_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Emakumeek idazten dutenean

Emakumeek idazten dutenean, gure mundua azaltzen dute.

Garaiko gizakiak gara denok eta garaiak asko agintzen du, nahiz eta idazle bakoitzak bere idaztankera izan, emakumeen idazkerak garaia adierazten du nortasuna agertuz.

Intimismotik hurbil ikusi dugu emakumeen idazkera. Idazle nagusiak zirenean gizarteak zituen kinka berberak agertzen zituzten eta nahiz eta esaten den gizonezko batek ezin duela oso ongi idatzi emakumeen literaturaz, jakin badakigu feminismoaren eraginpean intimismoa politika bihurtu dela.

Garaiak berdinak dira guztiontzako, baina garaian ditugun paperak ez dira berdinak, eta emakumeek landu egin behar izan dute gizartean toki propioa. Arazoa, dirudienez politikoa izan da.

Teresa Garbi ikerlariak, adibidez, honela deskribatu du emakumeen literaturan agertzen diren zenbait ezaugarri: subertsioaren alde agertzen dira, lehen pertsonan kontatzen dute, barne munduaren agerpena egiten delarik bakarrizketaz, eta emozioaren bidez idazten omen dute, denboraren pertzepzioa desberdina da. Emakumeen idazkera larriduratik sortzen omen da, dio Garbik, emakumeak oraindik ez duelako gizartean bere tokia aurkitu...

Eta arazo hori literaturan ere agertzen da. Baina iaz Durangon plazaraturiko literaturak ongi adierazi du bideak desberdinak direla emakume eta idazle direnen artean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Aurelia Arkotxa hizkerarekiko maitasunez ari da, Septentrio liburuan tradizioari tokia emanez, bere geopoetika landuz, paisaia eta barne ikuspegia adieraziz, mundu bat sortuz, idazkera klasikozale baten inguruan moldatua. Erudizioa da lanaren beste adar nagusi bat, dokumentazioa ikerlari baten lanari dagokio, baina idazkeraren atzean literatura egilea ezkutatzen da, paisaia fisikoa afektibo bihurtzen duena idazlea.

Ahotsak eraman du Ixiar Rozasen nobela ere, ahotsaren agerpenak, nahiz eta hemen beste zerbait den paperean jarri dena, polifonia, alegia, mundu baten inguruko ikuskera desberdinak. Ixiar Rozasi buruz estilo propioa duela idatzi da (Amagoia Iban), eta halaxe beharko luke, azken batean idazle bakoitzak lan egiteko bere joera propioa baitu. Mosaikoaren egitura ere azpimarratu da (Javier Rojo) bere lanari buruz hitz egin denean. Idazleak berak ere adierazi du ahots propio baten bila ari dela.

Aspalditik maite dut Yolanda Arrietaren Jostorratza eta haria nobela, orain soineko berriz agertzen zaiguna. Yolanda Arrietak metaliteratura egin zuela esatea ez da batere zaila. Baina hor ere beste ahots bat entzuten da, ume esperoan dagoen ama izateko denaren ahotsa. Emakumeen ahotsak bildu izan ditu idazleak, mitora hurbilduz.

Emakumeek idazten dutenean, ez dute desberdin idazten, ahots desberdinez ari dira, ostera.

Ahotsak dira gai eta gune. Eta entzun egiten da emakumeek idazten dutenean...

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_