"Deserosoa izaten saiatzen naiz, literaturak kritikoa izan behar baitu"
Kazetaritzan dauka egun beharra Urtzi Urrutikoetxeak (Bilbao, 1977), Euskal Telebistan, hain zuzen.Lehen nobela argitaratu du, Auzoak izenburupean. Bertan Bilboren hamaika aurpegiak ezagutzera ematen ditu, egun nahiko modan dagoen hiriarena, alegia. Badirudi egile honek literaturaren bideetan barna mugitzeko aukera guztiak dituela. Poesian ere trebatu samarra da gaztetatik eta aurrera begira bidaia-kronikaren formula jorratu nahi du.
Galdera. Nobela, ipuin kontaketa... garbi daukazu zer den Auzoak?
Erantzuna. Prosa egitea nuen asmoa eta prosan barruan nobela edo da, baina ez ohiko moduan. Ipuin bildumak ere ez dira Auzoak liburuan agertzen direnak.
G. Joseba Jaka beka irabazi eta nobela idazteko aukera izan zenuen. Zer baldintza zituen beka horrek?
"Sarri entzuten da Bartzelona multikulturala dela. Baina nire ustez Bilbok ere badauka izaera irekia, baita bere alderdi apurtzailea ere"
"Errealitatea desitxuratu eta egokitzea gustatzen zait. Imaginazioa errealitate antzeko bihurtu; espazio erreala hartu eta den-dena aldatu"
E. Nik proiektua aurkeztu nuen, Bilbao hirian oinarritutako istorioak, alegia. Bekak atal ezberdinak zituen, hala nola, poesia, saiakera edota prosa. Prosa atal horretarako eskakizuna egin eta eman egin zidaten. Helburua hasieratik garbi neukan buruan; gainera ikasketetan eta lanean ezin zentratu nenbilen eta idazteari eman nion.
G. Bilbao hiria bera nobelarako gai bihurtzen ari dela iruditzen zaizu?
G. Lehendik ere Bilbao agertu izan da literaturan, Unamunok, esaterako, eta poesian Blas de Oterok edo Gabriel Arestik erabili zuten eta. Dena den, nik, Bilboko egungo artea erakustea baino, langilegoa, auzoak eta halakoak erakutsi nahi izan ditut.
G. Kritikoa izan zara egungo hiriarekin?
E. Literaturak kritikoa izan behar duela uste dut. Ni behintzat deserosoa izaten ahalegintzen naiz.
G. Eta nola ikusten duzu gaur egungo Bilbao hiria?
E. Sarri entzuten da Bartzelona, esaterako, hiri multikulturala dela. Ba nire ustez Bilbok ere badauka izaera irekia, barrutik zabaldua, baita bere alderdi apurtzailea ere. Gay munduak, esaterako, leku zabala dauka hemen. Euskarak ere, euskara urbanoa edo delakoak, bidea egin du hiri honetan. Aurpegi asko dauzkan hiria da Bilbo. Nostalgikoak badira oraindik gure artean, baina nik behintzat onartuta daukat garai bateko Bilbao industriala desagertu egin dela. Daukaguna daukagu.
G. Existitzen da bilbotar izaera, bilbaíno delako hori?
E. Hori topikoei itsatsia dago: futbola, erlijioa... ideologizatuta gainera. Baina egungo Bilbao hiri zabala dela pentsatu nahi dut. Datorren bakoitzak bere lekua topatzen duelako, denbora gutxi daramanak ere hemen badauka bere partea eta bere bizitzeko modua.
G. Nobelako istorioak fikziozkoak dira?
E. Berez, guztia da fikzioa. Errealitatea hartu eta desitxuratzea, eta nire modura egokitzea da benetan gustatzen zaidana. Imaginazioa errealitate antzeko bihurtu... espazio erreala hartu eta den dena aldatu.
G. Tentsioaren errekurtso literarioa agerian da nobelaren hainbat ataletan. Zein asmorekin erabili duzu?
E. Istorioak aurrera jarrai dezan tartekatu ditut tentsio-atalak. Tentsioa elementu egokia da istorioak josteko eta interesa mantentzeko.
G. Kazetari izateak zein neurritan baldintzatu edo eragiten dizu lanean?
E. Beti garbi daukat buruan zertan ari naizen une bakoitzean, kazetaritza dela edo lan literarioagoan. Ziurraski badauka eragina kazetari izateak. Batzuek esaten dute euskararako hori txarrerako dela, euskarazko kazetaritzaren erregistroak kaltegarri direla. Ez dakit zein neurritan ote den egia.
G. Santutxuko bertso-eskolan ibiltzeak hizkuntza arloan trebatzeko balio izan dizu?
E. Ikasi beharrekoa ikasi genuen bertso-eskolan. Hemendik aurrera, kontua gaztetxoei eta hain gazte ez direnei irakastea izango da. Hizkuntzan trebatzeko eta lagun-taldean biltzeko ederki balio du. Bertan hizkuntza da lanabesa eta horrekin jolasten zara. Mintzairari punta ateratzeko balio du bertsolaritzak, zorrozteko eta gauzak esateko. Erreflexuak ere lantzen dira, hizkuntzak ematen dituen baliabide guztiekin jolastu beharra baitaukazu, eta era berean hausnarketa egin.
G. Nobela bidean sartu zara, baina egia esateko zuk sariak olerkigintzan lortu dituzu, Irun Saria, esaterako.
E. Gazte garaian beti poesia idazten nuen. Gero, heldutasunean lehiaketaren batera aurkeztu nintzen eta irabazi baita ere, baina ez dauka beste munduko garrantzirik.
G. Eta orain, geroari begira, zer idazteko asmoa daukazu?
E. Egia esateko Auzoak nobela idazteak denbora asko hartu dit. Beraz, aurrera begira, bidaia batzuk egin ditut eta ari naiz pentsatzen agian bidaien inguruan idatziko dudala. Oso gauza zabala da bidaiarena baina, agian bai, bidaia-kronika izan daiteke hurrengoa.
G. Badirudi, beraz, nahiko erraza izango duzula argitalpen berria kaleratzea.
E. Euskal mundua nahiko laburra da arlo honetan. Erdaraz filtro asko dago baina euskaraz, aurrera ala atzera, baina argitaratzeko bidea laburragoa da. Denok ezagutzen dugu elkar.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.