_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Izar bihurtu nahian

Bilbo eta Donostiako ilaren ostean, 10 gazte gelditzen dira ETBko telesail berriko protagonista izateko aukeran

Iragarkia erakargarria zen. Amua ezin hobea. Aukera, paregabea. Eta han bildu ziren 800 pertsonatik gora Bilboko Euskaldunan lehenago eta beste hainbeste Donostiako Kursaalean hurrengo egunean. Denek Hasiberriak telesail berri bateko protagonista izateko itxaropena zuten. Bostek baino ez dute ametsa beteko, ordea.

Antzerki munduan, film laburretan, eskolan edo behin ere antzezpenik egin gabeko gazteak bildu ziren Bilbon eta Donostian. Denek zuten aukera, eta hasierako baldintza bakarra adina zen: casting arduradunek 16 eta 25 urte arteko gazteak nahi zituzten, telesaileko profilek horrela eskatuta. Gero, batzuen poza -aurrera jarraitu izanagatik- eta besteen pena -lehen faseko aurkezpenetik aurrera jarraitu ezin izan zutelako- nahastu dira. Arduradunek argi zuten bilatzen zuten mutil eta neska itxura.

'Jendeak batik bat ospetsu izateko aukera ikusi du eta horri etekina atera nahi izan diote askok'

Jarraian zetozen probak ez ziren nolanahikoak izan, eta orain, aste batzuen ondoren, hamar dira Galder, Jokin, Lorena, Itzi eta Annette alemaniarraren paperak antzezteko hautagaiak. Bi hautagai daude pertsonaia bakoitzeko, eta Donostian biltzen dira proba, prestaketa eta entsegu gehiago egiteko. Hamar hauen artean daude martxotik aurrera ETB1-en ikusi ahal izango den telesail berriko protagonistak. Beraien izenak: Koldo Arrillaga, Mikel Antero, Aketza López, Joseba Koldobika, Nerea Garmendia, Edurne Azuara, Saioa García, Itziar Urretabizkaia, Marta Lizaso eta Naiara Ainhoa Etxeberria. Baina haiek ez dira protagonista bakarrak izango. Eguneroko telesail honetan, bost aurpegi gazte ezagun izango dituzte alboan: Goenkale telesaileko Elene, Julen, Teresa, Guti eta Olga.

Arraldetik Donostiara

Hasiberriak Goenkale-ko Spin off bat da, hau da, telesail bateko pertsonaiak protagonista moduan hartuta sortzen den telesail berria. Hasiberriak-ek hamar gazteren eguneroko gorabeherak azalduko ditu. 'Telesail gazte eta urbanoa da. Gure ustez gazte jendeari gustatzen zaion estetika zaintzen duena', dio Javi Vicuña zuzendariak. Herritik hirira eta eskolatik unibertsitaterako urrats gogorrak egoki ematea dira ardatz nagusia. Goenkale-ren kasuan bezala, Pausoka ekoiztetxea da Hasiberriak-eko sortzailea. Telesaileko ekoizle exekutiboa den Iñaki Eizmendiren hitzetan, 'hizkera telebisiboan eta look aldetik aurrerapauso bat da. Ziurrenik luze iraungo duen kalitatezko ekoizpena da'.

Mikel Antero azken probetan hautagaietako bat da, eta bere iritziz 'maila handia dago hautagaien artean'. Miren Gojenola da,aldiz, casting zuzendaria: 'Oso profil konkretuak bilatzen genituen, eta horregatik itxurari eman genion garrantzia hasiera batean. Baina, ez zen modelo lehiaketa izan. Orain hainbat proba ezberdin egiten ari gara, hautagaien aktore maila ikusteko, eta ikasteko gai diren baieztatzeko'. Marta Lizaso beasaindarrak Annette alemaniarraren papera egin dezake, 'pertsonaiaren antza hartuko zidatelako' bere hitzetan.

Aktore izateko grina ala ospetsu izateko nahia, bietariko zerk bultzatu zituen, ordea, casting-era aurkeztea? Nerea Garmendiak ez du zalantzarik: 'Denetik izan da, baina, batez ere jendeak ikusi du ospetsu izateko aukera zegoela eta hori aprobetxatu nahi izan dute askok'. KTM saioan aurkezle izan zen lau hilabetez Nerea, baina 'aktore izateko kontua serio hartu nuen duela lau urte. Betidanik gustatu izan zait, eta txikitatik, zinean ez nuen pelikula ikusten, aktoreen lanean jartzen nituen begiak'.

Aintzane Gámiz legazpiarra da eta 19 urte ditu. Berak ere aktore izateko ametsa izan du txikitatik. Ez du, ordea, casting honetan parte hartu behar izan. Pasa den urtetik, Goenkale-eko Elene da bera eta Hasiberriak-en ere paper bera egiten jarraituko du. 'Aktore batek profesionaltasuna behar du', dio, 'horrelako telesail batean dena oso azkar egin behar delako'. Hautagaiei buruz hitz egiten duenean zera dio Aintzanek: 'Fisikoki oso ondo daude eta, aktore moduan gehientsuenak ezagutzen ez baditut ere, itxura ona daukate'.

Casting erraldoiak antolatu, eta bertan hartutako irudiekin telebista saioak antolatzea berrikuntza bat da Euskal Herrian. Australian, Pop Stars saioan, Spice Girls tankerako talde bat osatzeko bost neska aurkitu zituzten antzerako prozedura jarraituz. Hollywoaks ingelesak, telesail bateko ikusleei aktore lanetan ibiltzeko aukera eskaintzen zien casting erraldoi bat gainditu ondoren. Jokin Oregi, saio honetako zuzendariaren ustez, 'saio hau nolabaiteko making off bat da, dokuserie bat, non casting prozesu guztia erakusten dugun'. Laster jakingo dugu Galder, Jokin, Lorena, Itzi eta Annettek zer itxura izango duten, nahiz eta oraingoz, arduradunek inolako pistarik eman nahi ez izan.

Casting prozesu guztia zortzi saio laburretan ikusi ahal izango da martxotik aurrera ETB1en. Eta gazte jendeari zuzendutako telesail batek ezin du, noski, web orririk gabe bizi. Hasiberriak-en orrian, hamar aktore hautagaiak ezagutzeko aukera eskaintzen da. Aipatu helbidea www.hasiberriak.com da.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_