_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Ruanda eta gu

Egun hauetan irakurri dut, has eta buka, Vicenç Navarroren saiakera iradokitzailea, Bienestar insuficiente, democracia incompleta, 2002ko Anagrama Saria irabazi zuena. Eta egun hauetan heldu da nire eskuetara John Carlin-en artikulu luze bat, Ruanda, lluvia de sangre. Bitxia egin zait kontrastea.

Navarro ekonomilaria da formakuntzaz, eta Ongizate Estatuaren teoriko entzutetsua, ez soilik Espainia mailan, mundukoan baizik; kutsu keynestar amorratua sumatzen zaie haren izkribuei -bide batez, estrainioa da azken hogeita hamar urteotan neoliberalismoak nola aldatu duen gure ikusmira: Navarroren ideiak arriskutsuki iraultzaileak ageri dira egun, baina 1970eko hamarkadan burges eta erreakzionariotzat hartuko zituzketen askok haren proposamen sozialdemokratak. O tempora, o mores-.

Navarroren liburuaren lorpen analitiko nagusienetako bat da estuki lotzea Espainiako ongizate estatu ahularen bilakabidea eta gure Trantsizio politiko osagabea. 70. hamarkadako bigarren erdialdeko eta 80ko hasierako Trantsizioa ez zen behar bezala egin, ez zen biribildu, eta indar kontserbatzaileek eragin handiegia izan zuten prozesu guztian zehar. Ondorioz, Espainiak defizit handiak ditu beren hiritarrei -hots, guri- eskaintzen zaigun ongizateari dagokionean -hezkuntza, osasun, erretreta eta bestelako gizarte-zerbitzuetan-.

Eta Trantsizioa ez zen burutu, besteak beste, II. Errepublikaren eta demokraziaren alde aritu zirenekiko zorrak kitatu ez zirelako, eta ez zelako guztiz moztu Francoren diktadurak suposatu zuenarekin: gurean ez zen egon diktadurarekiko etenik, Alemanian bezala, "frankismoa ez zelako garaitua izan. Eraldatu egin zen, egitate demokratikora egokituz", eta horrek hainbat injustizia historikotara eraman du. Hala, Navarroren ustez, erru politiko nagusia "ahanzturan funtsatutako adiskidetzea" izango litzateke. Ez dago barkamenaren aurka, baizik eta ahanzturan oinarrituriko barkamenaren aurka.

Eta ni nahikoa ados nago Navarroren ikuspuntuarekin.

John Carlinen artikuluak Ruandako bake-prozesua du hizpide. Duela hamar urte, hutuek tutsien aurka egindako sarraskiek Ruanda agertarazi zuten gure kontzientzien mapamundian, une batez sikiera. Carlinek dioenez, "New Yorkeko World Trade Center-en irailaren 11n baino hiru aldiz gehiago hil zituzten aihotzez, egunero, ehun egunetan zehar". Gaur egun, ordea, artean bizirik jarraitzen dutela hala triskantzaren egileak nola biktimak, bake eta adiskidetze prozesu itxuraz arrakastatsu batean dago murgilduta Ruandako gizartea: hutuen erasoekin amaitu zuen gobernuak genozida gutxi exekutatu zuen, eta preso hartutakoak pixkanaka ari da amnistiatzen. Egindako hondamena aitortu eta barkatzeko eskatu dute hutuek, eta biktimek onartu egin dute hori. Gobernuak mendekuaren sorgin-gurpilari eragiteari uko egin zion, eta emaitza positiboa bezain harrigarria izaten ari dela dirudi.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Paradoxikoki, futbola da berradiskidetzerako erabili den tresnetako bat; izan ere, amnistia lortzeko prozesuan dauden presoek eta sarraskiaren biktimek osatutako taldeen arteko futbol-partida baten kontaketa da Carlinen erreportajearen ardatza. "Ahalegina egin behar da gogoratzeko hau dela SSko sarraskitzaileek futbolean jolastu izan balute bezala, 1950ean, Auschwitz-etik bizirik irten zirenen aurka, eta harmailetan SSaren beste partaide batzuk eta hildakoen familiakoak egongo liratekeela".

Aitortzen dut hunkitu egin nauela Carlinen artikuluak. Eta Navarroren tesiekiko nire adostasuna beste begi batzuez ikustera eraman nauela, une batez. Une batez, testu biek aurkezten dizkiguten bideak ez daudelako, agian, horren urrun.

Azken batean, pentsatu dut, Euskal Herrian halako prozesu bati ekin behar izango diogu inoiz, bortxakeriaren zikloa amaitzen bada. Eta gakoa, ziurrenik, nork bere erantzukizunak gain hartzearekin eta barkamena eskatzearekin lotuta egongo da.

Trantsizio garaian gertatu ez zena, hain zuzen ere.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_