_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Desira

Noiz edo noiz komenigarria izaten da gaztetako lagunen gutunak irakurtzea, haiengandik guregana iragan den bidea nolakoa izan den jakiteko. Gutunak tren geltokietako argiontziak bezalakoak dira. Geltokiko zuzendariak bat eskuan harturik tren-gidariarekin hitz egiten du, non dagoen esaten dio, abiatzeko ordua dela gaztigatzen ere bai. Makina txistuka hasiko da, pozaren pozez, eta gidariak, atzera begiraturik, argi dantzaria ikusiko du. Gero tunel batean sartuko da, ilunak argiaren oroitzapen oro itzaliko du eta, zulo beltzetik irtendakoan, beste bat izango da trena, beste bat izango den bezala trenetik ikusiko den paisaia.

Albert Camusen Calígula ere argiontzia bezalakoa da. "Ilargia baino ez dut nahi", erantzuten dio Caligulak bere zerbitzari Heliconi, kontuz ibiltzeko, hil nahi dutela esatera etorritakoan. Caligulari, ordea, ez zaio batere axola hilko ote duten ala ez jakitea. Garrantzitsuagoa zaio ilargiaren jabe egitea; eta are garrantzitsuagoa ilargiaren jabe izan daitekeela sinestea. Zerbait geureganatzea baino garrantzitsuagoa da, beti ere, geuregana daitekeen horren desira bizirik sentitzea. Desirak ez du mugarik; geurea izan daitekeen jabetzak, bai. Desirak ez du beste helbururik, desira bera baino; ez beste gorputzik, desirarena baino. Desira, batzuentzat, Jainko da. Berak bultzatzen du bizitzera eta berak hiltzera ere. Berak du desira duenaren gorputza zilipurdika jartzen, bere bide lasaitik ateratzen eta eromenetik eroaten.

Gure herri eta hirietan gure ibilgailua matxuratzen edo puskatzen bada, eraman dezakegu tailerrera eta bertan utzi, jasotzeko ordua iritsi arte. Gorputza gaixotzen denean, eritegira eramaten dugu, edo eramaten digute, anbulantzia batean ausaz, erabat edo neurriz bederen sendatu arte. Eraikin bat erortzen denean, altxa daiteke berriro. Baina zer egin behar da, desira hautsi eta zirtzildu denean? Horixe da gertatzen, lehentxeago ala geroxeago, gure gizartean. Dena desira dezakegula esan baitigute, baina ez digute eman desira dugun oro lortzeko eskulibururik, dirua baizik. Baina diruak ez du desira huts denik erosten, diruak ezin duelako nahi dena erosi. Hautatu behar, baina ez digute halakorik erakutsi. Hautatzea desira banatzea baita, puskatan zatitzea. Ondorioz, desira duenaren arima hautsi egiten da, porroskatzen eta txikitzen. Arima-konpontzailearengana eraman behar eta hantxe utzi, besaulkian etzanda, hitza noiz barne zulotik garbi aterako eta uhinez uhin, ekaitzez ekaitz, zikinkeria guztia berarekin eramango. Batzuek frustrazio deitzen diote lurra jo duen desirari. Demokrazia modernoen arazo politiko nagusia frustrazioen kudeaketa da; demokrazia modernoen frustrazioa da ezin duela desira galarazi, bere izaera galtzeke. Ez da konpontzen erraza, inork uko nahi ez badio bere desirari edo bere desira besteenaren gainetik jartzen badu, bere burua bezala. Sarri gertatzen da halakorik.

Caligulak, Albert Camusen arabera, dio gizonek negar egiten dutela, gauzak ez direlako izan behar luketena. Erantsiko nuke gauzak ez direla desirak izatea nahi lukeena. Errealitatea, izan ere, ez da ez txarra ez ona, ez erabat ona edo erabat txarra. Tarteak daude. Gizon-emakumeak zoriona zer den ezagutzeke hiltzen dira, gehienetan. Zoriona, ordea, ez da ez ona ez txarra; ez dago etikaren parametroez neurtzerik. Batzuetan, trena tunelean sartzen den bezala, infernura sarrera egin beharra dago, eta gero handik atera, berriturik eta bestelakoturik. Hori onenean. Okerrenean, minaz haratago dagoen lurralderainoko bidaiari ekin beharko zaio, sekula ez itzultzeko esperantzarik gabe, argirik gabe.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_