_
_
_
_
Entrevista:ANJEL LERTXUNDI [EP] IDAZLEA

"Gertatu zaigun gauzarik onena euskal literaturaren autonomia da"

Argizariaren egunak liburuagatik Euskadi Literatur Saria irabazi berri du Anjel Lertxundik, Eusko Jaurlaritzaren sari honek Jon Mirande izena zuenean Hamaseigarrenean, aidanez nobelagatik jaso zuela 17 urte igaro direnean. Zarautz bere biziterrian jendeak kalean geratzen du zoriontzeko eta bera pozik azaltzen da irabazitakoak suposatzen duen errekonozimenduagatik. 30 urte baitira Lertxundi idazten hasi zenetik. Galdera. Zein da sari honi buruzko zure balorazioa? Erantzuna. Ni ez naiz oso sarietara aurkeztu zale, baina diferentea da epaimahaiak zuk lan bat egindakoan, urte bateko produzkioa edo epe batekoa aintzat hartzen duenean. Liburua jadanik kalean dago, irakurleekin izan du bere harremana, baita epaimahaikoekin ere, eta hori da saritzen dena. Birtualitate hori ematen diot nik sari honi. Hala ere, sariak nire ustez, nahiz eta nobelarentzako lagungarri diren, anekdota dira, orokorrean, eta arrisku bat izan dezakete, jendeak edo epaimahaiak eskatzen dizuna idaztea. Hori ezin duzu ahaztu idazten ari zarenean, baina horrek bigarren mailakoa izan behar du. Azken finean, zu egiten ari zarena ez da liburu bat bakarrik, traiektoria bat da. Horregatik piska bat eszeptikoa naiz. G. Haur, gazte eta helduentzako literatura egin duzu. Planteamendu ezberdinarekin egiten al dituzu? E. Gauzak asko aldatu dira literaturaren ibilbidean, eta gertatu zaigun gauzarik onena literaturaren autonomia izan da. Literatura, logikaz, euskararen garapenarekin oso lotuta egon da, askotan literatura pedagogikoa eginez. Baina zuk alderantzizko planteamendua egiten baduzu, alegia, nik, zein hizkuntzatan idazten ari zaren kontutan hartu gabe, ahal dudan literatura hoberena egiten badut, horrek askoz ere mesede handiagoa egingo dio literaturari. G. Idazterakoan irakurlearentzako zaila izan daitekeela pentsatzen duzu? E. Gertatzen dena da, Piztiaren izena-n adibidez, anbienteen errekreazio handia dagoela da, atmosfera bat sortzea. Bost ipuinak, gainera, garai jakin batekoak dira, euskaraz irakurleak beharbada irakurri ez dituen atmosfera batzukoak. Orduan, nik giro hori jaso behar dut ez dagoen tokitik. Ezin dut modu lau batean egin, eta irakurleak ere sinestu egin behar du nik ematen diodan konbentzioa. Hori da zaila, atmosfera ezerezetik sortzea. Dena den, idazten duzunaren araberan estilo bat edo beste aukeratuko duzu. G. Itzulpenak egiteak asko aldatzen du? E. Nik zorte handia dut, eta nire lanak itzultzen dituen mutilak, erdera oso ondo menperatzeaz aparte, idazkera prozesu guztia oso gertutik jarraitzen du. Den-dena itzuli duenean ere, biok zortzi-hamar egun elkartzen gara eta behin betiko bertsioa egiten dugu. Saria irabazi nuela jakin baino bi egun aurretik bukatu genuen Argizariaren egunak liburuaren itzulpena, hain zuzen. Konplizitate handia sortzen da gure artean. G. Maisu eta Filosofia eta Letrak ikasi zenituen, baina inoiz arlo horietan lanik egin al duzu? E. Nire lehen pauso profesionalak maisu bezala eman nituen. Ondoren, Egin sortu zenean, han lehen urtea egin nuen eta gero Magisterion literatura irakasteko eskaintza egin zidaten. Hori niretzako oso ona izan zen, askatasun handia nuelako programak egiteko, eta horrela nire interesak ikasleenekin konbinatzen nituen. Urte haietan asko ikasi nuen, baita teoria literarioari buruz ere, eta neurri handi batetan, horren emaitza azken urte hauetan nabaritzen ari naiz. G. Ordurako idazten hasia zinen? E. Bai, bai. Magisteritza eskolan nengoen bitartean Hamaseigarrenean, aidanez idatzi nuen. Irakurri eta idaztearen inguruan dudan lehenengo oroitzapena amari Zahor txokolatea erosteko eskatzen geniola da, paper bakoitzean ipuintxo bat baitzetorren. Gero nire ama oso gaiso zegoen, eta Zarautza bizitzera etorri ginenean Udal Liburutegitik liburuak hartzen zituen, ohean egon behar zuelako. Berak senideei liburu bat edo beste irakurtzeko gomendioa egiten zigun, bakoitzaren izarearen araberan. Hamabi urte nituela, Seminarioan nengoen, eta amak ez irakurtzeko gomendatu bazidan ere nik irakurritako Graham Greenen El poder y la gloria irakurri nuela esan nuen bertan, hori irakurtzeagatik bota nahi izan nindutelarik. Dena den, elementu guzti hauekin osatzen eta erdaraz idazten hasi nintzen, Espainia mailako sari bat irabazi nuelarik, 16 urtez. Pixkanaka, giroa aldatzen hasi zen, apunteak euskaraz jartzen hasi ginen eta, makinaz pasatzen nituenez, asko trebatu nintzen. G. Bi pelikulatan zuzendari izan zara. Nola hori? E. Hamaseigarrenean, aidanez nobelan oinarritutako pelikula egin behar zuten Imanol Uribek zuzenduta, baina azken momentuan ezin izan zuen. Nik zinea beti gustoko izan dut eta gidoia ere nirea zenez, proposamena egin zidatenean animatu egin nintzen. Produktorari lana gustatu eta Kareletik ere egin genuen. Hirugarren bat egiteko aukera hor zegoen, baina nik ezezkoa eman nuen, nirea idaztea dela ikusi nuen eta. Zineak erabat harrapatzen zaitu eta ez dizu denborarik uzten irakurtzeko, adibidez. G. Zeintzu dira zinearen eta idaztearen arteko ezberdintasun handienak? E. Idazteak abantaila handi bat du. Zu zara atrezzista, zuzendaria, administratzailea, kamara, dena, eta nahi duzun bezala moldatzen zara. Bestean berriz, talde batean lan egin behar duzu eta horrek sintonia eskatzen du. Baina talde lan horrek izan du bere garrantzia gero nire idazle biderako. Nik, adibidez, kamararekin asko hitz egiten nuen eta berak argiari buruz gauza interesgarriak erakutsi zizkidan. Gerora, nobelatan ere nabarmendu egiten da hori.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_