_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Sarean irakurtzeko bilduma

Susa argitaletxeak 40. poesia kaiera gaineratu dio Interneten esekita duen liburutegiari

Susa argitaletxeak Karlos Linazasoro idazle tolosarraren antologia eseki berri du Interneten, XX. mendeko poesia kaierak bilduma digitalaren barruan. Honenbestez, 40 dira poesia-bilduma zabal hau osatzen duten liburuak, beste horrenbeste idazleren lumatik sortutakoak. Koldo Izagirre arduratu da proiektu hau aurrera ateratzeaz, "XX. mendeko poesiaren antologia posible bat" osatzeko asmoz, web gunearen aurkezpeneko atalean irakur daitekeenez.

Poesia "euskal literaturaren XX. mendeko aurrerapauso guztiak markatu dituen generoa" dela gogoan hartuta, kaiera hauek irakurle eta internauta guztien esku jarri dituzte gerra aurreko eta gerra ondorengo autore -tartean Orixe, Lizardi, Lauaxeta eta Zaitegi- garrantzitsuenen lanak, bai eta bigarren erdialdeko poeten -Aresti, Mirande, Lekuona, Gandiaga, Artze, Atxaga, Irigoien eta Juaristi, besteak beste- gogoeta eta ariketa estetikoak ere.

Gerra Zibilaren aurreko autoreak ere internautentzat eskuragarri daude

Azken sei hilabeteotan, XX. mende amaierako beste 11 euskal poetaren kaierak eseki dituzte www.susa-literatura.com helbidean: ekainean Joxe Austin Arrietarena, abuztuan Luis Berrizbeitia, Iñigo Aranbarri eta Joseba Sarrionandiarena; irailean Pako Aristi, Juan Kruz Igerabide eta Jon Aranorena; urrian Joxean Muñozena, azaroan Itxaro Bordarena eta abenduan Omar Nabarro eta Karlos Linazasororena.

Poesia kaiera hauez guztiez gain, web gunean eleberriak, saiakerak, antzezlanak eta bestelako irakugaiak ere aurki daitezke. Gaur egungo idazleei eskainitako ataletan, esate baterako, 250 liburu baino gehiago oso-osorik eskura eta kontsulta daitezke, hala nola, Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill?; Hasier Etxeberriaren Mutuaren hitzak, Paddy Rekalderen Bilbo dub kronikak, Pello Lizarralderen Hilargiaren hotzikarak, Pako Aristiren Libreta horiko poemak edota Harkaitz Canoren Paisaia blues, besteak beste.

Kopuru horri gehitu behar zaizkio liburu klasikoei eskainitako toki berezian (klasikoak.armiarma.com) esekita dauden 370 izenburu baino gehiago, bai eta argitaletxeak aurten plazaratu dituen liburu berri guztien testu-aurrerapenak ere.

Susak 2003ko apirilean ekin zion liburuak osorik Interneten esekitzeari. "Harez geroztik, astero liburu bat eseki izan dugu gutxienez, eta dagoeneko 600 baino gehiago dira Sarean irakurtzeko moduan jarri ditugun liburu klasiko eta garaikideak", adierazi du Gorka Arrese Susa argitaletxeko arduradunak.

Arreseren esanetan, "Susa ez da inon inspiratu" liburuak Interneten argitaratzeko orduan. "Web gune hauek inongo asmo komertzialik gabe sortutako liburutegi publikoak dira", gaineratu du, era honetako ekimen bat gauzatzeko "arrazoi berezirik ez dela behar" argudiatuz.

"Herrietan ez al daude liburutegiak, eta liburutegi horietan ez al daude liburuak nornahi irakur ditzan?", galdetu du Arresek asmo publikoko ekimen pribatu honen zioak eta nondik norakoak laburbilduz.

Klasikoen 300 liburu baino gehiago

Susarena ez da Interneten euskal literatura irakurtzeko dagoen baliabide bakarra. Argitaletxe horrek berak testu ugari eseki ditu www.armiarma.com web gunean, hala nola, lehengo eta oraingo idazleen biografiak eta bibliografiak, literatur albisteak, efemerideak, prentsan argitaratutako liburu-kritiken bilduma, euskal lokuzio zaharrak, gerra aurreko euskal aldizkariak, bertso eta olerkien bibliografia osotua.

Duela bi urte, Google bilatzaileak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen munduko unibertsitate nagusiekin beren fondo bibliografikoak digitalizatu eta internauta guztien esku jartzeko. Bertan, Kardaberazen Liburu ederra, Campionen gramatika eta euskaraz edo euskal gaiei buruz idatzitako liburu gutxi batzuk ere idoro daitezke.

Ekimen pribatuaren eraginez, bestalde, liburutegi eleanitza sortu dute www.logoslibrary.eu helbidean, euskarazko 334 liburu klasiko eta garaikide ere sartu dituztelarik, Stevenson, Verne, Sade, Ionesco, Wilde eta nazioarteko beste zenbait idazleren liburu euskaratuak barne.

Liburu zaharrak jatorrizko edizioetan irakurri nahi dituztenek Bizkaiko Foru Aldundiaren bibliotecaforal.bizkaia.net eta Eusko Jaurlaritzak eta Sancho el Sabio Fundazioak prantatutako www.euskadi.net/LiburutegiDigitala webguneak bisita ditzakete, eta euskaraz argitaratutako lehen liburuaren faksimila -Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae- lortu nahi dutenek, RIEV aldizkariaren 24. alean dute, www.eusko-ikaskuntza.org helbidean esekita.

Alabaina, liburu zaharrak egungo grafian irakurri nahiago dituztenek Susaren armiarma.com webgunean sartu besterik ez dute egin behar, bertan aurkituko baitituzte zerrendaturik -generoa, garaia, izenburua nahiz idazlearen arabera- klasiko guztiak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_