_
_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Vanitas vanitatis et omnia vanitas

Harrokeria ezer ezkutatu gabe agertzen den buruzaletasuna dela diote. Egia esan, berezko merezimenduengatik miretsia izateko desioa oso hedatua dago gure artean, baina lanbideren batean oso agerikoa gertatzen bada, zalantzarik gabe, hori politikariengan gertatzen da. Hala ere, hori ez da batere harritzekoa, zeren, ba al dago politikaz aritzea bakoitzaren egoa gurtu gabe? Eta ego sendorik gabeko politikaririk ez dagoen bezala, zer litzateke politikaz defendatzen diren proposamenetan estimurik izan ezean?

Rousseaurentzat "norberaren burua maitatzea" kontzientziaren objektu bitarte gabea da, barne sentimenduaren berri ematen duena; norberaren buruarekin ongi egotea (harmonian) eta norberaren kontzientziatik sorturiko autoritatea bakarrik onartzea ahalbidetzen duena. Kanterenean giza duintasuna autonomiaren ideian oinarritzen baldin bada, Rousseaurenean, berriz, kontzientzian kokatzen da duintasun horren adierazpen gorena: "Kontzientzia! Kontzientzia! Sen jainkotiarra, ahots hilezkor eta zerutiarra; izaki ezjakin eta mugatuaren, baina adimentsu eta askearen gida segurua, ongiaren eta gaizkiaren hutsik gabeko epailea, gizakia Jainkoaren antzeko bilakatzen duzuna, zuk zeuk egiten duzu bikaina haren izatea, eta moralak haren ekintzak; zu gabe piztien gainean altxatzen nauen ezer ez dut nigan sentitzen".

Agian arlo publikoan aritzeko Rousseau irakurri beharra dago. Edo banaka batzuk "norberaren burua maitatzea" naturaren ordenarekin lotzen duen batasun harmonikoan sentitzeko erraztasun gehiago dute. Nik horretaz ez dakit, baina, behar publikoa zaindu beharrean, zenbat aldiz ez dira hotsandiko erabakiak hartu harrokeriak eraginda?

Uste dut harrokeria gure espezieko ezaugarrien artean ergelkeriarekin lotura gehien duena dela. Eta harrokeriaz ari naizenean ez naiz harrotasunaz ari, ezta urguiluaz ere. Harroputz perfektua pakete huts bat paper ikusgarri eta garestienarekin bilduta oparitzen duena bezalakoa da. Paketea hura bera da, eta, jakina, hainbeste tematu da paketea apaintzen, ez duela izan denborarik, ezta gogorik ere, barruan ezer ez dagoela ohartzeko. Horrela, harrokeriak adimenaren benda modura jarduten du, autokritikarako ahalmen txikiena baliogabetuz, eta errealitatearen edozein ikuspuntu objektibo karikatura barregarrira arte distortsiona dezake. Horregatik nioen harrokeriari eskainitako tentazio oro ergelkeriari egiten zaion kontzesioa baino ez dela. Hala ere, okerrena ez da "jolasaldi harroputzekin" dastatzea, harrokeria bizitzaren ardatz bihurtzea baizik.

Egia da, esaterako, artea ere ez legokeela harrokeriarik gabe, baina artistaren eta politikariaren arteko ezberdintasuna itzela da: lehendabizikoak sortu egiten du, bigarrenak diru publikoa kudeatu behar duen bitartean. Akaso zilegi da artistak egozentrismoa patologikoenaz aritzeko atrebentzia izatea, sormena haren miserien gainetik dagoelako. Politikaria, aldiz, haren egoa menderatu ezean, arrisku publiko bihur daiteke. Gauza, beraz, politikarako ere beharrezkoa den harrotasuna gizentzen ez uztea litzateke. Horrela, behar adineko eta baretutako ego batek emango lioke politikari bati lidergoa, autoritatea eta arriskatzeko gaitasuna bideratzeko pasioa. Bien bitartean, 2010erako onena opa dizuet.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_