_
_
_
_
Entrevista:KARMELE ROTAETXE AMUSATEGI | Soziolinguista eta EHUko irakaslea | Gaiak

"Euskara erraztu behar da erabilera ere errazteko"

Karmele Rotaetxe Amusategi aitzindaria izan da euskararen irakaskuntzan. 1967an, Patxi Altunarekin batera, lehenengo euskara eskolak antolatu zituen Deustuko Unibertsitatean, eta hamar urte geroago, gauza bera egin zuen orduko Bilboko Unibertsitate Autonomoan. Horrez gain, EHUko Filologia eta Kazetaritza fakultateen sorreran parte hartu zuen. Euskaltzaindiaren barruan, Gramatika Batzordeko kidea izan da hasiera-hasieratik. 2004an, euskaltzain ohorezko izendatu zuten, eta gaur egun, irakasle emeritu dabil EHUn.

Galdera. Erretiroa hartu beharrean, unibertsitatean jarraitzea erabaki duzu. Zer dela eta?

Erantzuna. Emeritua izatea oso gauza berezia da. Ontzat jo behar dute Unibertsitateko Departamentuak, Fakultateak, Gobernu-Batzordeak eta Madrilgo Unibertsitateen Kontseiluak. Beraz, emeritua izatea ez da batere erraza, baina lortzen baldin baduzu, sekulako pribilegio handia da. Askoz ere lan gutxiago egiten duzu, eta gainera, zuk zeuk aukeratzen dituzu egin beharreko lana, ordutegia eta ikasgaia.

"70eko hamarkadan optimistak ginen, baina errealitatea ez da espero genuena"
"Aholku Batzordean kasu gehiago egin beharko litzaieke euskaldunberriei"

G. Zertan zabiltza gaur egun?

E. Oraingo ikerketaren bitartez erakutsi nahi dut euskara ez dela hain berezia. Baditu bere berezitasunak, noski, baina beste hizkuntzekiko puntu amankomunak ere bai, pentsatzen den baino askoz ere gehiago.

G. Zer aldatu da euskara ikasi zenuenetik hona?

E. Euskara ikasten hasi nintzenean -ez dakit oraindino dakidan ala ez-, polizia urtero etortzen zen ikasleen izenak jasotzera. Neurri horrek ez zeukan gero ondoriorik, baina nahikoa zen biharamonean ikasleen erdiak ez agertzeko. Xabier Peña izan genuen irakasle, bertutez eta ilusioz betetako euskaltzalea, eta uda batzuetan, baserri batera joan nintzen, Muxikara, Enbeitaren etxera. Gure etxean inork ez zekien euskaraz, eta Bilboko giroa ere ez zen batere euskalduna. Honetan ez dago diferentzia handirik, zoritxarrez.

G. Estatistiken arabera gora egin du euskararen ezagutzak.

E. Hiriak dira interesgarrienak euskara salbatzeko, eta argi dago hiriak ez direla euskaldundu, edo hiritarrek euskaldunak izan arren ez dutela euskara erabiltzen. 70eko hamarkadan ilusioz beterik geunden, eta izugarri optimistak ginen etorkizunari buruz, baina errealitatea ez da orduan espero genuena. Ez da komeni inposatzea, baina inposatzen ez bada jendeak ez du ahaleginik egingo berez euskara ikasteko. Euskara geure hizkuntza da, eta jakinguragatik edo duintasunagatik, euskara ikasi eta erabili behar genuke.

G. Soziolinguista bezala, desagertzeko zorian ikusten al duzu?

E. Nire ustez, euskara ez da desagertuko, baina oraingo egoeran jarraituko du. Hizkuntza Politika oso karua da, eta ez dakit lorpen egokirik eman ote duen. Eusko Jaurlaritzak badauka aholku batzorde bat euskararen inguruko arazoak aztertzeko, eta beharbada, toki gehiago egin beharko litzaieke bertan euskaldunberriei eta erdieuskaldunei, guk geuk ezagutzen ditugulako ondoen, jatorrizko euskaldunek baino askoz ere hobeto, euskararen benetako problemak.

G. Gutxienez, batuak sendotasun linguistikoa ekarri digu, ezta?

E. Ni oso kritikoa naiz normatibizazioaren aurrean. Nire ustez, euskara batua den baino askoz ere errazagoa eta sinpleagoa izan liteke. Batua egin zenean, Euskaltzaindiak pisu lar handia eman zien gipuzkerari eta Iparraldeko euskalki batzuei. Hizkuntza zeinu-sistema bat da, baina sistema sozial bat ere bai. Alde horretatik ez zuten kontutan hartu bizkaierak daukan pisua. Gaur egun, nik daukadan inpresioa da jatorrizko euskaldunak boligrafo gorri batekin jaiotzen direla. Eta zertarako boligrafo gorria? Bizitzan zehar azpimarratzeko zer egiten duten txarto. Hizkuntza ez da soilik gramatika, arren.

G. Nola jokatu beharko litzateke, zure ustez?

E. Euskararen kasuan, gaitzena gramatika da. Hori muga objektiboa da euskara ikasi nahi dutenentzat. Horrexegatik, beharbada apur bat erraztu beharko genuke irakasten den euskara, erabilera ere erraztearren. Zergatik derrigortu "diezaizkiokegu" eta horrelako formak ikastera, "ahal" aditza erabilita errazagoa baldin bada? Ingelesez, Basic English asmatu zuten aspaldi, jendeak hizkuntzaren funtsezko nozioak ikasi eta batez ere ingelesez berba egin dezan. Frantsesez ere Français Foundamentale daukate, baina euskaraz ez dugu horrelakorik egin.

Karmele Rotaetxe Amusategi

Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari eta soziolinguista Bilbon jaio zen 1932 urtean. Batxilergoa Frantzian ikasi ondoren, Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean 35 urte zituela. Hurrengo hamarkada oso tesia lantzen eman zuen. Lanaren zuzendari Koldo Mitxelenaren hitzetan, Estudio estructural del euskera en Ondárroa euskarari buruzko "lehen tesi zientifikoa" izan zen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_