_
_
_
_
_
LIBURUAK | Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Teilatuko lizarra, iparra

Bere kanta eta kantuak bildu ditu Koldo Izagirrek (Pasaia, 1953) argitaratu berri den poema liburuan, Teilatuko lizarra izenburukoan.

1991. urtean, Jose Hierro poeta espainiarrak Agenda liburua argitaratu zuen. Han-hemenka zirriborraturiko poemak argitaratu zituen, osotasunik gabe, beste poema liburuetan agertu ez zirenak bilduz eta haiei argia emanez.

Koldo Izagirrek ere antzeko zerbait egin du Teilatuko lizarra honetan. Kantu gisa eginiko poemak bildu ditu, osotasunik gabe, han eta hemen diskaratu zirenak eta ez zirenak atonduz eta bilduz.

Aho literaturatik hurbilekoak diren formak gustuko dira hemen. Bertsoa, ahapaldi lirikoa, kopla eta kopla zaharra. Inoiz abangoardia ahaztu gabekoa. Noiz edo noiz, liburuetan agerturiko poemak agertzen ditu, eta beste askotan, kantu moldeetan bizitzeko zirenak.

Ez dut ukatuko liburua irakurriaz batera Gabriel Arestiren poemak etorri zaizkidanik burura, edo Ilargiaren eskolan liburuko bigarren aldean Juan Mari Lekuona zenak ondu zituenak.

Poema zuzenak agertzen dira liburuan. Zuzenegiak? Bakoitzak bere iritzia izango du. Niri asko gustatu zaizkit.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Mezua argia da poemetan, errepikatu egiten dena, poemaren eraikuntza nabaritu egiten da, eta errepikapenarekin batera poemak, bere kiribilduan, aurrera egiten du.

Teilatuko lizarra ez da soilik liburuaren izenburua. Paratestuetan aukeratu den poemaren ardatza ere bada, metafora nagusia: Lizarra etxe puntan dagoen abarra da, etxea gidatuko duena ipar alderantz, ametsaren sinboloa. Ametsak eta utopia pertsonalak -gizartekoa nahi lukeenak- gidatu dute Izagirreren poema, eta mezu zuzen hori emateko aproposa da kantua.

Aurreko poema liburuekin konparatuz, agian beste maila baten kokatzen da hau, baina ez du alde batera utzi idazlearen tasunik garrantzitsuenak: formaren xarma, metaforaren jokoa, ironia, abangoardiaren kutsua eta utopia baten -noizbehinka heterodoxoa, gehienetan erraz aurrez ikusten dena- aldarrikapena.

Koldo Izagirre: Teilatuko lizarra. Susa. Zarautz. 2006. 112.orr. 11,50 euro.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_