_
_
_
_
GAIAK

Euskarazko antzerki emanaldiak arrakastatsuak

Euskaraz taularatutzen diren antzerki emanaldietan geroz eta jende gehiagok parte hartzen du. Donostiako Euskararen patronatuak emandako datuak benetan adierazgarriak dira, 2.001. urteko lehenengo bi hilabeteetan 2.142 ikusle izan da euskarazko antzerkia ikusten, ia iazko urte osoan izandako ikusle kopuru bera, 2.418 ikusle izan baitziren iaz Donostian euskaraz eskainitako ikuskizunetan. Eta beste datu hau ere bai, euskaraz Donostian eskainitako azken ikuskizuneko sarrera guztiak agortu ziren.

2.000. urtean Donostian taularatu zen euskarazko antzerki lan onenak milioi t 'erdi pezetako saria jasoko du. Donostiako udalak emandako saria da, Donostiako Antzerki Saria izena daramana eta euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko helburua daukana.

Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak euskarazko kalitatezko antzerki lanen taularatzea eta arlo honetako profesionalen lana errekonozituko duen saria Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, martxoaren 27an, emango dute.

Zazpi dira sari hau jasotzeko aukera izango duten lanak. Guztiak talde profesionalak 2000. urtean Donostian taularatutakoak, helduentzako, euskarazko testua dutenak eta aretoetan programatutako ikuskizunak.

Maskarada taldeko Ikaro lana, Tanttaka teatroak taularatutako Ozeanoko pianista, La Tentación-eko Ez da hain erraza, Txirene produkzioaren Birus, Hika teatroaren EuskalOFF 2050, L.26 taldearen Uztailren 4a Renon eta Fábrica de Teatro Imaginarioaren 8 Olibeti poetikoak. Horiek guztiak dira aurten Donostiako Antzerki Saria jasotzeko aukera izango duten antzerki lanek.

Epaimahaia

Saria zein lanak eskuratuko duen erabakiko duen epaimahaia Donostiako udaleko ordezkariez gain (Euskararen Udal Patronatuko eta Donostia Kulturako ordezkari bana) beste hauek osatuko dute: Euskal Aktoreen Batasuneko Arantxa Gurmendik, Agus Pérez antzerki kritikoak, eta Josu Kamara Eskenako ordezkariak.

Esan bezala, milioi t'erdi pezetako diru saria jasoko du irabazleak, baina horrezaz gain, datorren urtean, hau da 2.002. urtean, Donostian euskarazko ikuskizun bat estreinatuko du eta baita okasio honetarako bereziki egin den oroigarria jasoko ere.

Sari honek helburu zeha-tza dauka, publikoa euskarazko antzerkia ikustera erakartzea eta zaletasuna sortzea eta horretarako kalitatezko ikuskizunak behar beharrezkoak dira, Euskararen Udal Patronatuaren esanetan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_