_
_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Konbertituak

Erakargarriak dira konbertituak, izugarri erakargarriak, herejeak erakargarriki izugarriak diren bezala. Batetik bestera dagoen aldea aurpegitik ifrentzura doana da, batzuetan mundu batetik besterainokoa, edo hortxe; besteetan, ilerik finenak bereizten ditu biak, aingeru ilerik finenak, noski. Erakargarria da Inazio santua, kristau liburuak irakurtzean konbertitu zena, eta armaduradun gerlari sutsu izatetik sotanadun gerlari sutsu izatera pasa zena, konpainia batetik bestera, lurreko helburuen ordez zeruetakoak onartuz eta haietara zuzenduz bihotz-begiak. Erakargarria da On Kixote Mantxakoa, zaldun-literatura irakurtzean konbertitu zena, eta aitoren seme lasai eta eraman onekoa izatetik zaldun ibiltari arduratsu eta kezkatia izatera pasa zena, arropa zaharren gainean armadura are zaharragoa jantziz, mundutik haratago biziz, munduan zelarik ere. Bata, Inazio santua, gure patroia, eta bestea, On Kixote, literatur irudirik ezagunena izateak esan nahi du gure kulturak nahiago dituela konbertituak herejeak baino. Herejeak erre, edo tiroz hil, edo erbestera bidali egiten zituzten; egiten dituzte.

Herejearen eta konbertituaren arteko ezberdintasun nagusia, ordea, herejea konbertitu daitekeela da, eta konbertitua ezin daitekeela hereje bihurtu. Hala bihurtuko balitz ere, ez litzateke hereje izango, konbertitu berria baizik, eta horrela infinituraino. Behartuta konbertitu ziren judu espainiarren kontua da. Beren erlijioa berriro hartu zutenean, Espainiatik kanpo, judu izatea ez zen heresia, onartutako eliza baizik. Franco hil ondoren ordu arte frankismora bihurtuta eta frankismoaren muin eta zain izan ziren gehienak gau batetik bestera abertzale egin ziren, jakiteke, edo jakinda, erlijio ofizial batetik beste erlijio ofizial batera sartzera zihoazela. Ez ziren benetako konbertituak, ez zirelako benetako herejeak izan. Herejea bada ala ez da, ez dago tarterik.

Badira, hala ere, infinituan bizi direnak, egunetik egunera konbertituz, konbertsioa bera eguneroko ofiziotzat hartuz, konbertsiotik konbertsiora amilduz, sekula hasieraraino iristeke, ordea, luzatuz eta luzatuz beren ibilia, azkeneraino. Itzulirik gabeko bidea da. Atzo gaur da, eta gaur bihar da. Ez dago iraganik, agerian bederen. Gordeta daramaten orbaina da; behin egindako zauria gogorarazten baitie. Hotsa eta Ardaila liburuan, aitak Quentin semeari aitonaren erlojua ematen dionean hitz hauek esaten dizkio: "Ematen diat, ez denbora gogoan hartzeko, bera ahanzteko baizik". Ez dago denboraren ziztadarik, denboraren zamarik, denboraren astindurik. Orbainak ere konbertitu egiten dituzte.

Denboraren neurriak galdu egin zaizkie konbertituei bidean. Atzoko egia ez da gaurko egia, baizik eta gaurko egia da betiko egia, gaur bederen, biharko egia betiko egia izango den bezala, bihar bederen, eta horrela infinituraino. Norberaren mundutik kanpo dagoena finkatzeko ezintasuna da. Konbertituak uste baitu egia eta bera batera jaio zirela eta batera doazela munduan zehar eta batera hilko direla, egunen batean hilko badira. Konbertituak bere burua bihurtu du denbora eta denboraren neurgailu. Eliz dorreko erloju handi eta ikusgarria da, denbora ozenki eta hots handiro aldarrikatzean, bere burua ari da aldarrikatzen eta erakusten. Konbertituak, izan ere, iritzi handiegia du bere buruaz. Horretan herejearen antzekoa da. Azken finean, atzoko herejeak dira gaurko konbertituak. Atzoko heresia gaurko konbertsioa da. Gaurko konbertituak, lehenik izan den herejea ezeztatzen du, eta denbora bera ezeztatzen du ekintza horretan. Atzoko antzezpenaren bigarren zatia da gaurkoa; atzoko tragedia gaur fartsa bilakatu da, pikaroen jolas bitxia litzatekeena, odoltsua ez balitz. Horri ere historia deitzen zaio.

Gaur egun, zorionez edo zoritxarrez, ez nuke jakingo asmatzen, ez dago heresiarik. Badira, ordea, herejeak, dogmazalekeria eta dotrina gehiegikeriaren aurka errebelatu direnak, denbora badela eta denborarekin batera gizakia ere badoala sinesten dutenak, betiko egiarik ez dagoela aldarrikatzen dutenak, dena aldatzen baita, eta gizakia ere bai, denboraren isurian.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_