"Eneko Aritza pertsonaia berezia da idazle batentzat"
Politikagintzako ikamiketatik harantzago, bi dira Patxi Zabaleta (Leitza, 1947) Aralarreko buru, idazle, eta euskaltzainaren kezka nagusiak: iraganaren azterketa eta geroaren antolaketa. Berari dagokio epaileek bahitutako euskarazko poesia liburu bakarraren egilea izateko ohorea. Harez geroztik -33 urte pasatu dira-, antzerkia, saiakera eta sei eleberri idatzi ditu. Zazpigarrenak, Eneko Aritzaren hilobia izenburukoak, iragana eta geroaren arteko parekotasunak zirriborratzen dituen fikzio historikoa eskaintzen digu.
Galdera: Lanaren abiapuntua Iruñeko Gaztelu Plazako aparkalekua egiterakoan aurkitu zuten aztarnategi arkeologikoaren txikizioa da.
Erantzuna: Iruñeko Gaztelu Plazako aznartategia oso esanguratsua zen. Batetik, bi hilerri azaldu ziren elkarren alboan, bata musulmana eta bestea kristaua. Hauen azpian, terma erromatarren aztarnak zeuden eta izugarri ongi mantendurik, gainera. Hirugarren maila batean, hiri baskoiaren aztarnak agertu ziren, baina aparkalekua egiteko lanek den-dena hondatu zuten.
"Eredugarria zen kristau eta musulmanak elkarren ondoa bakean ehortzirik egotea"
"Herritarren gogoak soilik ekarriko digu XXI. mendeko Ernazimendu berria"
G. Hilobiotan elkarren ondoan dira musulmanak eta kristauak. Halakoxe "zibilizazioen arteko aliantza" izan zitekeen?
E. Izugarri adibide eta eredu polita zen munduko bi monoteismorik handienetako hildakoak elkarren ondoan hamabi mende bakean ehortzirik egon direla erakustea. Iruñeak aberastasun handi bat galdu du sarraski horrekin, hilobi multzo horrek ez baitu parekorik mundu osoan, nik dakidalarik.
G. Aparkalekuaren azpian ba dago oraindik balioko zerbait berreskuratzerik?
E. Hezurdura eta beste aztarna batzuk, ez denak, Sadar errekaren ondoko esparru batean daude, plastiko beltz batzuen azpian usteltzen. Gaztelu Plazako orubean ez dago balioko ezer eskuratzerik.
G. Egia da, nobelan iradokitzen duzun bezala, aztarna horietan Eneko Aritza eta familiaren hilobiak egon zitezkeela?
E. Nik bene-benetan uste dut Iruñeko hilerri musulmana ezin zitekeela arrotza izan Enekotarren familiarentzat. Eneko Aritzaren familiak 300 urte inguru egin zituen Iruñea eta Nafarroako erresumen agintean, eta aldi batez, musulmanen sostengu politikoa ere izan zuten. Horretan oinarrituta, hilobi horiek Enekotarrenak izan zitezkeela azaldu dut.
G. Pertsonaia berezia da Aritza literaturaren ikuspegitik?
E. Eneko Aritza pertsonaia historiko paregabea izan zen, nobelarako gai aparta eskaintzen duena. Egia da, haren gaineko aipamen dokumental bakarrak musulmanen, frankoen eta beste erresuma kristau batzuen kroniketan daudela. Horrek zaildu egiten du irudi objektibo bat ematea, baina pertsonaia bezala, oso berezia da.
G. Eneko Aritzari Iruñeko emirra esaten zioten. Ba du parekorik gaur egungo politikagintzan?
G. Euskaldunok jauntxo esan ohi dugu emir adierazteko, eta zoritxarrez, Nafarroako politika behinik behin, ez da oraindik atera jauntxokerien ohituretatik.
G. Zertan dira berdintsuak Eneko Aritzaren garaiko eta oraingo gizarteak?
E. Eneko Aritzaren garaia Erdi Aro beltza zen, ankerra eta gogorra. Mundua eta gizartea gero eta hobeak dira, askorentzat, behinik behin. Erdi Aroan, natura zen nagusi, eta gaur egun, gizateriak mundu osoa desegin dezake. Badira, beraz, gogoan hartzeko moduko desberdintasunak bi sasoi historiko horien artean.
G. Eta politika kontuetan parekotasunik aurkitu duzu?
E. Politika gizartearen kudeaketa da. Kontzeptu honetan ez dago aldaketarik. Orain politika egiten ari gara, eta eginen dugu gerora ere, eta gizartearen kudeatzailea zen aldetik, Eneko Aritza ere politikaria izan zela erran genezake.
G. Historiari so egiteak lehengo hankasartzeak ekiditen laguntzen omen digu. Etorkizuna iragartzen ere lagun diezaiguke?
E. Nire ustez, Euskal Herriak ez luke bere historiaren menpekoa sentitu behar. Ildo honetan, ezinbestekoa deritzot herritarren erabakiaren arabera eraikitzeko asmoa sendotzeari. Hauxe izan da nobela honetan txertatzen saiatu naizen mezuetako bat.
G. Zenbaitek Erdi Aroarekin konparatu dute milurteko honen hasiera. Nondik sortuko da mila urteko loalditik aterako gaituen Ernazimendu berria?
E. Erro zaharrak dituen herri batentzat, Ernazimenduak oinarri bat bakarra izan lezake XXI. mende hasi berri honetan: etorkizunari buruzko herritarren borondatea. Borondate hori irabazteko, ordea, gehiengoak onartu eta bere eginen dituen proposamenak egin behar zaizkio gizarteari, indarkeriaren atzaparretatik oso urruti.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.