_
_
_
_

"Museoaren finkatze momentua da"

Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria Guggenheim Bilbao Museoa sendotzea eta bisitariek izaten dituzten kezkei gero eta erantzun hobeagoa ematea dira Juan Ignacio Vidarte zuzendariaren ustez museoak datorren mendeari begira dituen helbururik nagusienak. Inguruko ekonomia eta atzerrian Euskal Herriaz dagoen irudia hobetzeaz gain, aurreikuspen guztiak ondu direla dio eta, azken egunotako zurrumurrei aurre eginez, Europako beste hiri batean Guggenheim museorik egingo ez dela ziurtatzen du.Gizon serioa baina atsegina da Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria. 43 urte ditu eta entrepresa eta ekonomia ikasketak burututa Haziendan lan egin ondoren iritsi zen proiektu berri honen sorreran parte hartzera. Jaio aurretik kritika ugari jasan duen erralitateaz gaur datu positiboak buruz eta ziurtasunez botatzen ditu, begietara zuzenean gutxitan begiratzen duen gizon honek. Galdera. Zeintzu erronka dituzue milurteko berriari begira? Erantzuna. Guretzako 2000. urtea sendotze etapa da alde batetik, eta bestetik gure erreferentzia diren bisitarien beharrei egokitzekoa. Museoaren finkatze momentua da eta programazio sendo batekin heltzen diogu ikusten ditugun beharrei egokitzeko, gure ohiko ildoari jarraitzearekin batera. Bisitarien kezkak bideratzeko sistema ona dugu eta hortik jasotako informazioaren arabera museora etortzea atseginagoa eta aberasgarriagoa izan dadin saiatzen gara. Horregatik ere museoaren planteamendu didaktikoari eta hezkuntza programei lehentasuna ematen jarraitu nahi dugu, argi baitaukagu hauxe dela museoaren zio nagusienetako bat. G. Museoari bisita egiterakoan gehien entzuten den esaldia "hau nik egin dezaket" da. E. Sahiestezinezko erreakzioa da hori publiko alor batentzat. Kontutan hartu behar dugu jende askorentzat hau dela gaur egungo artearekiko lehenengo hurbilketa, eta, oraindik gehiago esango nuke, batzurentzako museo batetara lehenengo bisita da. Horrexegatik, arte lan horiek presentatzen dituenaren eskutik beharrezkoa da ere ahalegin berezi bat, aberastasun eta mezu hori ikuslearenganaino irits dadin. Dena den, gure publikoa gizartearen osaeraren esanguratsua dela uste dut. G. Orain Eduardo Chillidaren 50 urteko erakusketa eta Richard Serrarena dauzkazue ikusgai. E. Chillidarena erakusketa oso berezia da guretzako, hainbat arrazoirengatik. Euskal artista baten inguruan museoan egiten den lehen erakusketa erretrospektiboa da, eta horregatik museoak Cosme Barañano komisarioa 97an antolatzen hasi zenetik adierazi zuen hemen ikus zedin interesa. Euskal Herrian gainera nolabait aberastuta ikustea lortu dugula uste dut, Madrilen ikusgai izan zirenetaz gain beste lanak eta marrazkiak ere baitaude hemen. Emaitzak, nere ustez, artistaren garapen kreatiboa bere osotasunean ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Gainera, gaur egungo beste eskultore bizi handi batekin batera egin nahi izan dugu, Richard Serrarekin, nahiz eta Chillidaren erakusketarekin zerikusirik ez izan, Serrarena ez baita erretrospektiba, baizik eta bere lan berrienekin osatutako erakusketa. Baina hau ere oso berezia da. Tamaina oso handiko bederatzi lan dira eta mundu osoan ez dago batera ikus daitezkeen beste lekurik. Lanetako batzuk museo beraren espazioei erantzuten dieten obrak dira. G. Hain konsakratu ez diren euskal artistek zer leku dute Guggenheim Bilbao Museoan? E. Museoak bere erakusketa egonkorrean bigarren mende erdi honetako artista euskaldunen lanak bildu ditu. Badago Eduardo Chillidaren obra eta Cristina Iglesiasena, baina badago ere Txomin Badiolarena, Darío