_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Ahalegin bikoitza

Euskarazko antzezlanak ugaldu ahala, bertsio elebidunak egiten dituzte konpainia gehienek

John Waynen laguna ala El amigo de John Wayne? Toda la biblia o casi edo Biblia osoa gutxi gora-behera? Aukeraketa horien aurrean euskaldun gehienek gaztelerazko bertsioa hautatzen dute. Haurren artean, ordea, errealitatea zeharo ezberdina da, ekoizpen gehienak hizkuntza bakarrean antzezten baitira eta harrigarria bada ere, hizkuntza hori euskara da. Euskal Herrian ekoizten eta antzezten diren ikuskizunen egoera aldatzen ari da. Haurrei zuzenduriko antzezlanetan euskara da nagusi; helduentzako ikuskizunak, ordea, elebidunak izaten dira, hau da, bi bertsio izaten dituzte, euskarazkoa eta gaztelerazkoa. Baina euskarazkoetara askoz ere ikusle gutxiago joaten da.

Datorren otsailaren 21ean Donostiako Antzoki Zaharrean Koldo Izagirreren Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak liburuan oinarritutako Metxa antzezlana estreinatuko dute. Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean, Jose Ramon Soroiz aritukoda Nikola protagonistaren paperean. Antzezlanak errebeldia, memoria historikoa eta sofrimenduaren gaiak jorratzen ditu. Nikola aitona zahar ozpindua da eta haren iloba Beñat, Xabier Sarasola donostiarrak interpretatzen du. Ikuskizuna euskara hutsean aurkeztuko dute oraingoz, baina Eneko Olasagasti zuzendariaren arabera, ez dute baztertzen aurrerago gaztelerako bertsioa ere egitea.

Haurren aukera

Hauxe da euskaraz egiten den antzerkian dauden bi errealitateen adibideetako bat: bata haurrei zuzenduriko antzerkiarena eta bestea, helduentzako ikuskizunena. Norka Txiapuso Donostia Kulturako antzerki arduradunaren aburuz, "txikienek euskarazko antzerkia aukeratzen dute, hizkuntza horretan bizi baitira". Gazte eta helduek, ordea, gaztelera aukeratzen dute, jendea euskarazko bertsioetara joatera bultzatzen bada ere. "Antzerki taldeek izugarrizko ahalegina egiten dute antzezlan elebidunak egiteko garaian", dio aditu honek. "Lana bikoiztu egiten da: gidoia, interpretazioak, batzuetan baita antzezleak ere, eta gero erantzuna ez da espero bezalakoa izaten". Hala ere, egoera aldatzen ari da eta azken urteetan euskarazko antzezlanetan ikusentzule kopurua hazten ari da.

Garbi Losada antzerki zuzendari eta aktorearen ustez aldiz, "euskaldunen kopurua jaitsi egin da, garai batean jende gehiago joaten baitzen euskarazko antzezlenetara". Antzerki taldeek bi hizkuntzetan egiten dituzte lanak eta horrek lan gehigarria eskatzen du. "Askoz ere garestiagoa da eta gero ez dugu neurriko erantzuna jasotzen", dio antzerki zuzendariak. Antzerkiak berez esfortzua eskatzen duen aisialdiko ekintza da eta horri hizkuntzaren zailtasuna gehitzen bazaio, jendeari "nagia" sartzen zaio.

"Antzerkigintzan hasi nintzenean, ikusle euskaldun gehiago zirela uste dut", dio Garbi Losadak. Agian luzaroan erantzuna izango duen esfortzua da eta denbora eman behar zaio. Antzezlearen ustez, "agian hizkuntza batek normalizatzeko behar duen bezainbat denbora itxaron beharko dugu antzerki arloan ere egoera erabat elebiduna izan arte. Oraingo haurrak nagusitzen direnean, agian egoera ezberdina izango da".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Hazten ari den sektorea

Gaur egungo konpainia gehienak elebidunak dira eta lan guztien bina bertsio egiten dute. Horrek sortzen duen gastu gehigarria arintzeko, hainbat dirulaguntza banatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, besteak beste, gidoigintza sustatzeko programen bidez.Pixkanaka-pixkanaka sustapen politika emaitzak izaten ari da, bai euskaraz sortzen diren antzezlanak bai ikuskizun horietara joaten diren ikusleen kopurua gehitzen ari baita.Hazkunde hori nabarmena izan zen 2001. urtean, euskal antzokiak biltzen dituen Sarea erakunderen arabera. Sarearen helburu nagusia arte eszenikoen ikusle berriak erakartzeko kalitatezko programazio egonkorra sustatzea da. Iazko balantzeari dagozkion datuen zain, euskarazko antzerkiak goranzko joerari eutsiko diola dirudi. Bizkaia eta Gipuzkoako 36 antzokik osatzen dute erakundea. Sareak 2001 urtean 269 ikuskizun programatu zituen. Antzezlan horien 1.096 emanaldi egin zituzten guztira. Erakundeak 2001 urtean zehar antolatutako ikuskizunetatik, ehuneko 30 inguru euskaraz egin zen eta haurrei zuzendutako ikuskizun gehienak euskaraz izan ziren. Erronka nagusia, ordea, gazteei eta helduei zuzendutako programazioan euskararen presentzia areagotzea da. Gorakada nahiko handia izan zen urte horretako antzerki programazioari dagozkion datuen arabera, 84 emanalditik 129ra pasatu baitzen. Bide honetan, ordea, badago zereginik oraindik ere eta jendea euskarazko bertsioetara joateko neurriak bultzatu behar dira; besteak beste, estreinaldiak euskaraz eginez eta bi hizkuntzen oreka bultzatuz emanaldi kopuruari dagokionez.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_