_
_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Andorrako printze euskalduna

Nekez imagina zezakeen Sebastian Enparan Loiola azpeitiarrak jolasten eta olgetan eman zituen haurtzaroko arratsalde eguzkitsu haietan, bizitzako azken urteak Urola ibaitik urrun emango zituela, beste mendi eta beste zelai batzuei begira.

Anaia Frantzisko Josek borrokarako dohai apartak erakusten zituen txikitako jolas haietan. Bizitza militarrerako sen berezi horri jarraituz, Frantzisko Jose Espainiako erregearen zerbitzuko soldadu egin zen. Urteak joan eta urteak etorri, infanteriako kapitaina izatera iritsi zen. Hondarribia eta Napoliko guduetan parte hartu zuen ohore handiz, eta bizitzako azken urteak Tenerife aldean eman zituen.

Sebastian Enparanek, aitzitik, erlijioaren bokazioari jarraitzea erabaki zuen. Bigarren deitura Loiola izatea ez zen ahuntzaren gauerdiko eztularen parekoa izango, bistan da, XVIII. mendeko Azpeitia lasai eta idiliko hartan.

Anaiak bezalaxe, Sebastianek garrantzi handiko karguak lortu zituen elizaren zerbitzura egindako ahalegin guztien eskerronez, Escorialeko monastegiko prioretza barne.

Harik eta, maiatzaren 15ean, duela zehazki 259 urte, Urgell-eko (Lleida) apezpiku izendatu zuten arte. Izendapen horren bitartez, halaxe gertatu baita Erdi Aroaz geroztik, Sebastian Enparan azpeitiarra Andorrako printzekide bihurtu zen.

Bera izan da Pirinioetako estatu txiki horrek izan duen printze euskaldun bakarra. Bederatzi urte geroago hil zen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_