_
_
_
_

Bikoizketa, imitazioaren artea

Pedro Almodóvarren "Mujeres al borde de un ataque de nervios" filmearen hasieran, Carmen Maura mikrofonoaren aurrean ikusten dugu, pantailaren aurrean eta atrilean duen testuari ahotsa emanez. Halakoa izaten da zine munduko fauna honetan bikoizleak betetzen duen eremu bakartia. Europako beste hainbat herrialdetan azpitituluen sistema aspalditik erabiltzen bada ere, gure artean ezinezkoa litzateke zine industria arrakastatsua bikoizketarik gabe. Begiak pantailan jartzen ditugun bakoitzean, nahiz eta aktoreen ezpain mugimenduek esaten dutenarekin bat ez etorri, ezinbestekoa izaten zaigu pertsonaiak guretzat ulergarria den hizkuntza batean mintzatzea. Gure memoria zinematografikoa filme bikoiztuez dago osatua %90an. Hainbeste urtetako bikoizketa heziketak zinekluben eremura baztertu ditu jatorrizko bertsioak eta azpitituluak. Euskal Herrian bikoizketa ETBren sorrerarekin bat hasi zen. Donostian dagoen REC grabazio estudioan, lanbide honetan 20 urte daramatzaten Jose Luis Rubio eta Marian Galarragak gogoan dute hastapen garai hura: "Hemen gertatu dena zera da, erreferentzi bat geneukala duela 19 urte hasi ginenean: gaztelaniaz egiten zen bikoizketa. Ezaguna izateaz gain, oso ona zen. 40 urte zeramatzaten bikoizten. Denboraren poderioz hasierako interpretazio eta entonazio arazoak hobetu badira ere, bizio batzuk geratzen dira oraindik". Marian Galarragak aipaturiko bizio horien artean nagusiena irakurketa interpretazioaren gainetik jartzea da. Honen arrazoietako bat, Euskal Herriko bikoizketaren historia laburrean, lana beti erlojuaren kontra egin behar izana da. Gaur egun profesionaltasun handia lortu du bikoizketak. Atzerritik, gero eta lan gehiago eskaintzen dizkiete hemengo estudioei, eta euskal bikoizle gehienek euskaraz zein gaztelaniaz jarduten dute inongo konplexurik gabe. Jose Luis Rubiok bereziki gaur egungo bikoizketa lanen kalitatea azpimarratzen du: ". Bikoizleak aktore frustratuak direla dio topikoak. Bikoizketa, ordea, ez da bigarren mailako aktoreen babesleku. Bikoizle batzuek antzesteko balio ez duten moduan, aktore kopuru handi batek ez du bikoizketan mailarik ematen. Marian Galarraga bikoizketa zuzendaria da eta ondo ezagutzen du bere lanbidearen berezitasuna: "Eta imitazio hau lortzeko, ahots kontrola, sinkronia eta arnasketa behar dira beste ezaugarri batzuen artean. Hauetariko batzuetan, irakaskuntzarako zaletasuna baino, diruaren txintxinari egiten diote so. Gisa honetako gertakizunek ez dute mesederik egiten". Bikoizketa onak sinesgarria egiten du pertsonaia. Eta sinesgarritasun hau ahots "casting" zaindu eta zehatza eginez lortzen da neurri handi batean. Interpretazio bakoitzak ahots berezi bat behar du eta ahots horren aukeraketak bikoizketaren arrakastaren ardatz nagusietako bat da. "Bikoizketa ona gauzatzen baduzu ikuslea ez da konturatzen, berehala barneratzen du pertsonaia... baina emaiozu bikoizketa txar bat eta akabo filmearen sinesgarritasuna". Lehen aipaturiko memoria zinematografikoak garrantzi handia du alor honetan. Aktore ugari sinesgaitzak lirateke guretzat euren ohiko bikoizlearen ahotsik gabe. Berdin gozatuko al genituzke akaso Clint Harry Eastwood-en gora-beherak Constantino Romeroren ahotsa ez den beste batekin? Beste kasu batzuetan, bikoizleak indarra gehitzen dio aktorearen lanari, azken honen berezko ahotsa "xelebre" samarra denean -Melanie Griffith kasu-. Zendu berri den Stanley Kubrick-ek banaka-banaka aukeratzen zituen bere filmeak bikoiztu behar zituzten aktoreak. Ondo zekien Kubrick jaunak hizkuntza bakoitzak eta herrialde bakoitzak berezitasun nabarmenak izaten dituela. Askotan filme baten gidoiaren esanahia edo zentzu bikoitza kontuan hartu behar da, eta horretarako itzulpen aproposa egiteaz gain, bikoizketa aktorearen aportazioa ezinbestekoa da. Marrazki bizidunak bikoizteko adibidez, erregistro eta imitazio gaitasun berezia behar da, bikoizketa aktore guztiek izaten ez dutena. Oroitzen al duzue Walt Disneyren filmeetan erabiltzen zuten mexikar azentu gozo hura? Belaunaldi batek baino gehiagok bikoizketa "berezi" horien doinuarekin identifikatuko du beti Mickey eta bere lagunen zeluloidezko mundua.

Más información
Zein da bale hegalariaren soinua?

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_