_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Haizeak lore hautsa darabil

Batzuetan batera agertzen dira gaiak, argumentuak desberdinak diren eta batak bestearekin zerikusia ez duten nobeletan. Horrelakoxea gertatu zitzaidan Bruselan bizi den José Ovejero idazlearen Un mal año para Miki nobela irakurri ondoren Xabier Montoiaren Denboraren izerdiari ekin nionean.

Kontua ez da biak bukatzen direla 2001ko irailean, dorre bikien atentatua gertatzen delarik, eta amaiera horrek oraindik nolakoa izango den ez dakigun mundu berri bati hasiera ematen diolarik. Biek bukatzen dute puntu horretan eta badirudi amaiera zabalik uzten dutela, ispiluaren inguruan bagina, eta ispiluak ezer agertuko ez balu bezala.

Badira kointzidentzia handiagoak: berrogei urtereen krisialdia bizi dute pertsonaia biek. Biak daude pertsonaia baten inguruan moldatuak eta bakardadean euren mamuei aurre egin behar diete. Mamua ez dakigu zein den, ordea. Eta hementxe hasten dira ezberdintasunak.

Ovejeroren nobelan, pertsonaiak berak sortzen du, intimoa da, eromenarekin loturik da, eta maite duen guztia deuseztatzen saiatu da. "Amildegiaren mugako" nortasuna omen du Mikik, muga-mugan bizi da, eta joera patologikoak nagusitu zaizkio. Ez dio eromenak meniarik eman eta bere hondamendira zuzentzen da pertsonaia.

Montoiaren pertsonaiaren joera alegorikoa garbia da. Bere mamua historiak sorturikoa da. Polimili horietakoa dugu. Madrilen bizi da eta Basta Ya-ri buruz dokumentala egin du. Arrakasta du emakumeen artean eta negozioetan. Baina kazetari batek bere antzinako militantzia gogoratuko du.

Horrekin bizitza aldatuko zaio, eta, agian, kontakizun mailan ahula den amaren gaixoa aitzakia gisa erabiliz, Gasteizera itzultzen da. Amaren gaixoa aurrera doan neurrian bere azken urteotako historia errepasatzen du. Eta kale borrokako atentatu batek berriro itzuliko du nobelaren hasieran zuen tokira, baina pertsonaia ez da bera izango.

Mundu baten erretratua egin nahi izan du Xabier Montoiak , pertsonaia hartuz eta inguru baten deskripzioa eginez, begirada, era berean, aurrerantz eta inguruetarantz, zuzen eta borobil, erabiliz. José Ovejerok, aldiz, patologia baten erretratua egin du, alde intimoa, gizakiaren alde iluna harrapatuz.

Euskal nobelak badu Atxagaren oihartzunik, batez ere hark esaten duenean pertsonaien inguruan moldatzen dituela nobelak. Baina Joxemari Iturraldek adierazi duena ere ikusten diot: ez gara gure baitako, gure ustez eta kabuz egiten duguna, hala iruditu arren ez da guregandik irtena; txotxongiloak gara eta beste norbaitek -Montoiaren nobelan historiak eta kazetariak- moldatzen du ibilbidea.

Mundu desberdinak dira, baina arreta sortu didate zenbat gauza antzeko agertzen dituzten ezagunak ez diren idazle bik bere nobeletan. Udaberria jaiotzeko da eta haizeak lore hautsa darabil. Horrela gertatzen da historian ere. Historiako haizeak lore hautsa darabil, eta hau nobela desberdinetara joan doa, egileek susmatu gabe ere.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_