_
_
_
_

Protagonisten itxura asmatuz

Txikiak dira, bizi propioa dute eta liburuen orrialdeetan zehar euren gorabeherak jarrai ditzakegu. Ilustratzaileek sortutako pertsonaiak dira. Urteekin bilakaera izan duen arloa da ilustrazioarena, baina lan honetan dabiltzanen esanetan, gaur egun hutsunerik baduena. Nabarmenenak, txikienei eta helduei zuzenduriko lanetan ikusten dituzte.Euren pertsonaiak sinesgarri izan daitezen bilatzen dute irudigileek, papereratutako zirriborro bakoitzak xehetasun berri bat ekar dezakeelarik azkenean bilatutako emaitza lortzen duten arte.

"Euskal ilustrazioaren panoraman pixkanaka badoa kalitatezko jende berria ateratzen, baina argitaratze mailan badago oraindik egin beharreko gauza asko", dio Mikel Valverdek. "Gure aurretik urtetan lanean aritutakoek bizi izan dituzte garai zailenak".

Más información
Abenturazale hutsa
Ilustrazioaren bide ezkutuak
Pertsonaia berrien bila

Gazte hasi zen Valverde irudigintzan, komikiari lotuta gehienbat, eta ilustrazioekin dirua irabazteko lehen aukera testu liburuek eman zioten. Helduentzako lanik egin badu ere, gehienbat haur eta gazteentzat aritzen da. "Helburua, dena den, beti lan on bat egitea da. Eta askotan, gainera, teorian haurrei zuzendutako liburu batek beste irakurketak onartzen ditu eta helduentzako ere egoki gertatu".

Aurpegia

Irudigileak idazle baten testuari aurpegia eman behar dionean badu nolabaiteko askatasuna, "baina tonua, unibertsoa, idatzitakoak ematen dizu, nahiz eta hortik aurrera zuk zeure kreazioa egin", dio Valverdek.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Egile honek ez du alde handirik nabari emandako pertsonaiak edo propioak lantzerakoan. "Azkenean denak dira piska bat zureak, denak berdin maitatzen dituzu". Atxagarekin batera egindakoak ditu Valverdek oso ezagun, baina Juan Kruz Igerabideren Jonas pertsonaia ere irudikatu du, iaz Euskadi Saria lortu zuelarik bere haurtxoarengatik, eta aurten Jonasen pena argitaratu da. "Igerabiderekin lana egiterakoan egiten nihoana erakusten nion. Azken finean, liburua biok egindakoaren emaitza da. Ez dut esango bionak pisu berdina duenik, baina bai emaitza biren lana dela".

Txikienei zuzendutako alorra denborarekin pobretu egin dela irizten dio Asun Balzolak. Bilbotarra Valverde baino pesimistagoa agertzen da. Bere esanetan, egun egileei eskubideak erosita merkeagoa gertatzen da argitalpena. Honen ondorioa, gazteei aukera gutxiago ematen zaiela da, argitaletxeek ez dutelako apostu berririk egiten.

Ilustratzaile honek ohitura handia du Mariasun Landarekin batera lan egiteko Alex edo Iholdi bezalako pertsonaiak ezagutzera emanaz, baina bere kuttunenen artean Munia aipatzen du. Amurrion bizi den neskatila honen gorabeherek arrakasta handia lortu zuen Estatu Batuetan laurogeiko hamarkadan. Akuarela zen artean irudigileak erabilitako teknika, gaur egun jadanik atzean utzitakoa, hain zuzen. "Momentuan gustatzen zaidana egiten dut", dio, "eta ez naiz merkatuari begira lanean aritzen. Nire akuarelak jendeari gustatzen hasi zitzaizkionerako, ordenadorera pasa nintzen".

Benetan gustuko zuelako hasi zen Asun Balzola ilustrazioak egiten, eta zorte handikoa kontsideratzen du bere burua oraindik ere beretzako magikotasun kutsua mantentzen duen lanbidean ari delako. "Ilustrazioak egitearen alderdi garrantzitsuenetako bat lanarekin gozatzea da niretzako, eta orduan ordenadoreekin hasi nintzen, ez aspertzeko".

Saririk ere irabazi du Balzolak, aipagarrienetakoa Txitoen istorioa-gatik jasotako Bratislava-ko Urrezko Sagarra, Europa mailako saria.

