badu ere, Etxezarragak idazketan aurkitu du lasaialdi nagusia. Aurkezten zaizkion momentu libre guztiak apunteak hartzeko aprobetxatu arren, momentuz ez omen dauka ezer argitaratzeko asmorik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Estados Unidos ataca al Estado Islámico en Nigeria tras las amenazas de Trump por los asesinatos de cristianos
Se eleva a 10 el número de fallecidos al volcar un autobús en Veracruz
La Fiscalía de Ciudad de México confirma que el hombre asesinado en la Zona Rosa era El Panu, jefe de seguridad de Los Chapitos
Navitrans, una cena de navidad para personas LGBT+ en condición de calle y trabajadoras sexuales
Lo más visto
- Víctor Bermúdez, profesor de Filosofía: “Hemos perdido el control del proceso educativo, lo que damos en clase es en gran medida un simulacro”
- Zelenski confirma que cualquier pacto con Rusia deberá ser ratificado en referéndum
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- “Un jardín con casa, no una casa con jardín”: así es la premiada vivienda de 146 metros cuadrados que se camufla con la vegetación
- TVE se reivindica (con pulla) en su gran noche televisiva




























































