_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Umoreaz

Filosofia irakasle bat ikasgelan sartzen da ikasleei azterketa finala jartzeko asmotan, eta aulki bat mahai gainean jarriz, honako galdera luzatzen die: "Ikasturtean zahar ikasitako edozer erabiliz, froga ezazue aulki hau ez dela existitzen". Ikasle guztiak lanean jartzen dira, aulkiaren existentzia eza argumentatzeko apunteak berrikusiz. Hala ere, ikasle batek hogeita hamar segundo baino ez ditu behar erantzuna idatzi eta irakasleari orria bueltatzeko. Egun batzuk beranduago hari egokitu zitzaion notarik altuena. Erantzuna: "Zein aulki?".

Umorea, besteak beste, adimenaren jarduera bat da, kanpoko munduaren miaketa bat. Ondorioz, puzten diren bereizgarriak atereaz, edota konbinazio berriak edo zorrotzak gehituz, harritu egiten gaitu edo algara eragiten digu.

Umoaren baldintzetariko bat esanahi-mailaren bikoiztasuna edo aniztasuna izaten da, ezustez agertzen dena txistearen kasuan, edo metaforaren bidez irudi poetikoa azaldu nahi denean. Umoreak, hortaz, hasierako esanahia bertan behera uztea eskatzen du, hura sostengatzen zuten konbentzioak alderatuz. Sarritan, gainera, tarte hori gehitzen den neurrian, umore-maila ere handitu egiten da.

Alde horretatik umorea sortzailea da, era askotako elkarte semantikoak eta proiekzio analogiko osoak ezartzeko gaitasuna duelako, errealitatearen interpretaziozko unibertsoa bihurtuz.

Umorea, gainera, eraginkortasun handiko tresna kritikoa da, besteek ikusten ez dutenaz jabetzeko eta gauzen erlatibotasunaz jakitun egiteko gaitasuna eskaintzen baitigu.

Borgesek, esaterako, unibertsoaz ari denean, ez du txantxa baztertzen; bere idazkietan pertsonaia bat deskribatzen du "oso azkarra zena, baina gauzak serioegi hartzeko joera zeukana, kongresuak eta unibertsoa barne, azken hau txantxa kosmikoa izan zitekeen arren". Hortaz, unibertsoa "Jainkoa" izeneko txantxazaleak eginiko broma kosmikoa izan zitekeelako ustean, umorearen zeregina oso garrantzitsu bilakatzen zuen idazle argentinarrak, artearekin edo filosofiarekin parekatuz.

Beharbada umorea, edo komizidade osoa, unibertsoaren aurkako gure protesta baino ez da, eta barrea gure kontsigna edo pasahitz sekretua, bidegabeko unibertsoaren aurrean, espaloitik espaloira, zabaltzen dugun pankarta modura, unibertsoaren aspergarritasuna eta kaskarkeria salatzeko erabiltzen dugun erreminta.

Horrelako adibide bat Freudek ekartzen digu, barregarria denari buruzko saiakeran, Chamfortek Luis XIV.aren markes batez kontatutakoa errepikatuz. Markesa, bere emaztearen logelara sartu zen batean, hura gotzain baten besoetan aurkitu zuen. Hori ikusita, lasai-lasai, leihora abiatu, eta kaletik paseatzen ari ziren oinezko guztiak bedeinkatzen hasi zen.

"Zertan ari zara?" galdetu zion emazteak oso larrituta.

"Ba, monsinore nire eginkizunak betetzen ari denez", erantzun zion markesak, "nik bere eginbeharrak konplitu beharko ditut".

Gizakiaren jarrera hori etikoa da, eta umorezko etika horren helburua zertxobait dibertitzea besterik ez da, baina, egia esan, jende guztiak ez du horretarako gaitasunik, sen ona, umore-sena bezala, ez dagoelako batere ongi banatua.

Umorerik ez izateak, gainera, norberaren buruaz puztuegi gaudela adierazten du, bakoitzaren gabezia aitortzeko ezintasuna neurtuz. Voltairek zioen barrea alaitasunaren seinale zela, malkoak minaren sintoma ziren modura, gizakia izanik negar eta barre egiten zuen animalia bakarra. Baina ez hori bakarrik, umorearen bidez gure buruaz ere barre egin dezakegulako, bitartean, soinean daramagun pisua arinduz.

Medikuak senarra aztertu ondoren esaten dio emazteari: "Humm, ez zait batere gustatzen..."; eta emaztearen erantzuna: "Ezta niri ere ez, duela urte batzuetatik hona...". Esanahiaren lekualdaketa umorearen baliabide garrantzitsua da, baina, hitzaren bidez, egonezinari ere leihoa irekitzen dio.

Bitartean, Mantxako kanalean izugarrizko ekaitza zegoen batean, britainiar egunkari batek horrela azaldu zuen gertakaria: "Ekaitzaren ondorioz, Europa isolatua gelditu da".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_