'Idazteaz bizitzerik bada ez ordea, literaturaz'
Lasarten jaio zen 1975ean eta jada bederatzi liburu argitaratu ditu eta idazteaz bizitzeik badela -ez literaturaz- dio.
Norbait dabil sute-eskaileran da kaleratu berri duen liburua, poesia liburua, 1994. urtean kaleratu zuen lehen hura bezala: Kea behe lainopean bezala. Ondoren Pauloven txakurra, Radiobiografiak, Beluna jazz nobela, Telefono kaiolako ipuin bilduma, Bizkarrean tatuaturiko mapak, Pasaia Blues nobela beltza eta Piano gainean gosaltzen (New York-en egindako bederatzi hilabete haien kronika) etorri ziren.
Bi arrazoi ditu idazteko, García Marquezek zioen bezala, bata 'gehiago maite zaitzaten' bestea 'bakean utz nazaten' eta lortu dituela aitortzen du.
Galdera. Poesia eta prosa tartekatu dituzu orain artean, zer da azken liburu honetan kontatzen duzuna?
'Zutabe galduaren bila aritzen naiz. Nabocov salabardoarekin tximeleten bila aritzen zen bezala ikusten dut nire burua, ideia baten bila '
Erantzuna. Nire lehenengo liburua poema liburua izan zen eta hau bigarren poema liburua da. Tartean prosa bakarrik idatzi dut. Genero bakoitzak erritmo bat exigitzen dit. Poesiak oso erritmo lentoa eskatzen dit eta urteak pasa nituen ia poesiarik idatzi gabe. Azken hau kadentzia luzeko lan bat da, hiru zatitan banatuta. Lehen zatia zati pertsonalena da, beste zatia niri gustatzen zaizkidan artisten erretratuak eta hirugarrena New Yorken idatzitako poemak dira, han ikusitakoak. Piano gainean gosaltzen liburua ere han kokatuta dago eta ziklo hura histera dator. Poesia asko idatzi nuen han, aurreko urtetan idatzi ez nuena.
G. Esan izan da poesia idazteko giro berezi bat behar dela...
E. Ez dakit, baina niri poesiarekin gauza berezia gertatu zait. Lehenengo liburuarekin enpatxu moduko bat hartu nuen. Niretzat poesia berezia da, zergatik erabakitzen duzu ideia batekin poema bat idaztea eta ez ipuin bat? Galdetzen dute bai, ia animu berezirik behar den baina nik ez dakit, nik itxaron egiten dut poema buruan egina egon arte.
G. Zerk eramaten zaitu poesia hala prosa aukeratzera?
E. Zerbait intuitiboa da. Batez ere azkeneko liburu honetan poema asko ipuinak dira, istorioak kontatzen dira. Jarri daitezke beste era batera eta hor duzu ipuin labur bat. Zer da poesia poesia egiten duena? Ba ez dakit.
G. Nola sortu zen orain zazpi urte lehen liburu hura?
E. Beno, nik betidanik idatzi izan dut. Orain galdetzen didatenean ea noiz hasi nintzen neure burua idazletzat hartzen ba, asmatu egiten dut. Behar bada hamabost urterekin, Donostiara bizitzera etorri nintzenean, eta institutuan, inor ezagutzen ez nuen tokian, ipuin bat irakurri arazi zidaten. Ondo gogoratzen naiz, ipuina gazteleraz zen: Recuerdos de un viejo trompetista. Jendea txaloka hasi zen. Behar bada nik orduan hartu nuen kontzientzia, nik zer dakit! Gogoratzen nahiz baita ere hamazazpi urte nituela egunkarian artikulu bat atera zela niri buruz eta han jarri zuten: 'Harkaitz Cano, idazlea' eta aitak galdetu zidan ea idazlea nintzen. Zerbait berezia da zeren ematen du konbentzimendu handiz egindako zerbait dela, bokazio handiz, eta azkenean zergatik hau eta ez beste hura?
G. Bokazioa aipatu duzu, bokazio kontua al da?
E. Bai, nik bokazioan sinesten dut. Ni obtsesibo samarra naiz idazten, eta nire ustez, gainera, idazleak hala behar du izan.
G. Obtsesiboa diozu, zer esan nahi duzu?
E. Nik hilero hamar zutabe idatzi behar ditut, eta egunero zutabe galduaren bila ari naiz. Nabocov famatua tximeleten bila aritzen zen bezala ikusten dut nire burua, bera salabardoarekin tximeleten bila aritzen zen bezala ni ideia baten bila aritzen naiz zutabe bat idazteko.
G. Zein gai dituzu gustukoen idazteko orduan?
E. Gero eta gehiago gauza txikiak, gertukoak. Hasieran hasten zarenean oso gai tormentosoak eta melankolikoak hautatzen dituzu eta gero konturatzen zara gai simplearekin istorioa oso ona izan daitekeela eta butaneroa bibolin jolea bezain poetikoa izan daitekeela. Azkenean gauzarik txikienak eragin dezake txispa eta gauza da nondik heltzen diozun, nola kontatzen duzun.
G. Idazteko asko irakurri behar da, ezta?
E. Bai, irakurri behar da dena eta horretan ere oso obtsesiboa izan behar da. Nik dena irakurtzen dut baita fruteriako kartelak ere.
G. Zein idazle dituzu zuk gaur egun gogokoenak?
E. Nire kuttunenetakoa Paul Auster da. Aurreko liburua bere zita batekin abiatu nuen eta asko nator bere idazteko erarekin. Raymond Carver asko gustatzen zait baita ere. Gustatzen zaizkit idazkera errealistak baina momentu batean horrekin puskatzen dutenak.
G. Zer da orain esku artean duzuna?
E. Argitaratzeko batere presarik gabe nago. Baditut gauza batzuk idatzita baina generoak alternatzea gustatzen zait. Nobela eta entsaioaren arteko zerbait egiteko gogoa daukat. Orain hori da joera, genero nahasketaren bidetik jotzea da joera eta hori da egin nahi dudana, baina presarik gabe.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.