Euskal Herrian garai berdintsuan ume izandako ilustratzaile hauen ezaugarrietako bat, Balzolaren teoria pertsonalari jarraiki, lerroa oso ondo lantzen dutela da, koloreei protagonismoa eman ordez. "Gure haurtzaroan euria ari zuen ia beti, uda osoan ez genituen izaten hiru egun eguzkitsu baino gehiago. Horregatik, koloreak askoz ere grisagoak, itzaliagoak ikusten genituen".

Antton Olariaga euskal ilustrazioaren panoraman aspaldidanik dabilenetakoa da. Bat dator Balzola eta Valverderekin azken urteotan gaztetxoenentzako liburuen mailan hutsune bat antzematerakoan. "Euskaraz oso gauza ederrak egin izan dira, baina orain, titulu kopuruak gora egitearekin batera, ilustrazioak dituztenak gutxiago dira". Dena den, helduen arloan ikusten du Olariagak gabezia handiena.

Buruko ariketa

Egile honek egunero kaleratzen den lana gehitzen dio ilustrazioari. Bi arloak batera lantzea baikorra kontsideratzen du berak, eguneroko tirak helduei zuzendutako lana baitira eta ilustrazioak gehienbat haur eta gazteei. Horrela, ariketa moduan hartzen du batetik bestera pasatzea. "Norbera dibertitzen denean, besteei ere hala gertatuko zaie". Bi munduak ezberdin ikusten ditu Olariagak, parametro diferenteak erabiliz bakoitzarentzako, baina hainbeste urtez irudigintzan aritu ondoren elkar kutsatzea ere ezinbestekoa ikusten du.

Pintzela eta pinturarekin ikasitakoa den arren, gaur egun beste teknikak ere aintzakotzat hartzen ditu. Oinarria eskuz eta paper gainean finkatu ondoren, ordenadorez osatzen du irudia. "Ilustraziogintzan nahiago izaten dut eskua erreminta nagusia izatea".

Unean uneko pertsonaia da maitatuena Olariagarentzako. baina aurretik egindako bakoitzak bere garrantzia du eta Zakilixut, animaliaren bat edo haurrentzako irudi berriren bat lantzerakoan gustura sentitzen da. Bakoitzak estimulu txiki bat suposatzen du eta "gure lana gustukoa denez, asko zaindu behar dugu eta beti txoko bat gorde dibertsioarentzako. Marrazkiak biziagoak izango dira horrela". Bere helburua bete dezala da Olariagaren iritziz pertsonaia bakoitzaren alderdi garrantzitsuena: dibertsio hutsa, komunikazioa edo ideia batzuk transmititzea.

Lan urte guzti hauetan hamaika idazlerekin batera aritu izan da Olariaga lanean, baina beharbada jarraipen handiena Anjel Lertxundirekin izan du eta elkarrekin egindakoa da orrialdean ikus daitekeen Tristeak kontsolatzeko makina-ren irudia.

Ilustrazioaren bide ezkutuak

Azken unean izan zuen Donostiako Udalak pasa den hilean antolatzen zuen komikien lehiaketaren berri. Bere burua ilustratzailetzat izan eta bere lehentasunen artean komikia egon ez arren, Eva Garcés-ek (Donostia, 1972) bertan parte hartzea erabaki zuen, lehiaketaren gaia eta ardatza emakumezkoa zela ikusita. "Emakumezkoak irudikatzerakoan era guztietako lanak ikusten dira", dio Evak, "baina, komikiaren arloan pentsamolde zaharkitua duen pertsona asko dagoela egia da. Beti gizonezkoaren alboan irudikatzen gaituzte, heroiaren sari modura. Horrelako pertsona bat agentzia edo argitaletxe baten jabe bada, ezin diozu berak gustuko duen hori kaleratzen debekatu. Egoera hori salatzea besterik ez dago", gaineratzen du. Horrexegatik aurkeztu zen lehiaketara eta "ustekabean" garaile atera.Txikitatik izan du gustuko marraztea. Gurasoak alabaren zaletasunaz ohartu eta berehala akademia ezberdinetara eraman zuten, era honetan kurtso ugari egin eta hainbat pintore ezagutzeko aukera izan zuelarik. "Gure etxean margotzea izan da jolasik nagusiena", gogoratzen du berak. Azkenik, ordurarte zuen prestakuntza borobilduz, Leioan, Arte Ederretako ikasketak egin zituen, diseinu grafikoaren adarrean.

