_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Europa

Nire gurasoak ez dira sekula izan Europan; baina europarrak dira oso. Eta nire gurasoen gurasoak, nire aitona-amonak, ez ziren sekula atera Gipuzkoatik, eta esango nuke ez zirela Azkoititik ere atera, baina haiek ere europarrak ziren oso. Xabier Munibe eta kaballeritoak europarrak ziren oso, eta frantsesez irakurtzen zituzten Entziklopedia eta Rousseauren liburuak. Ez dakit Gipuzkoatik atera ote ziren; uste dut baietz, baina ez nago oso seguru, ez baita kanpora atera behar europarra izateko. Berez gara garena, alegia ez garena ere bai.

Haurra nintzelarik, gerra ondorengo historiak entzun nituen; errefuxiatu alemaniarrak eta austriarrak etorri zirela herrira, denak haurrak, eta oso ondo egokitu zirela, euskaraz ere hitz egin zutela batzuek; eta, geroxeago, gaztetan, Austrian izan nintzenean, haiekin euskaraz hitz egiteko aukera izan nuen, ez asko, gehiena ahaztua baitzuten, baina gogoratzen zituzten zenbait hitz, "ongi etorri", "gero arte", "neska polita", eta horrelakoak, noski. Gerra galdu zutenen semeak ziren; batzuek gurasoak hilda zituzten eta, beste batzuek, preso zuten aita, eta ez zekiten zer gertatuko zen. Europan, garai hartan, nahasmena baitzen nagusi; jendeak hona eta hara zebiltzan, beren ahaideen bila; nor bere etxera bidean, denbora gehiago emanez ibilian atsedenean baino. Poliki-poliki, ordea, gauzak beren onera etorri ziren eta Europak, kosta ahala kosta, aurrera jo zuen.

Txikiak ginenean, Europa, guretzat, Loiolaraino hurbiltzen ziren turistak ziren. Gizon-emakume adinduak ziren gehienak, argazki-makina eta guzti etortzen zirenak. Guk, belardian eserita, begia ematen genien, gure desberdinak zertan ziren jakin nahian. Egia zen ez zirela janzten gure herriko gizon-emakumeak bezala; soineko loredunak eta kapelua eramaten zituzten, eta barregarriak ziren guretzat, baina herrian ere bagenituen xelebre asko, Errusian izan zela esaten zuen bat tarteko. Gau batzuetan, total eginda zegoelarik, "Biba Errusia" oihuka hasten zen, gure Xabier (Arzalluz) jaio zen etxearen aurrean. Udaltzainek ezagutzen zuten, sobera ezagutu ere, eta nola edo hala lortzen zuten isiltzea. Batzuetan, edan gabe zegoenetan, guregana hurbiltzen zen, gure jolasak ikusmiratzera, eta guk galdegiten bagenion "nolakoa da Errusia?", erantzuten zigun "hauxe bezalakoa, baina hotz handiagoarekin". Guk galdegiten genion, orduan, ea zergatik aritzen zen "Biba Errusia"ka eta hark erantzuten zigun Errusia herri zoragarria izan zitekeela, hotzagatik ez balitz.

Gazteago ginenean jakin genuen europar guztiak ez zirela adinduak; bazirela, tartean, neska gazte polit askoak, gu baino irekiagoak denean, eta "denean" horretan guri orduan interesatzen zitzaigun bakarra sartzen zen: sexua, noski. Historiak kontatzen ziren herrian, nola batek frantsesita eder bat katigatu zuen eta nola eraman zuen pinudira, zirri egitera. Halakoak, gero, lau haizeetara zabaltzen zuen egindakoa, eta kalean zehar ibiltzen zen oilarra bezain harro, gandorra tente-tente. Guk, egia esan, miresmena genien halako fanfarroiei, ez baikinen gauza europarrekin harremanetan sartzeko, herabeak ginelako, batetik, koldarrak ginelako, bestetik. Dena dela, neska europarrek begia ematen ziguten, kakanarruak bagina bezala, eta hori mingarria zitzaigun oso.

Herrian baziren ere, orduantxe kanpora joaten hasiak. Bat Suediara joan zen eta oraindik hantxe izango da, eta ondo egiten du. Beste batzuk itsasoan hasi ziren lanean eta portutik portura ibiliz azkenik ia Europa osoa ezagutu zuten. Hori esaten ziguten behintzat herriko kontakatiluek, bata Amsterdamen zegoela, Hanburgon zegoela bestea edo Atenasen bestela , eta guri lerdea dariola orduan, bekaitzez batik bat. Diskoteketan sartzeko adina izan genuenean hasi ginen amesten, gu ere marinel izango ginela eta Europako portu guztiak ezagutuko genituela, eta andregaia hartuko genuela Leningraden (orain San Petersburgo den horretan), edo, Istanbulen bestela; edo pirata sartuko ginela, eta nahi ahala emakume izango genituela guretzat.

Hori zen Europa guretzat, amets bat, gure errealitatetik ihes egiteko aitzakia; herrian aurkitzen ez genuena lortzeko grina, leku miresgarria, paradisua.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_