Fisko-intsumisioa (edo)
Ermuko Foroko ordezkari batek, Vidal de Nicolásek, zergarik ez ordaintzeko asmoa duela iragarri du, Jaurlaritzak hiritar guztion gobernu legez jokatzen ez duelakoan. Ez dakit bere deiak arrakastarik izango duen, baina pozten nau ikusteak zelako zabalpena lortzen ari diren desobedientzia zibileko proposamen klasikoek gure gizarteko sektore anitzen jardueran -horrenbestekoa, ezen Soto del Realeko kartzelan jarraitzen baitute horien defendatzaile batzuek-. Mugimendu antimilitaristak defendatutako bide ez biolentoak bereganatu dituzte, besteak beste, presoen edo autodeterminazioaren aldeko kolektibo batzuek, eta, orain, Jaurlaritza doilorraren aurkariek ere. Indarkeriaren ordezko ekintza liratekeen heinean, aurrera egin dugula iruditzen zait.
Hala ere, zalantza batzuk ditut, eta pena bat, proposamen hori dela eta.
Urtero ordaintzen dugun Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren diru guztia ez doa Jaurlaritzaren eskuetara. Kontzertu Ekonomikoaren arabera, zati bat gure erkidegoan kudeatzen den arren, beste bat gobernu zentralak jasotzen du. Ez litzateke logikoagoa izango, Ermuko Foroko 'zerga eragozlearen' kasuan, PFEZ guztia ordaintzeari uko egin beharrean, bakarrik EAEn geratuko litzatekeen portzentaia pagatzeari utziko balio? Gainontzekoa gobernu zentralak bereganatzen du, eta pentsatzekoa da Ermuko Foroko partaide batek PPko gobernuak ondo babesten duela uste izango duela. Gauza konplikatuxeagoa da.
Beste duda bat. Erkidegoan geratzen den gure zergen dirua ere modu ezberdinetan banatzen da: zati bat Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, eta beste bat Aldundiek bereganatzen dute zuzenean. Gipuzkoa eta Bizkaiko probintzia traidoreen kasuan, kontua argi dago, baina zer egin beharko genuke Araban bizi garenok? Gure PPko Aldundia behar bezala portatzen denez, eta justuak izan nahi badugu, kenketa eta zatiketa gehiago egin beharko genituzke, bakarrik Jaurlaritzaren ehunekoaren ordainketa arbuiatuz.
Azkeneko zalantza. Zerga-eragozpen antimilitarista egiteak ez du soilik ordainketa-uko bat ekartzen. Gastu militarrei dagokien portzentaiaren kenketa egin ondoren, objektoreak ez du dirua bere kontu korrontean gordetzen: antimilitarismoarekin edo giza garapenarekin zer ikusia duen proiekturen batean inbertitzen du -eta hala aitortzen dio aginteari-, eragozlea ez baita zerga-iheslari bat. Zein proiektu alternatibotan inbertitzea proposatuko luke Vidal de Nicolásek?
Eta pena. Antimilitaristok urteak daramatzagu gobernuen gastu militarrekiko eragozpena egiten; arrakasta eskasarekin, egia esateko. Ez dakit aipatu proposamena egin duenak gure kanpainetan parte hartu duen ala ez; ezetz egingo nuke. Edozelan ere, lastima da ETAren militarismoarekin -arrazoi osoz- hain kezkatuta dagoen pertsona bat lehenago ez gogoratzea Irakeko eta Jugoslaviako gerretan guztion dirua xahutu duen estatuaren aurkako zerga-eragozpen ekintza xume, isil eta baketsu horrekin.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Un récord para Mbappé en la noche del desencanto del Bernabéu con el Real Madrid
La Real Sociedad ya tiene nuevo entrenador: Pellegrino Matarazzo
Una manifestación recorre el centro de Valencia para denunciar que el precio de la vivienda es “impagable”
Real Madrid - Sevilla | Mbappé, tras igualar el récord de goles de Cristiano: “La celebración era para él, es mi ídolo”
Lo más visto
- Uno de los promotores de la señal V-16 de tráfico: “Es duro oír el testimonio de víctimas que han sufrido amputaciones al poner los triángulos”
- Cae una organización que enviaba camiones cargados de cocaína desde Marbella hasta varios países europeos
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- La policía registra varios domicilios y las oficinas de la ministra francesa Rachida Dati por otro presunto caso de corrupción
- La Administración de Trump publica solo una parte muy censurada de los papeles de Epstein, aunque la ley le exigía difundirlos “todos”




























































