_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Arrakastaren periferiak

Kritika Sariak dakarren onespenak "poz berezia" ematen duela dio Jokin Muñozek - Golardoaz "lasaitasuna" galtzeko beldur omen da Jon Gerediaga

Arrakastaren periferian ari diren idazleen lana aintzat hartuta, Jon Gerediagaren (Bilbo, 1975) Jainkoa harrapatzeko tranpa olerki bildumak eta Jokin Muñozen (Castejon, 1963) Antzararen bidea eleberriak Espainiako Kritikarien Elkarteko adituen onespena jaso dute.

Idazle bikain bezain interesgarriak dira biak, baina oraindik ez dabiltza sinadura nagusien arrakasta-maila berean, Gerediagaren kasuan agian gaztea delako eta Muñozenean, berriz, dezenteko tartea uzten duelako liburu batetik bestera (hori ez zen oztopo izan, halere, 2004ko Euskadi Saria irabaz zezan, Bizia lo nobelarekin).

"Egia da poz berezia ematen duela", nabarmendu du Muñozek kritikariek eman berri dioten saria gogoan. "Baina nire egoera pertsonaletik begiratuta idazleok denbora behar dugu idazteko, eta nire kasuan dirua berdin denbora da, lan egiteari tartxeko batean utzi eta idatzi ahal izateko, azken liburua argitaratu nuenetik idatzi gabe bainago", zehaztu du.

Nafarrak dioenez, idazteko denbora behar da, eta denbora dirua da
Más información
Lehiaketen arteko desadostasunak

Antzeko poza sentitu zuen Gerediagak izendapenaren berri jaso zuenean. "Zintzo esateko, ama eta aita pozik ikusteak poztu ninduen gehien", aitortu du. Sariak, ordea, nolabait aztoratu duela dio idazleak. "Urduri nago, lasaitasuna galdu dut. eta ez dago gizaki puztu bat baino erridikuluagorik", azaldu du Fitola balba, karpuki tui lanarekin bere burua olerkigile gisa ezagutzera eman zuen egileak.

Friedrich Hölderlinen eta Rainer Maria Rilkeren aipu bana aukeratu zuen idazleak, hurrenez hurren, liburuko lehen eta azken atalaren abiapuntutzat. "Hölderlin deskubritu nuenean, nolabaiteko afinitatea sentitu nuen", ekarri du gogora idazleak, une hartan egile erromantiko alemanarekin "maitemindu" zela ziurtatu duelarik.

Jorge Oteizaren itzala ere nabaria da liburuan (haren esaldi batetik hartua da olerki-bildumaren izenburua). Hausnarketa sakonez eta aparteko sentiberatasunez osatutako espresio-mundua erabiliz, Auschwitzetik Atxagaren anforarainoko ibilbide literarioa sortu zuen.

"Nik sinesten dut irakurlea pixka bat aztoratzeko botere hori baduela literaturak", esan du Muñozek. Ildo horretan, nafarrak muturreko egoeretan -1936ko gerran eta "gaur egungo gatazkan"- bizi diren pertsonaiak erabili zituen kritikariak aztoratuta utzi dituen eleberria osatzeko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_