Lanabes berri bat legelariari
Zuzenbide zibilaren inguruko datu-basea sareratu du Zuzenbidearen Euskal Akademiak - Arlo juridikoan euskara ere sustatzeko baliagarria izango da
Euskal zuzenbide zibila denon eskura jartzea. Era erraz eta erabilgarrian. Euskaraz eta gazteleraz. Hori da Forulege izeneko interneteko datu-basearen eskaintza. Zuzenbidearen Euskal Akademiak jarri du martxan proiektu hau. Arlo juridiko zibilaren inguruko oinarrizko kontzeptuak plazaratzeko balio du, eta elebiduna denez, euskararentzako ere bultzada izango da.
Eguneroko lanabes izateko jaio da Forulege. Arlo honetan lanean ari direnentzako informazio baliagarria eskaintzen du, eta Interneten eskegita dagoenez, erraz erabili daiteke. Hala dio Andres Urrutia akademiako zuzendari-ordeak eta datu-baseko koordinatzaileak: "Foru zuzenbide zibilaren inguruan beharrezkoa diren hainbat datu emango ditu. Eguneroko zereginetan dabiltzan profesionalei datu erabilgarriak eskaintzea da helburua, teknologia berriak aprobetxatuz".
Ez dakigu zer egin esperantzaren aurrean, ahitzen den arte
Forulege datu-base juridikoa euskaraz ere eskainiko da datorren urtean
Euskal zuzenbide zibilean indarrean dagoen legedia eta jurisprudentzia eskaintzen ditu Forulegek. Bibliografia eta formularioak ere eskura daude bertan, testu bat idazteko argibideak, adibidez, kontsultatu ahal izateko. Erkaketak egiteko ere balioko du, Euskal Autonomia Erkidegoko eta estatuko gainerako lurraldeen arteko zuzenbide zibilaren ezberdintasunak kontsultatu ahal izango direlako. Gainera, zalantzak argitzeko galdera-erantzun atala ere izango du, oso modu "erraz eta sotilean" behar dugun informazioa lortzeko aukera izango da.
Helburu praktikoa du, beraz, baina erabilera akademikoa ere izango du, Urrutiaren hitzetan. "Praktikotasuna izan dugu hasieratik buruan, baina horrek ez ditu bestelako helburuak baztertzen. Gure ikasleentzat lagungarria izango den instrumentua sortu nahi izan dugu, eta oro har, gai honetan interesa izan dezakeen edonorentzat".
Elebiduna da datu-basea, euskarazko atala oraindik garatzeke bada ere. Hurrengo urterako zerbitzua osotasunean bi hizkuntzetan eskaintzea da helburua, euskararen normalizaziorako oso garrantzitsua izan daitekeela uste baitu Urrutiak. "Gure asmoa ez da bakarrik tresna bat sortzea. Euskararen ikuspegitik ere landu nahi dugu. Sarritan hitz egiten da euskararen normalizazioaz administrazio foraletan. Horregatik, nik uste dut horrelako ekimenak garrantzitsuak direla. Gainera, erabilera oraingoz txikia izan arren, hazten doa. Ezerezetik gatozen neurrian, itxaropentsu izateko moduan gara, esparru juridiko horretan euskarak bere presentzia bermatua izango baitu".
Proiektuak, hala ere, zabalik jarraitzen du oraindik, Urrutiaren hitzetan. "Bestelako instituzio publikoetako edo pribatuetako ekarpenak batzeko prest gaude. Gainera, bestelako pausuak ere eman nahiko genituzke, jurisprudentzian eta baita bestelako gaietan ere". Horrela, euskal zuzenbidea teknologia berrien munduan murgiltzen joango litzateke, eta behar-beharrezkoa da hori Urrutiaren ustez. "Lanabes moduan esanguratsua dela uste dut, lehen urratsa delako. Foru zibila aspalditik datorren tradizioa da, eta tradizio hori teknologia berriekin batzen ahalegindu gara. Gure akademiaren aldetik apustua garbia da. Paperezkoak ez ditugu baztertzen, baina teknologia berriek mundu berri bat ahalbideratzen digute, eta mundu hori zuzenbidera ekarri behar da".
Ia bi urtetako lanaren emaitza da datu-basea. Sei irakasle eta legelari aritu dira horretan. Andres Urrutiarekin batera, Adrián Celaya gainbegiralea izan da; Esther Urrutia formularioez, galderen atalaz, eta euskarazko arloaz arduratu da; Francisco Javier Arrietak jurisprudentzia eta bibliografia sintetizatu ditu; Alberto Atxabalek euskal zuzenbide zibilaren inguruko arazo fiskalak landu ditu; eta Aitor Saizar zeregin teknikoen arduraduna izan da.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.