_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Ordenagailua euskaraz mintzo

Itsuentzat ordenagiluko pantaila euskaraz irakurtzeko tresna merkaturatuko dute

Ordenagailuak asmatu zituztenean, itsuek, beste hainbat gutxituk bezala, gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan zirela uste izan zuten eta aldaketa eta teknologia berrietara egokitzeko ahaleginari ekin zioten. Ahalegin honetan, beste urrats garrantzitsu bat eman dute: braillea ordenagailuetara egokitzea ezinezkoa denez, idazki-ahots bihurgailua jarri dute martxan. Asmakizunak berez, jatorri eskandinaviarra du baina azkar asko hedatu da Europa guztian. Idazki ahots bihurgailuak gaztelera, ingelesa eta frantsesa badakizki jada eta euskara ikasten ari da. Euskarazko testuak euskaraz entzun ahal izango dituzte itsuek datorren iraila edo urrian.

Joan den abenduan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta ONCE erakundeak hitzarmen bat sinatu zuten eta honez bidez bihurgailua euskarara egokitzeko ekimena bultzatu dute. 180.303,63 eurotako dirulaguntza eman dio Eusko Jaularitzak ONCEri eta Telefónica ari da tramankulua garatzen.

Teknologia berriak eskura

Cristino Burgoa, Euskal Autonomi Erkidegoko ONCEko delegatuaren esanetan, 'ikusmen arrastorik ez duten pertsonek erabiltzen dute bihurgailua' eta ordenagailuko pantailan azaltzen dena ahots batek kontatzen dio erabiltzaileari. Zer edo zer ikusten duenak MEGA izeneko aparatua erabiltzen du eta hauxe lupa izugarri bat bezalakoa da, letra guztiak nahi adina handitzen dituelarik. Tresna berri honek ezertxo ere ikusten ez duenari ateak irekiko dizkio batez ere. Lanabes informatiko berriak garrantzia handia du ikusmen arazoak dituzten herritarrek teknologia berriak eskuragarri izatea ahalbidetzen baitu. Interneten dagoen informazio mordoa hurbiltzeko posibilitatea ere eskaintzen du bihurgailuak web gunetako testua irakurtzen baitu. Era berean, posta elektronikoa irakurri daiteke sagua posta berriaren gainetik pasatzen den heinean. Beste hizkuntzatan erabiltzen diren bihurgailuek, euskarazkoak izango dituenaren antzera, badituzte haien abantaila eta desabantailak. Bertsio aurreratuenek aukera ugari eskaintzen dituzte: erabiltzaileak irakurketa abiadura defini dezake, atsegin duzun ahotsa aukeratu -batzuk robot kutsua baitute-, eta paragrafoka nahiz lerroz lerroko geldialdia egin dezala agin diezaioke erabiltzaileak. Hala ere, ezin esan dena abantailak direnik, izan ere, bai baititu akats eta muga batzuk ere. Garrantzitsuena, irudi, gif animatu nahiz bideoetako informazioak ihes egiten diola bihurgailuari. Grafiko nahiz irudi guzti hauek ulergaitzak dira tresna honentzat. Beste desabantailak moteltasuna da eta blokeatzeko joera dira.

Programa informatiko hau merkaturatzen denean, erosleak 906 euro inguru ordaindu beharko ditu bere ordenagailuan instalatu eta erabili ahal izateko. Horrez gain, Windows 95/98 zein NT edo ondorengo sistema eragilea duten ordenagailuetan izango da baliagarria eta audio-txartel arrunt bat izatea aski da.

Burgoak azaltzen duenez, 'ONCEko afiliatuen artean gazteak gutxiengoa dira, ikusmena adinarekin galtzen baitu jende askok. Hala ere, ordenagailuzaleak eta gazteak izaten dira tresna informatiko hauen erabiltzaileak, hau da, gehienak jaiotzez itsuak direnak'. Jende adinduna ez ei da teknologia berrien maitale izaten eta nahiko traba jartzen dituzte ordenagailuaren nahiz beste hainbat teknologia berrien aurrean esertzeko. Itsu nahiz ikusmen arazo larriekin jaiotzen direnak gero eta gutxiago izanik, gaztetatik bihurgailu honen beharra izan dezaketen pertsona kopurua ez da oso handia. 'Gazteak berehala ikasi eta egokitzen dira teknologia berrietara. Adintsuagoek ordea, ikusmena galtzen duten heinean traba gehiago izaten dituzte eta gainera, ikusmen arrastoa mantentzen dutenez, letra handitzaileak erabiltzen dituzte'. Letra handitzaile edo MEGA teknologiek pantailako letrak behar haina handitzen dituzte. Hainbat handituz gero, pantailan letra gutxi sartzen direnez, itsuek 19 nahiz 21 pulgadatako pantailak izaten dituzte. Gabezia ezberdinetara egokitzen diren handitzaileak daude, beraz, bakoitzaren beharren arabera handitzaile bat nahiz bestea erabil dezakete. Ikusmen arrastorik ez duten haiek erabiliko dute batez ere, urrian merkaturatuko den bihurgailu hau.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Erabilpen praktikoa

Teknologia berri hauen erabilpen praktikoaren adibidea da Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegia. Haien fondoak pertsona guztientzat egokitzeko ahaleginean, gela berezi bat jarri zuten 1990. urtean, ikusmen arrastoa zuten edo itsuak zirenentzat. Ordutik, sistema berritzaile ugari jarri dituzte eskuragarri. Joan den uztailean Jaws sistema ezarri zuten eta honen bidez liburutegiko katalogoa lau hizkuntzatan kontsultatzeko aukera eta dokumentuak 'irakurri' ditzakete erabiltzaileek. Sistema honen bidez, testua ahots bilakatzen da eta dokumentu ezberdinak irakur ditzake erabiltzaileak. Liburutegiko arduraduna den Klotilde Olaranek dionez, 'Jaws sistema ezarri genuenetik hiru pertsona maiz etortzen dira, bai katalogoa kontsultatzera, bai eta liburuak irakurtzera. Badira ere tarteka datozenak. Garai batean Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun bat etortzen zen. Osasun arazo baten ondorioz bat batean itsu gelditu zen. Ez zuen lana utzi nahi eta ematen zituen eskolak prestatzera etortzen zen'.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_