_
_
_
_
_
Análisis:LIBURUAK | Gaiak
Análisis
Exposición didáctica de ideas, conjeturas o hipótesis, a partir de unos hechos de actualidad comprobados —no necesariamente del día— que se reflejan en el propio texto. Excluye los juicios de valor y se aproxima más al género de opinión, pero se diferencia de él en que no juzga ni pronostica, sino que sólo formula hipótesis, ofrece explicaciones argumentadas y pone en relación datos dispersos

Hiriaren bihotza

Zati bitan bananduriko liburu bikoitza eman du argitara Iván Igartua irakasleak. Harrizko hiri hau deitzen da eta zatiez gain, liburuak ere molde desberdin bi dituela esan genezake. Lehen zatiak Hitzen itzal hartu du izenburutzat, eta bigarrenak Hiri erbesteratua.

Baina horrekin jarraitu aurretik liburuaren izenburuan gelditzen da une batez arreta: Harrizko hiri hau! Gabriel Arestiren formak omenaldi gisa erabiliz idatzitako izenburua, nahiz eta ondoren Aresti gutxitxo izan testuaren barrenean. Atrebentzia nagusia da Gabriel Arestiren pareko zerbait egitea haren omenez bada ere, gaizki ulertzeko arriskua baitago, ironiak estaliko ez balu Gabriel Aresti omendu eta elkarrizketaz haren poesia hornitu nahi duen liburu baten aurrean. Hiria harriarekin (zentzu ia deskriptiboan eta metaforikoan, noski) lotzen duen poema sorta sotil bat dugu begi bistan.

Aresti jarraitzen ez duela dakigularik, keinua bere horretan geratu dela agerturik, bikoiztasunarena da gehien harritzen nauena liburuan. Hitzari buruzko atalean Iván Igartuaren poesiak badu trantsizio garaiaren aurretik egiten zen poesiarekin zenbait lotura: hitzen ondo eza; hitzen nagusitasuna; Mikel Arregiren konpasean, poesia sinbolista eta bigun baten aterpea; niaren ahotsa zuka deitzen den neskato bati deika; kalean ikusi ez ikusi galduriko islen agerpena, distirak, desirak...

Bigarrenak, ene iritziz, askoz ere indar handiago du. Aldatu dira, adibidez, irakurketak, eta Iván Igartuaren poesiaren barnean irakurketek pisu handia badu ere, batzuetan irakurketen gainean egindako poemak eskaintzen dituela ematen duelarik, poetak hausnarketez beteriko poemak ematen ditu. Islatik eta begiradatik, pentsakizunen mundura igaro dela ematen du. Poemak toki handiagoa biltzen du bai neurri aldetik, bai luzaeren aldetik.

Aipagarriak dira sailaren hasierakoak bere joera sozial handiarekin, gure gaurko giroari egiten zaion kritikarekin. Nire bila etorri ziren, Ce dur désir de durer, Argia itzaltzerakoan, eta batez ere Heriotza eta ideiak. Gure inguruan izan dugun beldur eta lotsaren aurrean egindako protestak dira hauek, eta neurri baten, gizakiaren agerpena izuen erreinuan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_