Mundu itxia

"Ilustratzailearen ogibidea guztiz ezezaguna da", onartzen du Eva Garcés-ek. "Orokorrean, jendeak ez daki begi aurrean duen ilustrazio horren egilea nor den, nola egiten dugun lan edota nola bizi garen". Berak era guztietako lanak egin ditu. Gehienbat publizitatearen arloan aritzen da, baina pasa den urtean, esaterako, Donostiako Zinemaldian Zabaltegi sailaren kartela egin zuen. "Ilustratzaileaz hitz egiterakoan jendeak liburuetan izaten diren margoak aipatzen ditu. Ilustrazioak adar ugari duela ez da ezagutzen. Era guztietako lanak egiten ditugu", dio. "Egunkari, liburu, kartel, iragarki eta abarretan ikus daitezkeen marrazki guztiak ilustratzaile batek egin ditu", gaineratzen du.

Bere aburuz, ilustratzaileena "oso mundu itxia eta gogorra" da, eta egile bakoitzak ireki behar ditu bide berriak. "Gure koaderno eta margoekin, alde batetik bestera denda gainean daramagun pertsonak gara. Etengabe gabiltza ate berriak jo eta ireki nahian", adierazten du. "Gainera, teknologi berrien etorrerarekin, egunetik egunera aldatzen doan arloa da hau. Ilustratzaileon prestakuntza ez da inoiz amaitzen".

Ildo honetan, ordenadoreak izan dira lanbide honetan benetako iraultza, gauza guztiekin bezalaxe hemen ere ondorio on eta kaltegarriak aipa daitezkeelarik. "Produkzio prozesua azkarragoa da orain eta, batik bat, publizitatean gabiltzanontzat onura izugarria izan da", dio. Arlo honetan egun batetik besterako enkarguak izaten dira eta lan guztia "egun edo gau bakar batean" egiten dute maiz.

Iragarki bati begira marrazki edo irudiren bat egin behar duenean, era guztietako enkarguak jasotzen ditu Eva Garcés-ek. "Batzuetan, iritzia eskatzen zait eta kanpainaren genesian parte hartzeko aukera izaten dut, iragarkia egiterakoan askatasun osoa izanik gainera. Besteetan, enkargua egiten duenak oso argi dauka zer nahi duen eta zer eskatu nahi didan. Azkenik, zer nolako iragarkia nahi dutenak badaude, baina askok ez dakite duten ideia hori azaltzen. Horrelakoetan, intuizioa behar-beharrezkoa izaten da", adierazten du Evak. "Kasu guztietan, askatasun maila handiago edo txikiagoarekin, marrazkiak beti ilustratzailearen sormenaren fruituak izaten dira", gaineratzen du.

Ildo honetan, komiki eta publizitatearen arloan, produkturen bat saltzerakoan testuak baino irudiak garrantzia handiagoa duela uste du Garcés-ek. "Mezua garrantzitsua da, baina irudirik gabe ez dago ezer", dio, "hori baita begietatik jasotzen dugun lehenengo gauza. Produktua saltzeko, irudi erakargarri bat osatzea behar-beharrezkoa da". Komikiaren alorrean ere ordenadoreen erruz istorioaren kalterako irudia garaile atera dela salatu dute batzuek. Garcés-en aburuz, "ordenadoreei esker, efektuak egiterakoan aukerak handitu egin dira, baina ez istorioaren kalterako".

Azkenik, edozein arteetan gertatzen den bezala, ilustrazioan ere modak zer esan handia du Garcés-entzat. "Lehen, aerografoa zen nagusi", dio berak, "baina, egun, inork ez du horrelakorik nahi. Duela gutxi, Amenaren iragarkian agertzen diren trazoak dira modan jarri direnak".

Pertsonaia berrien bila

Pertsonaia berri bat sortzeko momentua iristen denean egile bakoitzak badu lan egiteko modu propioa. Batzurentzako, oso kontzientea ez den prozesu baten emaitza da gero irakurleak izen eta istorio batekin identifikatuko duen pertsonaia hori. Besteak, buruari etengabe bueltaka aritzen dira, hasierako ideiari hamaika xehetasun ematen dioten arte. Ondoren bizitza propioa eramateko gai izango den norbaitengana iritsi arte bilaketa egiten dute besteek, euren helburua betetzeko gai izango diren pertsonaiak lortu arte, helburua komunikazioa edo dibertsio hutsa delarik ere. "Batzuetan, barruko premia bati erantzuten dio pertsonaia berriak", dio Antton Olariagak. "Baina baliteke kreazio berria espazio jakin bati erantzuteko apropos pentsatutakoa izatea ere".Gipuzkoar egileak esandakoari jarraiki, lan berri batean hasteko lehen "txispazoa" buruan sortzen da, eta paperaren aurrean kokatu orduko buruan argi dauka zein izango den ordurarte ezezaguna den pertsonaia horren itxura eta bizitza. "Horrek ez du esan nahi aurrerantzean bizimodu propioa izango ez duenik", baina hori da hain zuzen desiragarriena. "Pertsonaia batek, bere bidea hartzeko gai denean, bizirik dagoela erakusten dizu, hori da momia bat sortu ez duzunaren seinalerik hoberena", dio.

