_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Kodeak

Jesusen dizipuluek -Feliperen ahotik- Aita erakusteko eskatu ziotenan, horrela erantzun zien Jesusek: hainbeste denbora nago zuen artean, eta oraindik ez nauzue ezagutu? Ni ikusi nauenak Aita ikusi du.

Da Vinci Kodearen arabera, ostera, eliza kristauak ez zuen dogmatzat hartu izan Jesusen jainkotasuna Nizeako kontzilio arte, eta erabaki hori IV. mendean hartu zen, Konstantinoren azpijokoen bidez. Geroztik, Jainkoaren Semea bilakatuz, Kristo munduaren gainetik zegoen botere eztabaidaezina bilakatu zen, Eliza ezartzera eta Estatuaren funtzionamendu egokia bideratzera etorri zitzaigun Mesias salbatzailea.

Egia ez zela jakinda, egia ez den zerbait esatea gezurra bada, gezurretan ari ote zen Jesus bere dizipuluekin hain esaldi biribila bota zienean? Edo Da Vinci Kodearen egilea ari zaigu gezurretan, istorioaren apaingarrirako eta liburu gehiago saltzeko edo. Hala ere, nobelak fikzioaren eta errealitatearen nahasmenduan eraikitzen dira eta, paperak guztiari eusten dionez, nobelagileari onartu egiten zaio beste aditu batzuei ukatzen zaien baimen berezia.

Zenbat kontzilio gure artean ere, zenbat egia, zenbat salbatzaile eta ziurtasun. Baina egia ez den zerbait esatea, egia ez dela jakinda, gezurra bada: ez ote gara inoiz baino gezur handiagoak leporatzen ari elkarri? Zertarako?

"Grial Saindua bilatzea Maria Magdalenaren hezurren aurrean makurtzea baino ez da" dio Dan Brown-en eleberriak. Horren arabera, Jose Arimateakoak Jesusen esku eta oinetan iltzeek egindako zuloetatik zerion odola biltzeko erabili zuen edalontzia ez zen Grial Saindua. Maria Magdalena zen Kristoren odola zinez eusten zuen ontzia, hura zen egiazko Grial Saindua, haren sabelean baitzeraman Kristoren ondarea eta leinua.

Ondoren, Jesukristoren jarraitzaile gisa, Jose Arimateakoak eta Maria izeneko hiru emakumeek ihes egin behar izan zuten, eta Frantziako hegoaldera iritsi ziren. Hantxe erditu zuen Maria Magdalenak Jesusekin izandako alaba, Daviden leinuko ondorena.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Historia polita, iradokitzailea, Jesusen leinuari hasiera ematen diona, leinu lurtarra, gure artekoa. Eta, gainera, Frantziako hegoaldean? Ez da izango ba...

Baina ez, badirudi Probentza aldean kokatzen dela iturburu hori, geroztik, errege-jatorri merobingioarekin bilduz. Horren guztiaren sekretua kataroek gorde zuten, aipatutako ezaguera eta Jesusen leinua babesten saiatuz. Eliza haien aurka zegoen, eta, Frantziako errege berriaren laguntzaz, ez zen gelditu guztiak txikitu arte.

Sarraski hartatik bakarren batzuk salbatu ziren, eta eskuizkriburen batzuk haiekin batera. Pergamino horiek, gurutzaden garaian, tenplarioengana pasatu ziren, eta soldadu eta monje horiek, berrehun urtez, botere eta aberastasun handia bereganatu zuten, Aita Sainduak eta Frantziako erregeak desagerrarazi zituzten arte.

Tenplarioak eta Sion-eko Prioratoa (sekretu hori eta Jesusen leinua defendatzeko 1099an sortu zen ordena) ahantziak izan ziren, baina 1890ean Frantziako hegoaldean dagoen Renné-le-Chateau herrixkako apaizak eskuizkribu batzuk aurkitu zituen bertako elizan, mapa bat eta merobingioen genealogia biltzen zituena.

Sekretu galduaren erakarpena, antzinako garaiaren nostalgia, desberdinak eta erasotuak izatearen leloa behin eta berriro errepikatzen da, kasik gozamena bilakatu arte, baita gure artean ere.

Da Vinci Kodea, Jacques Saunière, Louvreko kontserbatzailearen heriotza misteriotsuarekin hasten da. Hala ere, istorioak historia, Da Vinciren Kodeak Leonardoren lanera hurbiltzen gaitu, agian Sioneko Prioratoko Maisu Handia izan zenaren koadro enigmatiko eta sinbolikoetan (egiazko ala irudikatuetan) murgiltzeko aukera emanez. Ez da gutxi liburu batentzat, kodigoez baliatuz, gainera, Louvreren berri eta Pariseko gida turistiko berezia eskaintzen badigu.

Nobelagileari, ofizioak ematen dion lekutik, zilegi zaio gezurraren erabilera, baina, doilorkerian erori nahi ez bada, jarrera hori ez dago orokortzerik. Gezurrak gezur, Rousseauk ere hiru gezur bereizten zituen, izen banarekin: inpostura, nork bere onurarako; iruzurra, beste baten probetxurako; eta kalumnia -okerrena- min egiteko erabiltzen denean.

Zeinetaz ari ote?

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_