Urzay-rena, Prudencio Irazabalena, Juan Luis Morazarena edo Javier Pérezena, eta gure ideia bilduma hori osatzen jarraitzea da. Eta honetaz gain, hor dago inguruan eman den efektua, orokorrean kultura eta artearen gizarte balorazio handiagoa eta honen ondorioz galeria eta gainerantzeko museotan nabari den mugimendu handiagoa, osoki begiratuta Euskal Herrian kulturarekiko benetan positiboa dena. G. Zuretzako, pertsonalki, Haziendatik Museo batera pasatzea aldaketa handia izan al da? E. Bai, baina gradualki egindakoa. Badira zazpi urte proiektuaren garapena kudeatu zuen Kontsortzioa zuzentzera pasa nintzela Haziendatik, eta hura izan zen lehen aldaketa, baina orain orokorrean begiratuta, ez zait hainbesterainokoa iruditu. Dena den, azken finean, zure lana nola ikusten duzun da gakoa. Nik nire lana baliabide kudeaketa bezala ikusten dut, emaitza jakin batzuk lortzeko. Hau bezalako museo batetan baliabide inportanteak kudeatu behar dira, baina beste entrepresa batetan egin beharreko lanarekin zerikusia badu. G. Zaila al da artea eta dirua elkarlotzea? E. Bai, zaila da alde batetik. Bestetik, guztiz elkarrekin doaz eta hala izan da beti historian zehar. Artea beti egon da boterea eta diruarengandik gertu, horrek erraztu baitu bere garapena. Baina batzutan harreman konfliktiboa da, artean interes ekonomiko handiak daudelako, nahiz eta gehienetan ez horrela presentatu. Batzutan zaila dena koherentzia mantentzea da, baina gu harreman horren planteamendu positibo bat egiten ari gara. Gure ikuspegitik, artea, kultura, edo museoa tresna egokia izan daiteke bere inguruneari irabazi ekonomikoak ekartzeko. Hau da museo honen planteamendua bere jatorritik. Artea oinarrizko elementu izanda ere haruntzago joan nahi duen proiektua da. Inguruan jarduera ekonomikoa sortzeko tresna izan nahi du, hiri birsorkuntza bultzatuko duena, kanpora herri imajina bat transmitituko duena. Dirua eta artearen arteko erlazio negatiboari buelta eman eta museoa bizi kalitatea areagotzeko balio duen tresna izan dadin nahi dugu. G. Martxan daraman urte eta erdiaren balantzea baikorra da beraz. E. Bai, emaitzak oso positiboak direla uste dut, ikuspuntua edozein dela ere. Bi milioi bisitari izan ditu dagoeneko, askok optimista kontsideratzen zituzten aurrikuspenak gaindituz. Ingurunean izan duen eragina, gizartean, kultura munduan, ekonomia mailan, dudaz kanpo dago. Harro izan gabe, museoaren aurretiko eta museoaren ondorengo bi etapa ezberdinez hitz egin daitekeela uste dut. Euskal Herriaz kanpoan daukaten irudia aldatzen lagundu du, ekonomiari bultzada emanaz. Guk Guggenheim Bilbao Museoak bere inguruan sortutako irabazi ekonomikoa neurtu nahi izan dugu, eta bere lehenengo urtean 31 mila milioi pezeta izan zirela jakin ahal izan dugu, museoa martxan jartzeko egindako inbertsioa bikoizten duen kopurua, alegia. Gainera, museoa gizartean errotuta dago eta, honi esker, gaur egungo autofinantziazioa %70 inguruan dago. Dirulaguntzak ematen dituzten bi erakunde publikoek, Bizkaiako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzak, %25 besterik ez dute jarri behar, hau da, 500 milioi bakoitzak urtero. G. Zer suposatuko luke Guggenheim Bilbao Museoarentzat Lyonen beste Guggenheim bat irekitzeak, egun hauetan entzun den bezala? E. Hori ez da gertatuko. Ez da ez Lyonen ez eta Europako beste hiri batean ere Guggenheim bat irekiko. Guggenheim Fundazioak hala azaldu du argi eta garbi, eta, bestalde, euskal erakundeek 1992an sinatutako akordioaren arabera bere baimena eman beharko lukete, eta ez dut uste horren alde daudenik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_