_
_
_
_
GAIAK

Herri komunikabideak eta euskarazko publizitate merkatuaz aritu ziren Bilbon

Argitaraldi bakoitzeko milioi erdi irakurle potentzialetara iristen dira Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan biltzen diren toki aldizkariak -36 titulu, mota honetakoen %90etik gora-, 130.000 ale ingururekin. Hauen finantzaketa, %51ean, publizitatearen bidez egiten da, kopuru absolutuan, urtero 2,3 milioi euroko sarrera suposatzen duena. Eta zifra hauek dituzten arren, euren orrialdeetan azaltzen diren iragarkiak herrietako eta eskualdeetako merkatal etxe txiki eta ertainei dagozkie batik bat, oso harrera onarekin. "Merkatal etxe handien publizitatea lortzeko badaude zailtasunak", dio Topaguneko zuzendari eta antolaketa lanetan aritu den Jasone Mendizabalek.

Hori dela eta, gaiaren inguruan aritzeko "Euskarazko publizitatea eta Herri Komunikabideak" tituluko jardunaldiak antolatu zituzten pasa den ostiralean Topaguneak eta Eusko Ikaskuntzak Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren María Díaz de Haro kaleko aretoan.

Publizitateari dagokionean, jardunaldi hauen helburua herriz gaindiko iragarkien merkatua ezagutzea izan da, udal edo eskualde eremuak gaindituta iragarki eskakizunak areagotzeko. Bestalde, publizitatea hizkuntza batean edo bestean egitea zergatik erabakitzen den aztertu nahi izan dute eta, bide batez, iragarki horiek euskaraz egitera merkataria nola erakarri aztertzea.

Berrogei lagun inguru bildu ziren jardunaldietan gaiaren ikuspegi ezberdinak landu asmoz. Parte hartutakoak EHUn herri aldizkarien inguruko tesia egindako Idoia Camacho, EHUko Publizitate irakasle Joseba Etxebarria eta Kataluniako edizio etxe bateko zuzendari kudeatzaile Félix Noguera. Jardunaldia ixteko, aldiz, mahai ingurua egin zuten, "Publizitatea euskaraz egiteko interesik ba al dago?" galderari erantzunak bilatu nahian, BBK, EITB, Trup agentzia, Argia eta EHUko ordezkarien partehartzearekin.

Ondorio garbi batera iritsi baziren, iragarle handietara heltzeko tokiko aldizkariek elkarlanean aritu beharra dutela izan zen. Mahai inguruari titulua ematen zion galderaren erantzuna ere argi azaldu zen. Bai, badago euskaraz publizitatea egiteko interesa. Eta hain zuzen, interes hori bideratzeko "euskarazko komunikabideek egin beharreko lana produktu berezituak sortzea da, publizitate horri erantzun diezaiokeen eta iragarleari interesatzen zaion publiko objetiboa zehazki definitzea", dio Mendizabalek. "Tokiko aldizkariek duten abantaila, balio erantsia, penetrazio indizea deritzona handia dutela da, eta horri etekin ateratzen jakitea da erronka".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_