LIBURUAK Kartzelara, askatasunaren bila
Bere azken eleberri honetan, Pasaiako idazleak aspalditxo asmaturiko pertsonaia baten gorabehera berriak aurkezten dizkigu. Duela zortzi urte, Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak ipun bilduman, oroitzapen historikoa zertan datzan gogorarazi zigun. Gaur hizpide dugun eleberrian, guztiz bestelakoa den narrazio batean bada ere, orduko pertsonaia bera dugu kontakizunon ardatza: Agirre"tar Nikola, Metxa ezizenez. Oraingoan, Metxaren umorea kartzelan kokatuko du, gaur egun pil-pilean dagoen gaia jorratuz: kartzela eta euskal preso politikoak. Haatik, pasaitarrak ez du kartzelaren irudi errealista eta gordina aurkezten. Izan ere, kutsu fantastikoa, umorea, trajedia eta ezustea darie Metxaren pasadizoei. Garraztasuna eta gozotasuna tartekaturik aurki ditzakegu. Idazleak berak dioenez, "kartzelaren ikuspegi umoretsua landu nahi dut, beharrezkoa iruditzen zaidalako desdramatizazio positibo bat bilatzeko". Honela, mami serioa azal gozoz biltzea lortu du Izagirrek. Bestalde, Agirre zaharra ez da preso arrunta, bolondresa da: bere borondatez abiatu da kartzelarantz, "libertatea beso zabalik zain daukadan presondegiaren patiorantz". Protagonistak askatasun guztiak hartu nahi ditu, eta bere aburuz, preso egonik bakarrik lor dezake horretarako eskubidea. Hortaz, paradoxa batean oinarrituriko kontakizuna dugu, Metxa kartzelara askatasun bila baitoa. Baina, bere egoskorkeria, apeta, ziri eta harrokeriarekin bazterrak nahastu, eta kartzelan lasai zeudenak aztoratuko ditu. Izagirreren eleberri mardulena den honetan ez da falta bere idazlanetan ohikoa den ironia zirtolaria. Irribarrearen bidez, apika, begiak irekitzen saiatu da. Era berean, metaforak, hitz-jokoak, elipsiak, koplen tartekatzeak... erabili ditu adierazi behar zuen hura modu egokienean adierazteko xedeaz. Ederki lortu ere. Gainera, ohiko euskara aberats eta joria ez ezik, kartzelak berezkoa behar zuen hizkera sortu du, erromintxelatik hainbat hitz hartuz. Honekin guztiarekin Izagirrek gauza ugari zeharbidez adierazten duela ikus dezakegu, gogoetarako gonbitea eginez. Erne irakurri beharreko eleberria da, baina, honen irakurketari ekiten dionak ez du damurik izango.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La defensora del lector responde a las dudas y críticas más frecuentes de los lectores y oyentes de EL PAÍS en 2025
Navidad en el límite de la ‘zona de muerte’ de Ucrania
Smart-Dieck, la pareja que representará a España en patinaje artístico en los Juegos: “Tenemos que mantenernos concentrados”
Maisa Hens, cantante: “Gracias al anuncio de El Almendro no tuve que volver a hacer un cásting”
Lo más visto
- Víctor Bermúdez, profesor de Filosofía: “Hemos perdido el control del proceso educativo, lo que damos en clase es en gran medida un simulacro”
- Zelenski confirma que cualquier pacto con Rusia deberá ser ratificado en referéndum
- “Un jardín con casa, no una casa con jardín”: así es la premiada vivienda de 146 metros cuadrados que se camufla con la vegetación
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- TVE se reivindica (con pulla) en su gran noche televisiva




























