Bestela egiten du lan Asun Balzolak. "Bi edo hiru enkargutan aritzen naiz batera, eta lehenengoarekin nagoen bitartean hurrengoa bueltaka darabilt konturatu gabe". Horrela, orri zuria edo pantaila hutsaren aurrean esertzeko orduan argi izaten du Balzolak pertsonaia berri horren itxura, pentsa litekeena baino askoz ere inkontzienteagoa den prozesu baten ostean.

Ehiztari eta sukaldari

Ehiztaria bezala zokomiran ibiltzen da Mikel Valverde kreazio berri bat papereratu behar duen bakoitzean. Haurrei zuzendutako pertsonaia baldin bada, kalean haurren jarrera, janzkera eta portaera aztertzen ditu. "Batzuetan ehiztari eta besteetan sukaldari bezala aritzen naiz", dio ilustratzaileak. Egunetan edo astetan zehar jasotzen joan den datuak izozkailuan bezala gordeta eduki ondoren, horiekin plater egokia lortzea da helburua. "Lan berriari ekin behar diozunean aurretik bildutakoa begiratzen duzu eta nahasketari ekiten diozu momentu horretan hoberen iruditzen zaizkizun osagaiekin". Horrela pertsonaien mamia lortzen da, eta bertatik aterako dira ondoren luzatuko diren hariak. "Askotan zeure barruko gauzak ateratzen dituzu. Sinesgarritasuna emango diote pertsonaiari, gertutik bizitakoak izatean ondo ezagutzen dituzulako". Garrantzitsuena pertsonaiak identitate propioa izatea da, lehen begirada batean besteengandik bereziko duen ezaugarria.aztertzen dute

Protagonisten itxura asmatuz

Txikiak dira, bizi propioa dute eta liburuen orrialdeetan zehar euren gorabeherak jarrai ditzakegu. Ilustratzaileek sortutako pertsonaiak dira. Urteekin bilakaera izan duen arloa da ilustrazioarena, baina lan honetan dabiltzanen esanetan, gaur egun hutsunerik baduena. Nabarmenenak, txikienei eta helduei zuzenduriko lanetan ikusten dituzte.Euren pertsonaiak sinesgarri izan daitezen bilatzen dute irudigileek, papereratutako zirriborro bakoitzak xehetasun berri bat ekar dezakeelarik azkenean bilatutako emaitza lortzen duten arte.

"Euskal ilustrazioaren panoraman pixkanaka badoa kalitatezko jende berria ateratzen, baina argitaratze mailan badago oraindik egin beharreko gauza asko", dio Mikel Valverdek. "Gure aurretik urtetan lanean aritutakoek bizi izan dituzte garai zailenak".

Gazte hasi zen Valverde irudigintzan, komikiari lotuta gehienbat, eta ilustrazioekin dirua irabazteko lehen aukera testu liburuek eman zioten. Helduentzako lanik egin badu ere, gehienbat haur eta gazteentzat aritzen da. "Helburua, dena den, beti lan on bat egitea da. Eta askotan, gainera, teorian haurrei zuzendutako liburu batek beste irakurketak onartzen ditu eta helduentzako ere egoki gertatu".

Aurpegia

Irudigileak idazle baten testuari aurpegia eman behar dionean badu nolabaiteko askatasuna, "baina tonua, unibertsoa, idatzitakoak ematen dizu, nahiz eta hortik aurrera zuk zeure kreazioa egin", dio Valverdek.

Egile honek ez du alde handirik nabari emandako pertsonaiak edo propioak lantzerakoan. "Azkenean denak dira piska bat zureak, denak berdin maitatzen dituzu". Atxagarekin batera egindakoak ditu Valverdek oso ezagun, baina Juan Kruz Igerabideren Jonas pertsonaia ere irudikatu du, iaz Euskadi Saria lortu zuelarik bere haurtxoarengatik, eta aurten Jonasen pena argitaratu da. "Igerabiderekin lana egiterakoan egiten nihoana erakusten nion. Azken finean, liburua biok egindakoaren emaitza da. Ez dut esango bionak pisu berdina duenik, baina bai emaitza biren lana dela".

