_
_
_
_
Entrevista:HASIER ETXEBERRIA | Gaiak

"Errealitatearen eta fikzioaren arteko jokoa gustatzen zait

Hasier Etxeberria (Elgoibar, 1957) idazle eta ETBko Sautrela saioko aurkezleak Mutuaren hitzak izeneko nobela argitaratu berri du. Makina bat idazle elkarrizketatu eta ezagutzeko aukera izan duen kazetari gipuzkoarrak Baztan aldera bidali du atseden bila Damian Arruti, Eulien bazka nobelako protagonista. Mutuaren hitzak genero beltzeko nobela da, baina Etxeberriak "lan existentzialista heterodoxoa" ere egin nahi izan omen du liburu honen bitartez.

Galdera. Zer da, laburzki, Mutuaren Hitzak?

Erantzuna. Genero beltzeko nobela heterodoxoa dela esango nuke, baina aldi berean, lan existentzialista heterodoxoa ere bai. Nik etxe txiki bat egin nahi izan dut, non irakurleak denbora pasako duen. Etxe honek leiho asko ditu, eta bakoitzetik paisaia desberdin bat ikusten da. Batetik, protagonistaren bilakaera; bestetik, lagunarteko harremanak, eta beste leiho batetik, Baztan eta bertako jendea ere bistatzen da.

G. Zer dela-eta ekarri duzu Damian Arruti Eulien bazka nobelatik eleberri berri honetara?

E. Damian primerako pertsonaia da nahi dudana kontatzeko. Eulien bazka nobelan hilzorian utzi genuen ebakuntza-gelan, eta irakurle ugarik galdetu didate geroztik bizirik ala hilda zegoen. Orduan konturatu nintzen irakurleei iristen zaien pertsonaia dela. Euskal literaturan ez dira asko gaitasun hau duten pertsonaiak.

G. Arizkun eta Elizondo herrietan girotu duzu eleberria.

E. Nobela orok norberaren biografiaren zati bat dauka, eta nik baditut adiskide artistak Baztan aldean. Niri izaugarri gustatzen zait errealitatearen eta fikzioaren arteko jokoa, eta irakurlea ere naizen aldetik, asko interesatzen zait irakurlea alde batetik bestera erabili eta bere buruari etengabe zer den erreala eta zer ez galdearaztea.

G. Idazleaz gain, idazleen elkarrizketatzailea ere bazara, Sautrela telesaioan. Zer deritzozu orain arte egindako lanari?

E. Guk telebistatik gauza xume bakarra egin dezakegu: guri literatura asko gustatzen zaigula erakutsi. Telebistarako saioa denez, formatu horretan erakusten dugu zer den guretzat literatura, eta gure gogo horrek norbait kutsatzen badu, hainbat hobeto.

G. Laster, 150. saioa beteko duzue. Zeintzuk dira sei urte hauetan elkarrizketatu dituzun idazlerik berezienak?

E. Pertsona berezi ugari aurkitu ditut. Kanpokoen artean, Saramago, Quim Monzó edo Enrique Villa-Matas aipatuko nituzke. Antonio Tabucchiri Parisen egin nion elkarrizketa, eta han pasatako egunak ez zaizkit sekula ahaztuko. Bertako idazleekin ere, berdin gertatu zait, baina lehendik ere ezagutzen nituen, eta harremana oso bestelakoa da.

G. Eta antipatikoenak?

E. Bakan batzuk baino ez. Horietako bat da, adibidez, literatura unibertsalaren orrietan agertzen den Alain Robbe-Grillet. Oso elkarrizketa interesgarria izan zen, baina ez ginen ezertan bat etorri eta ez genuen gure artean inolako afinitaterik topatu.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_