_
_
_
_

Sormenerako gunea lortzea da euskal antzezleen eskaeretako bat

Euskal antzerkigintzaren produkzioa erakusteko lan handia egiten dute Euskal Antzerki Topaketak bezalako ekimenek, eta, aldi berean, argi erakusten dute gurean antzerkiaz gozatzeko aukera eta obra dezente daudela. "Euskal antzerkiak topagune bat izatea oso inportantea da guretzat. Polita da urtero toki batean euskal antzerkiak bere gunetxoa daukala jakitea", dio Mireia Gabilondo aktoreak. Dena den, antzezleei euskal antzerkigintzaren egungo egoeraz galdetzerakoan, antzokietara gerturatzeko ohitura faltak eta programazioek euren kezka pizten dutela erantzuten dute.Mireia Gabilondo Azpeitiko Euskadiko Euskal Antzerki Topaketan Tentazioa eta Tricicleren Ez da hain erraza komedian ikusi ahal izan dugun aktorearen ustez, Euskal Herriko egoera aztertzerakoan herriz herri gainbegiratua egin behar da halabeharrez. "Badaude herri batzuk programazio finkoa dutenak eta leku horietan publikoa ohituta dago asteburuetan antzerkira joatera, jakin badakitelako zer ikusi egongo dela. Jendeak antzerkia ikusi eta ulertu egiten du, eta, orduan, datu gehiago ditu gero sormenerako". Baina, Mireia Gabilondoren esanetan, badaude oraindik herri asko ohitura hori ez dutenak, eta hauetan esfortzu handia egin beharra dago.

Ildo horretan, dirulaguntzak banatzeko ere talde dezente dagoela gogoratu du Gabilondok: "Gaur egun Euskal Herriko talde batentzat nahikoa zaila da antzerkitik bizitzea. Horrexegatik, begiak beti kanpora, Estatura jarrita dituzu. Guretzako Euskal Herrian bakarrik gelditzea zaila da, ez dauka zentzurik. Euskaraz bakarrik lan egiten duen talde batek nekez iraun dezake. Nire ustez, oraindik ere toki asko eta askotan antzerkia anaia txikitxoa da", gaineratu du.

Publikoa oholtzara gerturatzea da, beraz, oraindik lortu beharrekoa. Hala ere, ezin ahaztu daiteke bestaldean profesionalak beraiek daudela, euren behar eta eskaerekin. Publikoak antzerkia ikusten ikasi behar du, baina horretarako zentro berezi baten premia aldarrikatzen du Mikel Martínez Maskarada taldeko partaideak. Antzerkiaren inguruan indarrak biltzeko leku fisiko bat, hain zuzen ere. "Toki berezi bat behar da horretarako. Gero, espazio horren inguruan bitarteko teknikoak egon beharko lirateke. Bilbon, esaterako, ez dago zentrorik antzerkia egin, ikusi eta ikasteko. Eszenografiaren biltegi bat beharko litzateke. Esparru horretan, bitarteko asko daude antzerki taldeek galduta dituztenak eta nekez eskura daitezkeenak".

Bi hamarkada luzez taula gainean aritu izan den talde bilbotar honen kidearen ustetan, "zentro horrek profesional eta antzerkigintzan hasi berriak hartu beharko lituzke. Halaber, antzerki munduan buru-belarri sartuta ez dagoen jendea ere hurbilduko litzateke bertara", dio Mikel Martínezek, "eta hortik ere produkzio eta antzezlan gehiago ateratzeko modua izango litzateke".

Azpiegiturak urtez urte hobetu dira, eta antzezlanak erakusteko gero eta antzoki egokiagoak daude. Obrak erakusteko baino, hauek sortzeko gunea aldarrikatzen du, bada, Maskaradako kideak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_