Txikienei zuzendutako alorra denborarekin pobretu egin dela irizten dio Asun Balzolak. Bilbotarra Valverde baino pesimistagoa agertzen da. Bere esanetan, egun egileei eskubideak erosita merkeagoa gertatzen da argitalpena. Honen ondorioa, gazteei aukera gutxiago ematen zaiela da, argitaletxeek ez dutelako apostu berririk egiten.

Ilustratzaile honek ohitura handia du Mariasun Landarekin batera lan egiteko Alex edo Iholdi bezalako pertsonaiak ezagutzera emanaz, baina bere kuttunenen artean Munia aipatzen du. Amurrion bizi den neskatila honen gorabeherek arrakasta handia lortu zuen Estatu Batuetan laurogeiko hamarkadan. Akuarela zen artean irudigileak erabilitako teknika, gaur egun jadanik atzean utzitakoa, hain zuzen. "Momentuan gustatzen zaidana egiten dut", dio, "eta ez naiz merkatuari begira lanean aritzen. Nire akuarelak jendeari gustatzen hasi zitzaizkionerako, ordenadorera pasa nintzen".

Benetan gustuko zuelako hasi zen Asun Balzola ilustrazioak egiten, eta zorte handikoa kontsideratzen du bere burua oraindik ere beretzako magikotasun kutsua mantentzen duen lanbidean ari delako. "Ilustrazioak egitearen alderdi garrantzitsuenetako bat lanarekin gozatzea da niretzako, eta orduan ordenadoreekin hasi nintzen, ez aspertzeko".

Saririk ere irabazi du Balzolak, aipagarrienetakoa Txitoen istorioa-gatik jasotako Bratislava-ko Urrezko Sagarra, Europa mailako saria.

Euskal Herrian garai berdintsuan ume izandako ilustratzaile hauen ezaugarrietako bat, Balzolaren teoria pertsonalari jarraiki, lerroa oso ondo lantzen dutela da, koloreei protagonismoa eman ordez. "Gure haurtzaroan euria ari zuen ia beti, uda osoan ez genituen izaten hiru egun eguzkitsu baino gehiago. Horregatik, koloreak askoz ere grisagoak, itzaliagoak ikusten genituen".

Antton Olariaga euskal ilustrazioaren panoraman aspaldidanik dabilenetakoa da. Bat dator Balzola eta Valverderekin azken urteotan gaztetxoenentzako liburuen mailan hutsune bat antzematerakoan. "Euskaraz oso gauza ederrak egin izan dira, baina orain, titulu kopuruak gora egitearekin batera, ilustrazioak dituztenak gutxiago dira". Dena den, helduen arloan ikusten du Olariagak gabezia handiena.

Buruko ariketa

Egile honek egunero kaleratzen den lana gehitzen dio ilustrazioari. Bi arloak batera lantzea baikorra kontsideratzen du berak, eguneroko tirak helduei zuzendutako lana baitira eta ilustrazioak gehienbat haur eta gazteei. Horrela, ariketa moduan hartzen du batetik bestera pasatzea. "Norbera dibertitzen denean, besteei ere hala gertatuko zaie". Bi munduak ezberdin ikusten ditu Olariagak, parametro diferenteak erabiliz bakoitzarentzako, baina hainbeste urtez irudigintzan aritu ondoren elkar kutsatzea ere ezinbestekoa ikusten du.

Pintzela eta pinturarekin ikasitakoa den arren, gaur egun beste teknikak ere aintzakotzat hartzen ditu. Oinarria eskuz eta paper gainean finkatu ondoren, ordenadorez osatzen du irudia. "Ilustraziogintzan nahiago izaten dut eskua erreminta nagusia izatea".

Unean uneko pertsonaia da maitatuena Olariagarentzako. baina aurretik egindako bakoitzak bere garrantzia du eta Zakilixut, animaliaren bat edo haurrentzako irudi berriren bat lantzerakoan gustura sentitzen da. Bakoitzak estimulu txiki bat suposatzen du eta "gure lana gustukoa denez, asko zaindu behar dugu eta beti txoko bat gorde dibertsioarentzako. Marrazkiak biziagoak izango dira horrela". Bere helburua bete dezala da Olariagaren iritziz pertsonaia bakoitzaren alderdi garrantzitsuena: dibertsio hutsa, komunikazioa edo ideia batzuk transmititzea.

Lan urte guzti hauetan hamaika idazlerekin batera aritu izan da Olariaga lanean, baina beharbada jarraipen handiena Anjel Lertxundirekin izan du eta elkarrekin egindakoa da orrialdean ikus daitekeen Tristeak kontsolatzeko makina-ren irudia.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_