Haurrei euskal izenak jartzea debekatu zuen apezpikua
Sei urte eskas zeramatzan José Cadena y Eleta nafar apezpikuak Gasteizko gotzaitegian. Denbora horretan, berealdiko ahalegina egin zuen katedral berriaren eraikuntza bultzatzeko, baina ez zuen antzeko sentiberatasunik erakutsi euskarari buruzko kontuetan. Horrela, 1910eko otsailaren 7an, euskaldunon artean betiko ospea emango zion agiri polemikoa plazaratu zuen, haurren bataioetan euskal izenak erabiltzea debekatuz.
Cadena y Eleta Pitillasen jaio zen 1855eko martxoaren 20an. Hizkuntzalariek diotenez, euskara garai hartan desagertu zen Erriberako ohiko bizimodutik. Hala ere, litekeena da garai hartan inguruko herrietan jatorrizko euskaldunak egotea.
Iruñeko apeztegian oinarrizko ikasketak egin eta Zaragozako Unibertsitatean Zuzenbide karrera amaitu ondoren, abokatu bihurtu zen 21 urte zituela. Handik gutxira mundu honetako pleituak alde batera utzi eta erlijio bizitzan buru-belarri murgiltzea erabaki zuen.
Sobera pentsatu gabe, apaiz ordenatu zen 1880an, eta sotana jantzita eman zituen aurreneko zazpi urteak Nafarroan iragan zituen; lehenengo Biurrungo elizan ekonomo gisa, eta gero, Agoitzeko parrokiako buru. Baten zein bestean, Cadena y Eletak barra-barra entzun behar izan zuen euskara eliztarren ahotik.
Karlistaden garaia
Ez dirudi, beraz, karlistaden garaian jaio eta euskal abertzaletasunaren sorreraren lekuko izan zen apezpikuak euskara mespretxatzeko pisuzko arrazoirik izan zezakeenik, hizkuntza hau ez baitzitzaion behin ere arrotza izan.
Gogoan izan behar da, Agoitzeko parrokian egokitu zioten lana amaitu eta gero, Pitillasko semeak goi-mailako karguak izan zituela Avila eta Madril aldean, harik eta, 1901ean, Segoviako apezpiku izendatu zuten arte.
Gaztela-Leongo hiri hartan bizi izan zen 1904ko azarora arte, orduantxe eskaini baitzioten Gasteizko gotzaitegia zuzentzeko ardura. Seguru aski, bitarte hartan errotuz joan zen Cadena y Eletaren baitan orduko eliza katolikoan nagusi zen ideologia kontserbadore eta zentralista.
Horixe da, seguraski, 1910eko otsailaren 7ko agiri haren oinarrian antzeman daiteke-ena. José Cadena y Eletaren ustez, abertzaletasunak gazteen irudimena lausenga zezakeen epe laburrean, baina gerora begira, gainera, adimena ilundu eta bihotza ustelduko ziekeela pentsatzen zuen.Hiru urte geroago, Burgoseko artzapezpiku izendatu zuten Cadena y Eleta, eta kargu horrexetan esan zion adio mundu honetako bizitzari. Pitillaseko apaiz abokatuak 1918ko ekainaren 6an eman zuen azken arnasa. Hilabete batzuk geroago, Erromak baliorik gabe utzi zuen haurrak euskal izenez bataiatzea debekatzen zuen agindua.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.