_
_
_
_
Entrevista:MIKEL ZUBELDIA | Idazlea | Gaiak

"Asmatutako lur batean, gustuko pertsonaiak idatzi ditut"

Esaten dute autoetan ez dagoela aldaketa handirik modelo batetik bestera, auto guztiek dituztela, gutxi gora behera, ezaugarri berdintsuak. Nobeletan ere horrela gertatzen omen da, denek dituzte oinarri berak: pertsonaiak, espazioa, denbora, diskurtsoa... eta moldapenean omen dago alderaketa. Mikel Zubeldiak (Donostia, 1972) pertsonaiengan eta diskurtsoan jarri du arreta nagusia bere Manikien galeria nobela berrian. Ipuingintzan aritu ondoren BBK-Euskaltzaindia saria lortu zuen liburu honekin idazleak.

Galdera. Hiru ipuin batuak ala nobela bat?

Erantzuna. Ez nuke esango Manikien galeria nobela bat denik. Aterki berdin baten azpian azaltzen diren hiru ipuinen metaketa dela esango nuke.

"Publizitateak egunero erakusten digun irabazlearen irudiari buelta eman diot"
"Ipuin surrealistak izan arren, irudiak sartuta sinesgarritasuna eman nahi izan diet"

G. Non dago batasunaren haria?

E. Batetik, istorioen kokapenean legoke. Izan ere, ipuinak Simón Estatua izeneko geografia guztiz asmatu eta surrealistan kokatu ditudanez, giro ilun berbera ageri dute hiru ipuinek. Bestetik, azaltzen ditudan pertsonaien izaeran ere badago beste batasun hari bat. Pertsonaia guztiak dira bizitzan galtzaile, patuak markatutako giza-manikiak, nolabait esateko.

G. Generoa ez da nagusia testu honetan, pertsonaiak baino.

E. Genero nahasketa ematen da. Eta pertsonaiengan ipini dut arreta gehien. Lehenengo ipuinean, esate baterako, etengabeko gainbeheran doan Chiclovska markesaren istorioa kontatzen dut. Egunkari intimo bezala narratzen da, lehen pertsonan. Bigarrenean, Dario Riffo ferietako saltzailearen gorabeherak azaltzen dira. Pertsonaiak, patuaren aurka borrokatu beharko duen egun jakin baten kronika da. Ipuin hau hirugarren pertsonan kontatzen da. Hirugarrenean, berriz, Barry Lutton twist kantariaren hilketa eta horrek dakartzanak aztertuko ditu kazetari-narratzaileak. Hau ere lehenengo pertsonan kontatzen da. .

G. Espazio asko nahastu dituzu. Irakurlearentzat nahasgarri gerta daiteke hori?

E. Espazioa collage bat balitz bezala hartu nahi izan dut. Horretaz gain, espazioa nire pertsonaien mesedetara ipini dut. Ez nuen geografia monolitiko bat osatu nahi, baizik eta geografia aldakorra, irakurlerenganako jokoa izango zuena eta existitzen ez zena. Badirudi nahasketa hori dela-eta, nik asmatutako geografia erabat gatzatu gabekoa gertatu izana. Guztiz posible da. Agian, nire lanbidea dela-eta, urteen zehar egin behar dudan bidaien erruz, handik eta hemendik jasotako lasto belarrekin egindako habia da Simón Estatua.

G. Polifonia, pertsonaien ahotsa lantzen saiatu zara. Eta era berean, pertsonaiak.

E. Bai, hala da. Beraien ahotsa plazaratzea zen garrantzizkoa. Diren-direnean, gainera. Nahiz eta gordina gerta litekeen, tarteka. Bestalde, hiru ipuinetako pertsonaiak anbiguoak dira eta anbiguotasun hura azpimarratu nahi izan nuen. Beste era batera esanda, nik asmatutako lur batean, gustuko nituen pertsonaien istorioak idatzi ditut, inolako lotura edo baldintzapenik eduki gabe.

G. Oso deigarria egin zait nola lotzen den testuan pertsonaia eta genero bat, egunkaria, komikia, kazetaritzako kronika...

E. Literaturaz gain, beste arte adierazpide batzuk uztartu nahi izan ditut. Terminus ipuinean, esate baterako, komikia txertatu dut. Patxi Gallego marrazkilariaren laguntzaz, testuetan ageri ziren Joe Honelone eta Ricky D'Alamo Far West-eko bakeroak, irudi bihurtu dira. Esperimentu arriskutsua izan daitekeen arren, sekulako indarra eta aberastasuna eman diete komikiak ipuinari. Bluefielgo krimena ipuinean berriz, zinemaren presentzia oso garrantzizkoa da, eta gustuko dudan zinemagintza jakin batekiko eragina nabaria da: hala nola, gerra aurreko zinema frantsesarena edo Bertrand Tavernier maisuaren zinemagintza. Bestalde, publizitatearen mundua ere oso present dago ipuin honetan. Galtzaile izatearen kontu horrekin txantxa egiten dut. Izan ere, Roque Zuvitx kazetariak Southern Comfort whiskya edaten baitu: bere hitzetan huraxe baita galtzaileon whiskya. Publizitateak egunero erakusten digun irabazlearen auto, irabazlearen merezitako bidaia eta irabazlearen gainontzeko panpina ustel horiei buelta eman eta galtzailearen whiskya atera dut. Ea merkatuan arrakastarik ote duen.

G. Irudiek ere zer ikusi handia dute testuaren garapenarekin.

E. Manikien galeria publikatzeko garaian, ezinbestekotzat jo nuen testua irudiekin lotzea. Hortaz, munduko leku ezberdinetan ateratako argazkiak sartu ditut. Azken buruan, lortu nahi nuena zera zen: ipuinak hain surrealista eta sinesgaitz izan arren, irudizko elementuak sartuta, sinesgarritasun puntu bat ematea. Beste era batera esanda, gezurrak irudiez bidez, egi bezala saltzea. Horixe izan da irakurleari egiten diodan eskaintza.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_