_
_
_
_

Alde guztietatik poesia zerion pertsona

Bitorianok utzitako poemak, 'Ahotsik behartu gabe', liburuaren ildokoak, Arantzazuko frantziskotarrek argitaratuko dituzte

'Euskal poetak izan daitezke onak, oso onak edo Gandiaga' halaxe labur bildu daiteke joan den otsailaren 21ean, minbiziak jota Arantzazuko santutegian, zendu zen Bitoriano Gandiaga poetari buruz esandakoak. Hitz horiek Bitoriano hil aurretik esan ziren eta, behar bada, horrek balio handigoa ematen die. Juan Mari Lekuonak esan zituen, Bitoriano Gandiagak (Gandi lagunen artean) Bilboko Liburu Azokak eman zion Urrezko Luma jaso zuenean.

Gandiagarentzat poesia gauza txikiak zirela esan digu, gertutik Bitoriano ezagutu zuen, Pello Zabala frantziskotarrak. 'Gauza txikiak, egunerokoak ziren Gandiagarentzat poesia. Gauzarik txikienarekin bizitzeko aukera eman zion horrek'.

Jon Kortazar idazle eta kritikariak Gandiagaren sinbolismoa azpimarratu nahi izan du eta horrekin batera Bitorianoren poesian hizkuntzaren soinuak izan duen garrantzia. 'Bere poesia euskara hizkuntzatik sortua da, neurri handi batean itzul ezina dena eta ia bakar bakarrik euskaraz irakurri dezakeguna'. Kortazarrek beste hau ere adierazi du 'poesia horren barruan Biblia dago, hori ezin da ahaztu, nolabaiteko ikuspegi teologikoa dago Bitoriano Gandiagaren poesian'.

Más información
Betiko habia
Argitaragabeko poemak

Arantzazurekin bat

Eta hori ezin da ahaztu 1928an Bizkaiko Mendatan sortutako Bitoriano Gandiaga Artetxe, txiki txikitatik, frantziskotarra baitzen. Hamahiru urte zituela Arantzazuko seminariora joan zen. Apez ikasketak Arantzazuko, Foruko, Zarauzko eta Erriberriko komentuetan egin zituen. Frantziskotarra 1940ean sartu zen eta apeztu berriz, 1954ean apeztu zen.

Arantzazun ekin zion idazteari eta bere lehen idazlanak Arantzazu, Euzko Gogoa, Egan eta Olerti-n argitaratu zituen. Bere poemak liburu moduan lehen aldiz 1962an argitaratu ziren. Elorri da lehen liburu hura, Joxe Azurmendik 'bidriera txiki'gisa definitu duena.

40 urte pasa dira Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak eta Gandiagak elkar ezagutu zutenetik. Azurmendik Gandiagaren lan guztiak aztertu ditu, Elorritik hasi eta 1997an argitaratutako Ahotsik behartu gabe arte.(Guztira sei dira Gandiagak argitaratutako liburuak)

Hala eta guztiz ere, zaila gertatzen zaio Gandiagaren lana definitzea, Gandiagaren lana oso ezberdina izan delako. 'Gandiagak nahiko gauza diferenteak egin izan ditu' dio Azurmendik, 'gainera bere asmoa hori izan da, gauza diferenteak egitea'.

'Elorri-n argiak eta koloreek garrantzi handia dute. Hizkuntza, hitzak, oso landuak daude' Azurmendiren esanetan. Horrezaz gain, doinuak duen garrantzia azpimarratu du 'bokal eta kontsonanteen arteko joko musikala egiten du poema horietan'.

Garai hartan Gandiagak idazten zuen hura publikatzera ez zen ausartzen, eta Joxeri haiek irakurtzeko eskatu zion. 'Karpetak hartu, poema guztien artean aukeraketa egin eta ordenan jarri. Hala sortu zen Elorri' esan digu Azurmendik.

Urte asko pasa ziren bigarren liburua kalean ikusi arte. Hiru gizon bakarka 1974ean kaleratu baitzuen. Artean 1964ean euskaltzain urgazle izendatu zuten (iazko urrian euskaltzain ohorezko).

Uda Batez Madrilen poema liburua berriz, barnera begira dagoen pertsona baten sentimenduak agertzen dira. Liburu honetan, besteetan bezala, hitzak garrantzi handia dute baina lehen liburuarekin alderatuta 'bidrierak ez baizik eta arkitektura egin nahi da hitzekin' Azurmendi idazlearen esanetan.

Natura hitza aipatzen da Gandiagari buruz hitz egiterakoan.Natura beretzat gauza bizia zen eta bere burua lurrarekin oso identifikatua sentitzen zuen. Baina sufrimendu hitza ere Gandiagak oso lotua zuen. Krisi larria sofritu zuen, depresio ikaragarria psikiatrarengana eraman zuena. Krisi horren ostean sortu zen, 1985ean, Denbora galdu alde. Hala esan bai zion psikiatrak denbora galtzen ikasi behar zuela.

Gandiaga oso pertsona apala, umila eta sentibera zela diote ezagutu zutenek, baita zakarra eta insegurua ere, baina aldi berean, izugarri maitagarria. 'Gandiagari alde guztietatik poesia zerion horregatik: poeta onak, oso onak eta Gandiaga, Juan Mari Lekuonak erabat asmatu zuen esaldi honekin' amaitu du Azurmendik.

Azken poemak

'Heriotzarekin biok besoz beso/heriotzarekin nabil egunero/elkarrekin etsi genuenez gero'. Bitoriano Gandiagaren koadernotik ateratako poemaren zati bat baino ez dira lerro hauek (gaur argitaratu dugun bi horietako baten zatia); azkenaldian idatzitako poemaren zatia, heriotza erabat onartuta zuela adierazten duena. Asko dira Bitoriano Gandiagak idatzita utzi dituen poemak eta, seguruenean, Arantzazuko anaiek liburu gisa argitaratuko dituztenak. Azkeneko liburuaren ildoko poemak dira idatzi dituen azkenak, edozein gauzari ateratarako erretratuak, heriotza barru, bizia eta heriotza batera bai doaz.

Bitoriano Gandiaga Urrezko Luma saria jaso zuen egunean.
Bitoriano Gandiaga Urrezko Luma saria jaso zuen egunean.MIGUEL ÁNGEL ELUSTONDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_