_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Ezohiko bidaia literarioa

Mezu elektronikoak, poesia eta musika uztartzen dituen muntaia prestatu dute Mikel Urdangarinek eta Kirmen Uribek, 'Gutun Zuria' jaialdirako

"Azken bi hiru urteotan gutun bat bakarrik jaso dut". Telekomunikazioen garaiak zenbateraino aldarazi dituen paperezko gutun-bidezko harremanak argi erakusten du Kirmen Uriberen aitorpenak. Gasteizko alde zaharreko taberna batean elkartu da Mikel Urdangarin kantautorearekin, Gutun zuria jaialdirako biek prestatu duten emanaldiari azken ukituak eman ondoren.

Elkarrekin hainbat proiektu bultzatutako bi artista (eta adiskide) dira. Horietako berriena (baina agian ez azkena, hori "denborak" esango duela argitu baitu Urdangarinek) posta elektronikoak oinarri dituen musikaren eta poesiaren arteko zubia da. Bilboko Alhondiga kultur gunearen enkarguz ekin zioten gutunek literaturan izan duen itzalari buruzko muntaia prestatzeari. "Gaur egun e-mailez komunikatzen gara, Internet da gauzak komunikatzeko modua. Horregatik, gutunetik Internetera salto egin dugu", argitu du Uribek atzoko emanaldian erabilitako baliabidearen zentzua ulertzeko.

Musikari kutunen abestiak "atxiki" dituzte testuak osatzeko

Izan ere, 10 egunez (hilaren 16tik 26ra bitartean) literatura epistolarraren bilgune bihurtu da Bizkaiko hiriburuko kultur gunea, gutunek letretan izan duten lekuari buruzko diziplina-arteko ziklo batean. Topaketari puntua jarri zioten Uribek eta Urdangarinek, beraien arteko mezu elektronikoei musika eta poesia jarriz. Biek abian jarri duten arte-abentura berrirako, benetako egoera birsortzea erabaki dute. Idazlea Bermeoko etxean da, ("finkatuta", lagunaren hitzetan) urruan dagoen adiskideari posta elektronikoa idazten. Musikaria, berriz, Edinburgoko ziberkafe batetik erantzuten dio, duela hamar urte pasa egin ohi zuen bezalaxe. Egoera horretan idatzi zituen Badira hiru aste kantuko hitzak, emanaldi honetako puntua jartzen duen abestia hain zuzen ere.

"Iskin hontatik idazten dizut / azken aldian bezala / egia da bai sasoi honetan / hotza egiten duela", dio 1998an izenburuko bereko lan luzean txertatu zuen abestiak. "Kantuak nik atxikitzen ditut", azaldu du Urdangarinek, informatikak ezagun bihurtu duen hizkera erabiliz.

Kantu hori abiapuntu hartuta, ezohiko ikuskizuna sortu dute, eguneroko gai arruntei buruzko iruzkinak ("beti gai sakonak erabiliko bagenitu, ze aspergarria izango litzateke", dio Uribek). Musikatik poesiara eta handik posta elektronikoetara etengabe salto eginez, bidaia literario bitxia asmatu dute. Bertan tokia dute biek maite dituzten hiru musikariren abestiek, Lou Reed, Carlos Gardel eta Los Tigres del Norte.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Esperientzia honek jarraipenik izatea ez dute baztertu. "Erraz elkartzekoak gara", dio abeslariak, "Momentu atseginei ezin zaie ezezkorik eman", azaldu du, "ez dago jakiterik zer etorriko den".

Laguntasunetik lankidetzara

Indibidualismoa nagusitu den garai honetan, pozgarria da sortzaile batzuk esperientziak trukatu eta bide berriak jorratzeko ohiturari eusten diotela ikustea. Mikel Urdangarinek eta Kirmen Uribek lankidetza horren lehen emaitza erakutsi zuten Bigen Mendizabalekin batera 2001ean argitaratutako Bar Puerto diskoan.

Lan horrek izenburu bereko ikuskizuna hartu zuen oinarritzat. Bertan, idazlearen poesia jantzi zuten bi musikariek, portu-kopletatik jazz doinuetarainoko bidea eginez.

Lankidetza horren bide beretik etorri zen bi urte geroago Zaharregia, txikiegia agian disko-liburua; hitzak eta doinuak kontzeptu beraren ingurua bildu zituzten lan horretan. "Mikelek esaten zuen ez zela igarri behar zein zen poema eta zein kantua, eta horretan bete-betean asmatu zuen", dakar gogora idazleak. "Horrek aldatu zuen nolabait gure norabidea", erantsi du, "kritikari batzuen iritziz, mugarria izan zen, literatur-ikuskizuna ulertzeko modu berria". "Baina hori egin genuenean ez ginen kontziente, gauza berria egin nahi genuen", gehitu du.

Horrela, Bernardo Atxagak, Ruper Ordorikak eta Jose Mari Iturraldek Henry Bengoa Inventarium (2004an Pamiela argitaletxeak berrargitaratua, Littera & musika bildumaren barruan) jorratutako bidera itzuli ziren. Iaz ere antzeko saioa egin zuten Bihotz Bakartien Klubeko kideek 'Katamalo' lanarekin.

"Bide indibiduala nahitaezkoa da sortzailearentzat", dio Urdangarinek. "Baina sorkuntza bestearen laguntzarekin ateratzea oso mesedegarria da", zehaztu du. "Aberastasuna ematen dizu. Guztia zuk ez egiteagatik zer galtzen duzun pentsatu beharrean, lankidetzak ematen dizunari erreparatu behar diozu".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_