_
_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Promozio berriak

Belaunaldi berriaz hitz egin diote idazleari eta moskeatu, ia haserretu arte gainera, egin da. Bera ez omen da belaunaldi bateko partaide esan du ozen eta garbi, musua okertuz... Belaunaldi berriez hitz egiten hasi orduko, badakigu taldeak promozio bideak direla eta jada inork ez duenean erabiltzen belaunaldi kontzeptua berton da berriro. Bai hemen da, ez da zalantzarik.

Niri ere ez zait atsegin belaunaldi kontzeptua, azkenean oso desberdintasun handiak direlako idazle batengandik beste batengana, eta garaiak bere itzala eman arren ere, hor dira desberdintasunak bakoitzaren lanean.

Literatura-sistema gaztelu gotor baten antzera deskribatu dugu maiz. Gunean kontsakratu diren idazleak daude, inguruetan eta barruan sartu nahian hasberriak eta plazara heldutakoak, eta barruan dagoenak ez du handik irten nahi eta kanpokoek, aldiz, sartu nahi dute.

Gurean baina, ez omen da horrelakorik gertatu. Errespetu handiz, tratatu behar genituen gure aurreko idazleak eta pazientziaz jokatu, txikiak ginen eta haserrerako beta handiegirik ere ez. Horrela izan da. Bai, ez dago debaterik, edo ez da egon behintzat, 1987. urtetik hona. Baina 90. hamarkadan idazle gazte eta berri falta nabaritu izan zen bezala, gaur ez da horrelakorik gertatzen, geroago eta indartsuago datoz idazle berriak plazara.

Lehen egon bazeuden, baina orain ikusi egiten ditugu, haietaz hitz egin eta haiek irakurri. Hasi dira gazteluan sartzen. Zergatik gertatu da aldaketa hori?

Poesian iraultza isil bat gertatu da Kirmen Uriberen liburuaren arrakastaren ondoren, eta jakin ez badakigu norainokoa izango den Unai Elorriagaren sariaren pisu sinbolikoa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Poesian 90.ean promozio desberdin bi nabaritu izan dira, hamarkadaren hasieran edadeturik agertu ziren idazleena bata, eta 1975. urtearen itzuleran jaio ziren idazleen izenik hornitua bestea. Lehenean ziren, Rikardo Arregi, Juanjo Olasagarre, Karlos Linazasoro eta Miren Agur Meabe. Baina 1975. urtean jaiotakoak ditugu Harkaitz Cano, Garikoitz Berasaluze, Xabier Aldai eta Asier Serrano. 1970. urtekoak dira Kirmen Uribe eta Jose Luis Padron. Eta 1977. Ingurukoak Casti Suarez, Urtzi Urrutikoetxea eta Igor Estankona.

Narratiban ere berrien hatsa nabari da. 1970 eta 1975. urteen inguruan jaio dira idazle batzuk, hala nola, Gabiria, Etxeberria, Elorriaga eta Rozas, Ladrón de Gebara, Murillo eta Gorrotxategi.

Ikusgai egiteko promozio batek beste dohain batzuk ere izan behar ditu. Argitalpen kopuruan nagusi izatea adibidez. Poesian, nabari izan da aldaketa 1996tik hona. Ordu arte 80an hasitako poetek argitaratzen zuten nagusiki, geroztik idazle hasiberriok hartu dute nagusitza. Bada hirugarren zio bat ere protagonismoarentzako, eta promozioa berri batetan konturatzeko: promozioa hain zuzen ere, edo "belaunaldi marka" dei dezakeguna, eztabaida azken batean. Euskal literaturaren ahuleziaz liburu teoriko zenbait agertu dira aspaldian (Alonso, Zaldua), eta ikuspegi berria agertu dela iruditzen zait. Beste alde batetik, talde baten eraketan egiten diren ekintzek ere bere pisua dute, eta XXI. mendeko idazleak izenburupean egin den erakusketak bere eragina izango du idazle talde bat ikusten laguntzeko lanean.

Literaturaren partida ez baita beti literatura liburuetan jokatzen, gizartean jokatzen da nagusiki.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_