_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Arestiren eguna

Ospakizun zalea dugu gizartea. Maite ditu egunak, eta urte urrenak. Gabriel Arestiren jaiotza eguna izan zuen Bilbaoko Udalak ospakizun moduan jarrita duela aste batzuk, poetaren oroimena bizirik mantentzeko. Aurton Konpromisoa eta poesia gaia aukeratu du, poetaren oroimena aldakorra den moduan, konpromiso kontzeptuaren esanahia ere aldatuz joan delako.

Orain egun gutxi Xesus Alonso Montero irakasle galiziarrarekin egon nintzen. Berak ere Gabriel Aresti gogoan du, eta aspaldiko urteen buruan egindako lana gordetzen du gogoan.

Gabriel Arestik egin zizkion hiru gutunen kopia oparitu zidan, baina egun hartan beste zerbait garrantzitsuago eman zidan: Gabriel Arestiren inguruko bere oroitzapena.

Alderdi Komunistaren inguruan gogoratzen zuen berak Gabriel Aresti, azken batean Alonso Montero ere alderdikoa zen, eta militantzia horretatik sortu zen elkarrekin izan zuten gogoa.

Xesus Alonso Monterok aipatu zidana zera da. Galdetu nion nola hasi zen Gabriel Aresti Galiziarekin harremanak izaten eta garbi azaldu zidan Gregorio San Juan Bilbaoko poetak jarri zituela biak harremanetan eta poeta honen bidez hasi zela Aresti lanean. Ondoren bera, Alonso Montero, alegia, ezagutu zuela eta horrela hasi zela Gabriel Arestik Galiziarekin izan zuen lotura.

Eta gehitu egin zuen. "Nazionalistek esango dute eta nahi izango dute Manuel María izan zuela bere sarrera egin zuen gizona, baina ez da egia. Alderdi komunistaren bidez lortu zuen lotura, eta ez nazionalismoaren bidez". Egia da Manuel Maríaren gutuna gordetzen dela Gabriel Arestiren artxiboan, baina ez dut ikusi Alonso Monteronerik, nahiz eta garbi dagoen honek idatzi ziola, Gabriel Arestik erantzun egiten baitio.

Pentsakor geratu nintzen eta pentsakizuna aingira bezain lasterra denez, bat-batean ikusi nuen Gabriel Aresti oroitzeko bide bi daudela, interpretazio bide bi. Alderdi Komunistaren indarra onartuz lortzen da lehendabizikoa, nazionalismoarena jarraituz bigarrena.

Nolakoa zen Gabriel Arestiren konpromisoa: komunista? Nazionalista? Agian aldatzen joan zen. Uste dut hasieran, batez ere lehen liburuak idazten dituenean sozialismoaren eta alderdi komunistaren eragina handia zuela. Hor dira Anton eta Gilen. Hor da Kubako iraultzari egindako aipamen garbia: Gabriel Arestik ez du bizarra mozten uzteko kuraia nahikorik, esan nahi da, bizarra uzteko, bizardun izateko kuraia nahikorik, "barbudo" publikoki izateko esan nahi zuen. Eta badakigu garai hartako "bizardun" bakarrak Castroren jarraitzaileak zirela, ez da Siboney alferrik aipatzen bere poemategian, mundu osoa aipatzen den moduan.

Bere azken liburuan baina, joera sozialistaren gainetik, Euskal Herriko nazionalismo sozialistak eragin zuen. Eta apurka-apurka batez ere poeta antifrankista zena, eta poeta sozialista poeta nazionalista bihurtu zaigu.

Alonso Monterok bere pentsakizun sotilean bere burua eta Manuel Maríarena -hil berria da eta oroimena zor diogu- kontrajartzen ari zen, eta ez ardura pertsonal edo pertsonalista zuelako, baizik eta Gabriel Arestiren irudi bi kontrajartzen zituelako. Poeta sozialista eta komunista eta poeta nazionalista.

Gaur egun euskal poeta gisa gordetzen dugu Gabriel Arestiren irudia. Baina bere erro sozialistak ezin ahaztuak dira eta kontrajarpenak ez dira xaloak baina, iruditzen zait, Alonso Monterori iruditzen zaion moduan, Gabriel Arestiren alde sozialista pixka bat ahaztua dugula.

Gure poeta handia den kapital sinbolikoa gogoratzen dugun egunean, badirudi bere joera sozialista hori ere gogoratu beharra dugula... Konpromisoa galtzaileekin egin baitzuen Gabriel Arestik. Eguneroko bizitza grisa sofritzen zutenekin... Aitaren etxetik kanpo bizi zirenekin.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_