_
_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Historiaren ironia

Historiarekin jolastuz nobela berezia idatzi du Harkaitz Canok bere gaurko emaitzan: Belarraren ahoa. Belarrak, ezpatak bezala, aho bi ditu, eta bikoitzak dira nobelaren kontagintza mailak.

Bikoiztasun hori da teknikoki nobelan gehien nabarmentzen dena: Hitlerrek bigarren gerrate mundiala irabazi du eta Manhattan-en sartzera doa, eta bere barkuan Chaplin komediantea darama preso. Bigarren historian Askatasunaren Estatuaren zatiak daramatzan untzian polizoi gixarajo bat doa. Horiek dira satira politiko baten hanka biak. Horien bidez min ematen du belarrak, min ezpatak. Baina kontagintzaren aldetik horixe bada ezaugarririk nabarmena, esanahiaren aldetik askatasunaren aldeko joera nabarmendu beharko litzateke kontakizun honetan.

Satira politiko guztiek badute alegoria bihurtzeko joera, eta bide honetan jarri da Cano, bere estilo gozo eta ziztadatsuarekin lanean. Askatasuna ez baita soilik politikoa, obra honetan, irudimenaren askatasuna ere indartsu adierazten da.

Alegoria morala sortu nahi du egileak. Gizon handiek eta txikiek bien artean duten zubia eraiki, eta, bitartean, Artearen funtzioaz hitz egin. Horregatik agertzen dira horrenbeste aipamen imajinazioak sorturiko mundu bati.

Tonua ere aipatu beharko litzateke lanean. Inoiz Harkaitz Canorena ezagutzen dugun tonu poetikoaz gain, badago, gogorra behar zuen historiak eta, tonu zuzen-zuzen batez idatzitako pasarteak, agorrak, eta latzak.

Harkaitz Cano: Belarraren ahoa. Alberdania. Irun, 2004. 101 orrialde.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_