_
_
_
_
LABURPENA | Gaiak

Aihotza (eta III)

Uriak ia bi urte behar izan zituen iraganeko itxura berreskuratzeko, baina kaleetan ia ez zebilen inor eta etxe asko hutsik zeuden. Gasteizen etorkizun oparoa suntsitu zuen hondamendi izugarriaren aurrean, inguruko gizon aberatsenetako batek, Angebin Sánchez de Maturanak, erregeari pribilegio bereziak eskatu zizkion uria beste leku batzuetako jendearekin betetzeko eta hamar urtez zergetatik salbuetsita egoteko. Apurka-apurka urira eskulangileak, merkatariak, harakinak, juduak eta frantses batzuk ere iritsi ziren, eta horiei hutsik zeuden etxebizitzak laga zitzaizkien eta urian ezartzeko mota guztietako erraztasunak eman zizkieten.

Juan Ibáñezek koparen edukia azkar edan zuen eta orduan izandako zorte ona gogoratuz irribarre egin zuen. Aldi berean, zerbitzariari keinu egin zion, edontzia berriro bete zezan.

Iragana etorri zitzaion gogora, labanagile izateko ikastuna zenean
Aste pare bat geroago prokuradore berriak zina errepikatu zuen

Berak ere etekinak atera zituen egoera berritik. Fortuna ukitu gabe zuenez eta agian apur bat areagotuta, prezioaren erdian baino merkeago erosi zuen etxetzar eder bat, Correría kalean bertan, uriko familia zaharrenetako batena izan zena. Familia horretako arbasoak Antso Nafarroakoak, izen bereko seigarrenak, Nova Victoria sortzearen lekukoak izan ziren. Familiako kide guztiak epidemian hil ziren eta eraikina udal jabetzakoa zen.

Etxe berriaren fatxada apaintzen zuen harrizko armarri landua suntsitu eta berri bat jartzeko agindua eman zuen. Ordua zen familia bat, leinu bat sortzeko. Guztiek, batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago, Maturanatarrak, Aiaratarrak, Mendozatarrak eta beste handiki batzuek, fortuna handiak galdu zituzten eta gizonezkoak falta ziren, bizirik geratutako emakumeen kopurua gizonezkoena baino handiagoa baitzen. Gamarratarrek, Gasteizen erro eta antzinatasun handienetakoa zuen familiak, proposamena zerutik iritsitako mana balitz bezala hartu zuen, eta Clara alaba gaztea, prokuradorea baino hogei urte gazteagoa zena, bere emaztegai izatea onartu zuten, eta harekin laster ezkonduko zen. Hilabete batzuk geroago Prokuradore Nagusi izendatu zuten, uriko kargurik handiena, alkatearen ostean, eta han zegoen, noiz edo noiz erdeinatu zutenek goratu eta lausengatu egiten zuten orain.

Oturuntza amaitu ondoren, Juan Ibáñez etxera joan zen, behin baino gehiagotan estropezu eginda, eta atea bere giltzarekin ireki zuen. Eskuzabaltasun handiz, posizio berriaren mailan egoteko kontratatuta zituen lau mirabeei gaua libre eman zien, eta botila erdi likore edan zuen bizitzan zuen arrakasta ospatzeko. Gauaren erdian iratzarri zen, izututa. Sua itzalita zegoen eta etxea ilunpetan zegoen. Hotzikara sentitu zuen eta sua berriz piztu zuen. Horretan ari zela iragana etorri zitzaion gogora, labanagile izateko ikastuna izan zeneko sasoia, aita gidari zuela, guraso gabe oso goiz gelditu zela, bakardadea. Tailer txikia ere gogoratu zuen eta malenkonia sentitu zuen; urte askotan ez zen Cuchillería kaleko gela ziztrin hartara itzuli, eta gela hura behin betiko bertan behera utzi aurretik ikusteko gogo handia sortu zitzaion.

-Beste behin eta gero nire iragana lurperatuta geratuko da- esan eta buztinezko botila tximiniaren aurka jaurti zuen.

Argitzen hasita zegoen etxetik atera zenean. Cuchilleríako tailerrera iristean, poltsatik burdinazko giltza atera zuen. Sarraila ugertuta zegoen urte askotan erabili gabe zegoelako eta indar egin behar izan zuen giltzari eragin eta atea irekitzeko. Barrualdea ilun zegoen eta hautsaren eta hezetasunaren usaina zegoen, baina atearen ondoan oliozko lanpara txiki bat zegoela gogoratu zuen. Eskua luzatu eta aurkitu egin zuen, eta harrizko metxeroa erabiliz piztu zuen. Itxuraz dena bere lekuan zegoen: harria, zerra, zizaila kurrikak, otarrea metalezko txatalekin, zurezko heldulekuak ohol batean lerrokatuta astoaren gainean, orriak garbitzeko olioa, lima, mailua... Aitarena eta aurretik aitonarena izan zen lantzeko harria ukitzeko pauso pare bat eman zituen. Sabaitik askatutako egur batek bidea oztopatu zion, estropezu egin zuen eta lurrera ez erortzeko zerbaiti heltzen ahalegindu zen. Kriseiluaren argi ahularekin sabaitik eskegitako kodaina baten orri kurbo astunaren isla bere gainean balantzaka ikusi zuen.

Handik gutxira, alboko negozioaren, armategi txiki baten, jabea harritu egin zen tailerrera jaistean, alboko atea irekita zegoela ikusi baitzuen. Barrura begiratu zuen eta oihu egin zuen. Prokuradorearen burua atebururaino iritsi zen bueltaka eta haren begiek harrituta begiratzen zioten.

-Zin egiten diot Jainkoari, Gure Jaunari, eta Santa Maria bere amari, eta Lau Ebanjelio Santuetako hitzengatik...

Aste pare bat geroago, prokuradore berriak uriko biztanleen aurrean antzinako zina errepikatu zuen. Zina egin eta berehala, ikusleen artean ahots bat entzun zen.

-Gogoan izan Juan Ibáñez!

Hurrengo urteetan, ahotsen batek beti gogorarazten zion zinpekoari labanagile zaharraren amaiera. Behingoan, patuak aihotzaren zina bete zuen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_