_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Oroimena

Aurreko astean, Idi Ezkerra Fundazioak antolatuta, Andoainen, La columna de los ocho mil dokumentala ikusi ahal izan genuen. Dokumentu bikain horrek gerra zibilaren hastapenetan Extremaduran jazotako sarraski baten berri ematen du. Aurkezpenean Fernando Ramos dokumentalaren zuzendaria izan zen, Llerena herriko semea, bertan gertatu baitziren tragedia kolektibo haren zenbait atal tamalgarri. Proiektu hori Llerenako Asociación Cultural Mórrimer-ek bi urtez egindako lanaren fruitu izan da, Extremadurako oroimen historikoa errekuperatzeko asmo zabalago baten barruan.

Gerra zibilak zauri asko ireki zituen, eta, zuzendariaren ustez, gertatu ez balira egitea ez da egokiena aurrera ekiteko. Gertatutakoa ezabatzea eta inoiz ez dela pasatu pentsatzea ez da modurik onena elkar bizitzeko.

Erenest Renanek zioen sarritan iragana gogoratzea baino hobe dela ahaztea, elkarrekin bizi nahi bada, bederen. Ez du arrazoirik falta ia atzo bertan Jugoslavia ohian jasandako bidegabekeriak gogora ekartzen baditugu, bizitza osorako gurasoen edo aiton-amonek zorrak ordaintzera behartuta.

Baina ahazte hutsa antzua da, hobe oroimen-ariketa zintzoa egitea, ez mendekua hartzeko, bestearen lekuan jartzen ikasteko baizik. Egunotan ere Gotzon Etxeberria lagunak Olibondoak badu bihotzik izenpean eskultura-erakusketa aurkeztu berri du Tolosan eta Andoainen. Horietako bat, brontzezkoa, ikusgai dago Andoaingo Alfaro Parkean, gerra zibileko garaian fusilatutakoen omenez egina baita. Goiztiria du izena, eta zein gertu dauden haren arrastoak Extremadurako gertakarietatik.

Mendibururen dizipulu, "nik ez dut bilatzen, aurkitu egiten dut", Etxeberriak egurrari galderak egiten jarraitzen dio oraindik. Horretarako, artistak zura husteari ekiten dio olibondoaren muinetik erantzun isila jaso arte, zurak bere zauriak erakutsi arte, urteen poderioz mantso-mantso orbaindutako markak azaleratu arte. Horregatik, oinazea sumatzen da Gotzonen eskultura-lanetan, dokumentala ikustera agertutako berrehun extremadurarren artean sortutako solasaldian bezala.

"Badago hitz egiteko garai bat, eta badago isilik egoteko garai bat", dio Eklesiastes liburuak. Beldur handiko garaiak izan ziren, dudarik ez, gerrako eta gerra osteko urte haiek. Eta askoren irtenbidea isiltasuna izan zen. Baina urte gehiegi pasatu dira isilik jarraitzeko. Garaia aldatzeko unea da.

Gainera, oroimen historikoa errekuperatzea ez da inoren aurka aritzea. Guda zibil hartan edo altxamendu militar haren ondorioz gertatu ziren biktimez aritzea baino gehiago biktima haien bandoa jasan izan zuten senitartekoez aritzea da oraingo erronka. Jakin badakigu senitarteko batzuek beraien biktimak duintasunez lurperatzeko eta kaletik burua tente ibiltzeko aukera izan zuten bitartean; beste batzuek, gerra madarikatu hartako galtzaileen bandoko biktimen senitartekoek, ez zutela aukera bera izan. Ondorioz, urte askotan isilik egotera behartuak egon ziren, beraien historia ezkutatuz eta ahaztuz sarritan.

Oroimen historikoa gizaki horiekin lotzen da batez ere, zauriak orbaintzeko zauri horiek izan direla errekonozitu behar baita. Zergatik ez da gehiago egin orain arte? Extremaduraz arituko naiz, eta agian, nahiz ezkerreko alderdiek azken hogeita hamar urtetan gobernatu, gobernari horien tradizio familiarra ez zetorren bat gerra galdu zutenekin, irabazleekin baino.

Hala ere, ez da kexaka aritzeko garaia, aurrera begiratzeko unea baizik, eta bizi ziren bitartean errekonozimendua jaso behar zuten asko eta asko gure artean ez badaude ere jadanik, besteen sufrimendua eta zapalkuntza ezagutzeko unea iritsi zaigu. Badakigu ez dela gozoa, baina besteengana, desberdinengana hurbiltzen gaitu, beste horiek irudikatzen eta ezagutzen erakutsiz.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_