_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Zauria

Telebistaren aurrean nago, kanal batetik bestera jauzika. Iragarkiak berri emanaldiekin nahasten zaizkit buruan, filmen pasadizoak eztabaida programetako oihuekin. Lehen kanaletik hasi eta azkeneraino iristen naiz, zirkulu amaiezinari berriro hasiera emateko besterik ez. Aspaldi ilundu du, baina ezin naiz hemendik mugitu, ezin naiz oheratu. Emaztea duela ordu eta erdi joan da lotara. Badaki gehienetan bera baino beranduago oheratzen naizela; ez daki, ordea, gaurkoa diferentea izango dela, gaur ez naizela ohera joango.

Nire eskuin esku zaurituari begiratu diot berriz eta, ezinbestean, tipo errenaren irudia etorri zait burura. Ziztada batek zeharkatu dit berehalakoan gorputza. Bart gauean azaldu zait, ordura arte amets lasai batean nengoela. Eskale tankera hartu diot gerturatu zaidanean, bere makila sendoan bermaturik. Zerbait esan dit hasieran, eta ez diot ulertu. Bigarrenez esan didanean, konturatu naiz diru eske ari zitzaidala. "Ez, ez daukat" esaten entzun diot nire buruari, laino artean. "Ez ezazu ezetz esan", erantzun dit orduan, "esadazu soilik: hurrengo batean emango dizut". Barre egiteko gogo arraro batek hartu nau, eta eskaleak eskua luzatu didanean, pentsatu gabe eman diot bostekoa.

Bat-batean sentitu dudan minak esnarazi nau. Emaztea lanera joana zen ordurako, goizeko bost eta erdietan abiatzen baita etxetik. Amesgaizto larrienetan bezala, gauza izan naiz egoera latz hartatik berehala ihes egiteko. Argia piztu eta arnasestua uxatzen saiatu naiz aurrena. Nondik (eta zergatik) agertu ote zait gizon arriskutsu hori? Amesgaiztoek azalpen korapilatsuak eta ez begibistakoak izaten dituztela pentsatu dut, nire burua lasaitze aldera. Eskuak aurpegira eraman ditudanean, ordea, odol jario batek begiak lausotu dizkit. Eskuineko eskuan ebaki sakon bat ikusi dut. Odolak ohearen ertze bat erabat gorriturik zuen.

Eskua ematerakoan, tipo errenak laban txiki bat sartu omen dit nirean. Goizeko ordu horietan litekeenaren antza hartu diot egoerari eta berehalakoan erabaki dut ohetik altxatu eta berriz ez lokartzea, umea nintzenean pasatzen zitzaidana oraingoan gerta ez zekidan. Garai hartan kapaz bainintzen amets bat eten eta handik gutxira, eta batzuetan baita hurrengo gauetan ere, berreskuratzeko, batez ere amets atsegina zenean. Amesgaiztoekin ere antzera gertatu izan zait ia beti. Hortaz, hobe nuen loari inongo aukerarik ez eman.

Emaztea lanetik itzuli denean, eskuin eskua benda batean bildua daukadala ikusi du. "Istripu larriren bat?", galdetu dit agoantatu ezin dudan bere ohiko ironiaz. Bi aukera nituen: kasurik ez egin, eta pentsa dezala nahi duena, edo egia kontatzea, nire izuaren zatitxo bat behintzat parteka dezan. Eta egia esan diot. Emaztearen barre algarak are ozenagoak izan dira logelatik pasatu eta sukaldera bihurtu denean. Nire mesanotxearen azpitik usteltzear zegoen sagar erdibitu bat eta ganibet odoleztatu bat ekarri ditu, atzoko nire afariaren aztarnak. "Hona hemen zure errenaren labana", bota dit aurpegira, eta lasai ekin dio gero afaria prestatzeari.

Ni, aldiz, telebistaren aurrean eseri naiz, bertan afaldu eta hemen segitzen dut. Ez dut inongo asmorik ohera joateko, emaztearen zurrunga baxuek horretara bultzatzen nauten arren. Hirian krimenak nola ugaldu diren kontatzen ari den kazetari bati adi nago orain, lasai antzean. Halako batean, ezustean, errenaren irudia heldu zait gogora, mehatxuz betea. Kontrolik gabeko nire imajinazioaren ondorio soila izatea ere... Baina hala dela dirudi. Eta, artean ere, ez dut sosegurik, ezin naiz ohera joan. Hurrengo gau honetan edozein gauza gerta daiteke eta.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_