_
_
_
_
Entrevista:MIREN AZKARATE | Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura sailburua | GAIAK

"Gure kultur-ereduak ez du zertan beste herrialde handiena izan"

Legealdiaren hasieran Miren Azkarate (Donostia, 1955)

Jaurlaritzako lehen emakumezko bozeramaile bihurtu zen. Afiliatu gabea baina eskarmentu handikoa politikan, euskaltzain oso izendatu zuten 1992an. Ibilbide horrek eman dion esperientziatik, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Kultura Planaren balioa defendatzen du, erakundeek "eraginkortsun handiagoa" izan dezaten balioko duelakoan. Bere ustez, kultura arloan Euskadik ez du zertan beste herrialdeen ereduak errepikatu, adibidez antzerki konpainia nazionala sortuz.

Galdera. Zer da eta zertarako balioko du Kulturaren Euskal Plana?

Erantzuna. Kulturako sektore ezberdinetako ordezkarien eta erakunde ezberdinetako arduradunen artean egindako gogoeta da, kulturaren arlo ezberdinetan zein egoeratan gauden eta etorkizunerako zein bide egin beharko genukeen aztertzen duena. Horretarako, alde batetik lau urteko plana zehazten da. Esaten da, urtez-urte, erakundeek eta Kultura Batzordeak erabakiko dutela zer egingo den eta zenbat diru jarriko den; eta 2007-2015 eperako badaude ildo nagusiak, baina ekintzak zehaztu gabe.

"Antzerki arloa sendotzeko ez da ezinbestekoa antzerki nazional bat eratzea"
"Zinemaldian badago borondatea euskal zinemaren presentzia indartzeko"
Más información
"Logikak elkarlanera garamatza"

G. Gobernuz kanpoko taldeak ofizializatzeko modua al da?

E. Ez, ez da hori. Kontua da elkarrekin lan egitea. Kultura Batzordea 2000. urtean sortu zen, 2001ean osatu eta 2002an buru belarri hasi zen lanean. Eta Kultura Batzordean dauden gizarteko 20 ordezkariez gain 400 pertsona izan dira talde desberdinetan eztabaidan. Gure nahia izango litzateke horiek urtez- urte ebaluatzea, eta horretarako alboan izango dituzte batzorde aholku-emaileak.

G. Kultura Plana goitik behera beteko balitz, zertan aldatuko litzateke euskal kultura?

E. Eraginkortasun handiagoa izango genuke erakundeok, beharrak hobeto ezagutuz, gabeziak aurreikusiz.

G. Baina, zehatzako esanda, izango al da antzerki nazionalik, dantza talde nazionalik...?

E. Ez nahitanahiez. Antzerki mundua sendotzeko ez da ezinbestekoa antzerki nazional bat eratzea. Orain bertan diren taldeak indartu, sarea hobetu, horretan lan egokia egingo bagenu, ondoren neurtuko genuke antzerki nazionala izan dezakegun, ala dantza konpainia. Kontziente izan behar dugu zenbat garen, zein baliabide ditugun eta ereduak ez duela, nahitanahiez, beste herrialde handiek dituzten hainbat egitura izan behar, han sinbolo ere badirenak. Agian orain ditugunak sendotu, baliabide gehiago eskaini; hortik joatea, hasteko ez litzateke batere txarra izango.

G. Planean esaten da 2005ean literatur aldizkaria argitaratzea aztertuko dela?

E. Aztertu egingo da benetan zenbat bezero, bezero komatxo artean, izan dezakeen argitalpen horrek.

G. Eskulangintzaren labela ere aipatzen da. Ze baldintza izango luke bereizgarri horrek?

E. Eskulangintza da orain arte kultura politikaren aldetik landu gabe dagoen sektorea. Agian turismo ikuspegitik egin da zerbait gehiago.

G. Eta nondik aterako da dirua Planaren eginkizun guztiak aurrera eramateko?

E. Funtsean Kultura Sailetik eta gero ekintza zehatzetarako etor daiteke beste sail batetik. Dena den, hori urtez urte aztertuko da. Esaterako, aurten egingo den digitalizazio planarentzat Gipuzkoko Aldundiak jarriko du dirua. Behatokia antolatzeko, berriz, guztiok hartuko dugu parte.

G. EITBk Kultura Sailaren aurrekontuen %58,6 eramaten du. Egokia al da hori?

E. EITBk badu programa-kontratua Jaurlaritzarekin sinaturik, beraz, hor badaude diru-kopuru jakinak datorren urtera arte akordaturikoak.

G. Baina, adibidez, ETBk ez luke antzerki edo literatur-saio gehiago eskaini beharko?

E. ETBren programazioan guk ez dugu eraginik. ETBk badu bere administrazio kontseilua eta bere autonomia programazioa egiteko, eta orain arte jarraipen batzordea bildu den bakoitzean ETBk sinaturikoa betetzen duela erakutsi du.

G. Zine-ekoizleek ETBk legea urratzen duela salatu dute, telebistak ez omen duelako diru-sarreren %5 europar zinemara zuzentzen.

E. Hori ikus-entzunezkoen arlotik doa. Badaude iritziak eta bakoitzak bere jarrera defendatzen du. Nik uste dut ETBren aldetik badagoela poliki-poliki aurrera egiteko konpromisoa.

G. Kultura ere sektore estrategikoa dela ari gara entzuten behin eta berriro. Zer esan nahi da horrekin?

E. Hori, kulturarekiko, orain arte egin ez den diskurtsoa da. Adibidez, ikus-entzunezkoak industriarekin zerikusia izango dutela konsideratzea diskurtso soila baino badakartza beste neurrietarako bideak, adibidez, tratamendu fiskal bereziak eskaintzearena.

G. Guggenheimek Oteizari buruzko erakusketa zabaldu du. Halere, museoa, edota Zinemaldia, ez al dira gutxiegi erabiltzen euskal kultura esportatzeko?

E. Guggenheimek 20 urteetarako konpromisoekin hitzartuta sortu zen, horien artean, arte-lana erosterakoan atal bat euskal artistentzat erreserbatzearena. Eta Donostiako Zinemaldian, ondoan nahi bada, Euskal Zinearen Eguna antolatzen da, eta hor badago borondatea aurrera jarraitu eta euskal zinemaren presentzia indartzeko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_