Neanderthal
Gurekin bizi izan ziren milurteko askotan eta gizateria alternatiboa eraiki zuten. Baina egundoko zerbait gertatu zen, eta bat-batean desagertu egin ziren.
Talde horretako lehenengo hominidoaren bataioa, Homo neanderthalensis izenarekin, 1856an Alemaniako Neander ibarrean izan zen, harrobi bateko langileek begi-zuloaren gainean hezurrezko uztai sendoa zeukan buru-hezurra eta beso-hanka motz eta hezur sendoz osatutako eskeletoa aurkitu zituztenean.
Hala ere, aurkikuntza horren itxura oso desberdina iruditu zitzaien, eta zaldizko kosako deformatu bat zela esatera iritsi ziren. Egia esan, hiru urte beranduago, 1859an, Charles Darwinek Espezien jatorria liburua argitaratu zuen. Eboluzio biologikoaren ideia eta gizakia ere horren barne gelditzen zela gizarte victoriarrak errezeloarekin hartu zuen, nahiz geroago "prozesu zuzendua"ren posibilitatea onartu, hori bai, gizaki modernoa (ingelesa, jakina) eboluzio horren leku gorenenean zegoela azpimarratuz.
Alde horretatik, neanderthalak, gizaki zakar eta primitibo haiek, gizateriaren bertsio frakasatu modura gelditu ziren, beste askoren arteko "kate-maila galdu" bat.
Baina ideia hau aldatzen ari da. Bristoleko eta Washingtoneko Unibertsitateetan ari diren Joao Zilhao eta Eric Trinkaus irakasleen ustez, esaterako, neanderthalak gu bezalako gizakiak ziren, eta beraien eta egungo gizakien arteko diferentziak ez ziren handiagoak egun Australiako aborigen bat eta eskimal baten artean daudenak baino. Neanderthal Genoma proiektu erraldoia bultzatzen ari diren genetista hauentzat, "oraindik indarrean daude pentsamendu victoriarra eta tradizioak ezarritako aurriritziak . Ingelesa, esaterako, neanderthal hitza irain modura erabiltzen duen hizkuntza bakarra da, Parlamentu britainiarrean, batez ere".
Neanderthalen desagertzeari buruzko teoriak, bestalde, egunetik egunera ugarituz doaz: komertziorako eta planifikaziorako zuten ezintasuna, glaziazioko hotz handiaren eragina, baliabide naturalen murrizketa, ez zutela dieta egokia egiten, Homo Sapiens Sapiensak eliminatu zituela Europara iritsi zenean...
Azken hipotesi horrek baditu jarraitzaileak, eta horien ustez, azken glaziazioa ongi gainditu ondoren, Neanderthalek ezusteko arerioarekin egin zuten topo: Homo Sapiens edo Cromagnonarekin. Espezie biak konpetentzian sartu ziren, eta ingurunera hobeto egokituz eta baliabideak egokiago aprobetxatuz, egungo gizakiaren aurretikoa, Afrikan gelditu zen hominidotik zetorrena, laster egin zen munduaren jabe. 30.000 urte igaro dira ordutik.
Kain eta Abel berriro, ez jeloskortasunaren poderioz, baten iraupena eta aberastasuna bestea suntsitzetik pasatzen delako baizik. Garai primitiboetako bakea burdinaren agerpenarekin bukatu zen, zioen Ovidiok Metamorfosian.
Sarritan esaten da adimenak beste animaliengandik bereizten gaituela, arrazoimenerako eta pentsamendu abstrakturako dugun gaitasunak zibilizazioa eraiki duela. Adimenik gabe, ziurrenik, aspaldian desagertuak ginen. Gure aurretikoak Afrikako estepetan erpe eta letagin ikaragarriak zituzten piztien aurka lehiatu behar izan zuten inguruneko baliabideak eskuratzeko. Erantzun egokiak sortzen jakin izan zuten neurrian adimentsuago egin ginen, eboluzionatuz. Horrela eraiki ditugu Txinako harresia, Internet, Quixotea, lehergailu atomikoa, Auschwitzeko labeak, Inkisizio Santua, gillotina edo neoliberalismo basatia.
Neanderthalekin gertatutako pasadizoa, hala izan bazen, adimenak zuzendu zuen, gure iraupena bilatuz. Orain, inoiz baino norbanakoago eta lehiakideago bihurtu garen honetan, adimenak badu zereginik berriro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.